Contenido principal
ISMren bestelako berariazko zerbitzuak
Itsasoko Gizarte Institutua eskubide publikoko entitate bat da, nortasun juridiko propioarekin, esparru nazionalekoa, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren Gizarte Segurantzako Estatuko Idazkaritzaren barne kokatuta. Zeregin bikoitza dauka: itsasoko eta arrantzako sektorea babestea eta bere gizarte arazoei aurre egitea, eta Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Berezia kudeatzea.
Itsasoko langileen kolektiboa beste produkzio sektoreetatik desberdintzen da bere isolamendu, arrisku eta mugikortasuneko egorengatik. Horiek, funtsean, itsasoko lanaren izaeratik eta ontzitik bertatik eratortzen dira. Bertan, langilearen lan bizitza guztiz denbora aldi luzez igarotzen da, baxurako ontzi gehienak izan ezik.
Isolamendua: ontzian, langileak jarduera pertsonal, laboral eta sozial guztiak garatzen ditu. Ontziak gune isolatua eta murriztua mugatzen du. Bertan, euren inguru sozialetik deskonektatutako eta euren familiengandik denbora aldi luzez isolatutako pertsonak ezarritako elkar bizitza baten barruan daude, askatasunez aukeratu ahal izan gabe, lan ordutegi zehazturik gabe, eta diziplina araubide baten menpe eguneko hogeita lau orduz.
Arriskua: lan aldiaz, langileak etengabe daude itsasoko arriskuen eraginpean eta ontziko bizitzak garatzen dituen baldintza latzen eraginpean: lan ordutegi luzeak, itsasoko egoerak, zaintzak, eguraldi txarra, zarata handien eraginpean egon behar...
Mugikortasuna: ontziko lanpostu mugikorraren baldintza: hura bere tamainaren eta ustiaketa premien araberakoa da, itsasoko jendea sinkronizatzaile biologikoen etengabeko gorabeheren eragipean jartzen du, etengabe aldatzen ari diren latitudearengatik eta luzerarengatik (logurea/esna-aldia eta elikadura ohiturak); portuetan, atzerrian batez ere, arrisku edo zailtasun bereziak aurkitzera behartzen du; eta muturreko kasuan, edozein kausa dela eta, bazterrean uzteko arriskura: kontratu amaiera, gaixotasuna, ontzia uztea, urperatzea, etab.
Itsasoko langileak izan ditzakeen gertakizun eta egoera zehatz horien ondorioz, Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Araubide Bereziko kudeaketa alde batera utzita, Itasoko Gizarte Institutuak hainbat jarduera garatzen du, itsasoko langileak babesteko. Horiek hurrengo arloetan kokatzen dira:
Itsasoko Osasuna
Bere xedea ontziratutako, eta atzerrian dauden itsasoko langileei osasuna bermatzea eta osasun laguntza eskaintzea da. Sektorearen berezitasunak zehazten ditu Itsas Osasuneko zerbitzuaren berezko desberdintasunak. Horiek oinarrizko bi jarduera zutabeetan oinarritzen dira: prebentziozko maila eta asistentzia maila.
Prebentziozko mailak oinarrizko lau jarduera hartzen ditu barne: azterketa medikoa ontziratu baino lehen, osasun prestakuntza, prebentzio kanpainak, eta laguntza medikoa ontzietako eta botikinetako higiene eta osasun baldintzen kontrolari dagokionez.
Ontziratu aurreko azterketa medikoari arreta berezia eman behar zaio, ontzian lan egiteko nahita nahiez gainditu behar delako.
Itsasoko Gizarte Institutuak azterketa hauek doan egiten ditu, lanpostuaren, aldizkakotasunaren eta jarraitasunaren arabera. Bermatu behar dute langileak itsasoan okerrera egin dezakeen gaixotasunik ez edukitzea, zerbitzurako gaitzen ez duen gaixotasunik, eta gainontzeko tripulazioaren osasunerako arriskutsua ez den gaixotasunik ez edukitzea. Itsasoko Gizarte Institutuko Zerbitzu Zentraletan kokatutako Datuen Banku bakar batekin konektatutako terminal informatikoen bidez, historial medikoen informazioa sartzen da. Horiek laguntzazko unitateetan kontsultatu daitezke.
