Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren berariazko zerbitzuak

  • Kudeatzea, bideratzea, ebaztea eta pentsioen ordainketa agintzea: Erretiroa, Ezintasun Iraunkorra, Alarguntza, Zurztasuna eta senideen aldekoa.
  • Kudeatzea, bideratzea, ebaztea eta pentsioen ordainketa agintzea, nazioarteko arautegia aplikatuz.
  • Kudeatzea, bideratzea, ebaztea eta laguntzen ordainketa agintzea: Aldi Baterako Ezintasuna gaixotasun arrun edo profesionalarengatik, lantokiz kanpoko istripua, lan-istripua, amatasuna, erditzeagatiko edo adopzio anitzengatiko laguntza berezia barne, aitatasuna, haurdunaldi eta edoskitzaro naturalaren bitarteko arriskua, ardurapean hartutako seme-alaba adingabeengatiko familia-prestazioa, heriotzagatiko laguntza.
  • Kalte-ordainak bideratzea: Baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, lan-istripu eta -gaixotasunengatik. Ezintasun iraunkor partziala. Lan-istripu edo laneko gaixotasunagatiko heriotza.
  • Kudeatzea, bideratzea, ebaztea eta Eskola Aseguruaren ordainketa agintzea.
  • Kudeatzea, bideratzea eta Sindrome toxikoak eragindako prestazioen ordainketa agintzea.
  • Baja eta alta parteak jasotzea langileak AEB egoeran daudenean, eta arriskuaren estaldura INSSri dagokionean.
  • Medikuaren balorazioak hauek erabakitzeko: Aldi Baterako Ezintasunaren luzapena, kontingentziak, haurdunaldi bitarteko arriskua...
  • Lanean seguritate eta higiene neurrien ezagatiko errekargua bideratzea.
  • Pentsioen eta laguntzen inguruko erreklamazioak ebaztea.
  • Erretiroaren aurretiko informazio-espedienteak bideratzea
  • Europako osasun-txartelak ateratzea
  • Pentsiodunengan eta laguntzen hartzaileengan eragina duten pentsioak, aldaketak eta gorabeherak jasotzea eta egiaztatzea.
  • Pentsioen eta laguntzen ziurtagiriak egitea.
  • Ziurtagiri digitalak egitea eta atzera botatzea 
  • Gizarte Segurantzaren prestazioei eta haren izapideei buruzko informazio orokorra.
  • Pentsiodunengan eragina duten mota guztietako eskaeren, aldaketen eta gorabeheren kudeaketa.
  • Prestazioen hartzaileengan eragina duten eskaeren, aldaketen eta gorabeheren kudeaketa.
  • Espainiak, osasun-laguntzaren arloan, bi aldeko hitzarmena sinatuta duen herrialdeetarako joateko eskubide inprimakiak kudeatzea eta egitea.
  • Kexak eta iradokizunak jasotzea eta bideratzea.
  • Pentsioen izapide automatizatua, urteko errebalorizaziaoren arabera, aurreikusitako KPI aintzat hartuz.
  • Pentsioen errebalorizazioari, iraungitzeari edo ardurapean hartutako seme adingabeengatiko esleipenen zenbatekoaren aldatzeari buruzko jakinarazpenak etxera bidaltzea.
  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) kontura egindako atxikipenen ziurtagiriak bideratzea.
  • Beste Estatu batzuetako aseguratuak Espainian denboraldi batean egoteagatik sortutako osasun-gastuaren nazioarteko fakturazioa.
  • Parte hartzea eta negoziatzea Espainiak Gizarte Segurantzaren barruan sinatzen dituen bi aldeko hitzarmenetan.
Contenido complementario
${loading}