Osasun prestakuntza programa garatzeko funtsezko beste jarduera bat da, tripulatzaile guztiei lehen laguntzari buruzko prestakuntza eskaintzen dielako eta ontzietako osasun ofizial buruei gaitasuna ematen dielako botikina zuzen erabiltzeko eta “Ontzi barruko osasun gida”behar bezala erabiltzeko. Tresna hori ezinbestekoa da kontsula Irrati-Medikoarekin modu argian eta eraginkorrean egin ahal izateko.
Laguntzazko maila hurrengo unitate operatiboen bidez garatzen da:
Zentro Irrati-Medikoa:, laguntzazko zerbitzua eskaintzen du irrati kontsultaren bidez. Mediku batek, arlo honetarako bereziki prestatuta eta itsas mundua sakon ezagutzen duena, diagnostiko mediko bat igortzen du munduko edozein aldetik egindako kontsultari erantzunez. Kontsultak egunaren 24 orduz artatzen ditu, urteko egun guztietan, eta Datu Bankura zuzenean sar daiteke. Bertan, langileen historial medikoak erregistratuta daude, eta era horretan osasun aurrekariak eskura ditu kontsulta egin duen tripulatzaileari behar bezalako arreta eskaini ahal izateko. Bere lana ez da amaituko gaixoari alta eman edo ospitaleratu arte. Ospitalea lurralde nazionaletik kanpo egonez gero, jarraipena mantenduko da aberriratu arte.
Larrialdietarako aukerako zentro gisa, Itsas Salbamenduko Estatuko Elkartearen Itsas Salbamenduko Koordinazioko Zentro Nazionalarekin konektatuta dago, une jakin batean gaixoak edo istripua jasandakoak ebakuatu behar baldin badira.
Osasun eta Laguntza Logistikoko Ontziak, "ESPERANZA DEL MAR", eta “JUAN DE LA COSA”, laguntzazko ontzi gisa diseinatuta daude ospitale baten inguruan. Horrek bizkar oso bat okupatzen du, brankatik, eta zuzeneko sarbidearekin heliportura, gaixoak errazago garraiatu ahal izateko. Azken aurrerapen teknikoez hornituta, honakoa dute: ebakuntza-gela, laborategia, Rx azterketen gela, zainketa intentsiboak, isolamendu gela eta itsasoan galdutakoentzako zonaldea.
Bi ontzi hauek eskaintzen duten osasun laguntzak - bat Afrikako mendebaldeko kostaldeari dagokion itsas zonaldean Mauritania eta Senegaleko uretara arte, eta bestea Ipar Atlantikoan, Azoreak Irlen eta Bizkaiko Golkoaren artean- arretako modalitate desberdinak ditu, unean une agertzen den patologiaren arabera. Horri dagokionez, kontsulta medikoak egin daitezke irratiaren bidez, ontzi barruko kontsulta anbulatorioak, osasun taldea eskatu duten ontzietara lekualdatzea, ospitaleratzeak ontzi barruko klinikan eta osasun ebakuazioak egoerak hala eskatzen duenean.
Osasun jarduera hauek alde batera utzita, bi ontziek behar dituzten ontziei laguntza logistikoa eskaintzen diete, euren segurtasuna kaltetu denean, besteak beste, atoi zerbitzuak eta hornidurak, laguntza urpekarientzat eta larrialdizko konponketak.
Atzerriko laguntza zentroak ontzi gehienak biltzen diren leku geografikoetan kokatuta daude: NOUADHIBOU (Mauritania), DAKAR (Senegal), WALVIS BAY (Namibia) eta INDIKOKO Zentroa aldi baterako egoitzekin honako lekuetan: PORT VICTORIA (Seychelles Irlak)-MOMBASA (Kenya)-DIEGO SUAREZ (Madagaskar). Horiek guztiek osasun eta gizrte laguntzako zereginak betetzen dituzten profesional eta mediku nazionalekin.
Gizarte zerbitzuak
Itsasoko Gizarte Institutuak garatzen dituen zereginen eta gizarte zerbitzuen eskualdatzeak egin ondoren, eta Autonomia Erkidego guztietan amaitzear daudela, bere jarduera esparrua itsasoko langileen arretan murgilduta dago, langile horiek euren lanbidea garatzerakoan, euren inguru sozial eta familiarretik urrun daudela, euren garapen pertsonalari ekarpena eginez, kultur sareetatik eta hezkuntza, prestakuntza, sustapen profesionaleko eta bizitza politikoan, sozialean eta komunitarioan parte hartzetik urrun izatea arintzen duten tresnekin.
Gizarte xedeak betetzeko helburuarekin, esparru berrian existitzen diren gizarte zerbitzuak eguneratzearen alde eta jarduera berriak definitzearen alde lan egiten ari da, sektoreko baldintza bereziak kontuan hartuz, batez ere, isolamenduari eta mugikortasunari dagokienez.
Ildo horretatik, honako zerbitzuak eguneratu dira:
- Itsasoko langileei atzerrian laguntza eskaintzea, kaudimen gabeko enpresek bazterrean utziz gero, atxilotuak izategatik, urperatzeagatik eta beste antzeko batzuk. Dena delako langilea mantenduko da eta bere bizitokira itzuliko da.
- Laguntza lurralde nazionalean itsasoko langile nazionalei edo bertatik pasatzen diren atzerritarrei, urperatu, istripu bat eduki edo justifikatutako beste edozein kasua dela eta, larrialdizko arretak behar dituztelako.
"Portuko ongizateko batzarrak" sortzea sustatzen jarraitzen da eta dagoeneko existitzen direnekin kolaboratzen da. Aldian-aldian "Portuko Gidak" argitaratzen dira, portuari eta hiriari buruzko informazioarekin, langileak porturatzen direnerako.
Zerbitzu berriak abian jartzeko lan egiten ari da, besteak beste, gizarte irrati-laguntzazko zentroa nabarmendu behar da.
Gizarte Segurantzaren babes jardueraren osagarri gisa, Itsasoko Gizarte Institutuak laguntzazko prestazioak eskaintzen ditu itsas laneko hurrengo egoera zehatzetarako:
- Naufragio edo itsasoko istripuagatiko norberaren bagajearen galera.
- Ontzian heriotza edo desagerpena.
- Gorpuen lekualdaketa.
Prestakuntza
Itsasoko Gizarte Institutuak itsasoko langileari beharrezko prestakuntza jarduerak eskaintzen dizkio bere gaitasun maila ziurtatzeko, laneko egonkortasuna sendotzeko eta ontziei tripulante trebeak hornitzeko. Prestakuntza hau eskaintzen da itsas segurtasunari eta kutsadura prebentzioari buruzko Hitzarmenekin eta Nazioarteko Arauekin bat eginez, itsas ezbeharrak ekiditeko eta itsasoa ez kutsatzeko baliabide eraginkor gisa.
Langileak egunean jartzeari dagokionez, lehentasunezko prestakuntza honako honetan murgiltzen da: itsasoko bizitzaren segurtasunean eta itsaso laneko lan osasunean; kutsadura eta itsas ingurumena prebenitzean eta haren aurka borrokatzean; ontziko teknologikoetan, hotza, klimatizazioa, elektrizitatea eta elektronika; ontzien eta makinen mantenuan; informazioaren teknologietan eta titulazio profesionaletan.
Itsas laneko aipatutako isolamenduaren berezko ezaugarria dela eta, prestakuntza praktikoa jaso behar da, hainbat jardueretan trebatzeko, alegia, lurrean jorratzen diren beste sektore produktiboetan profesional zehatzak dituzten jardueretan, esaterako, suteen aurkako borroka.
Bamioko (Villagarciako Zuzendaritza Probintziala) eta Isla Cristinako (Huelvako Zuzendaritza Probintziala) Itsas Prestakuntzako Zentro Nazionalek ikasleen egoitza dituzte eta teknologiak, simuladoreak, instalazioak eta prestakuntza errekurtsoak dauzkate eskaera nazionalari aurre egiteko, izan ere, konplexutasuna edo errekurtsoen edo instalazioen premia dela eta, ezin da Zuzendaritza Probintzialetan eskaini.
Prestakuntza eta nazioarteko kooperazio teknikoko programek proiekzio berezia dute, Afrikari eta Iberoamerikari buruzkoak nabarmenduz, Laneko Nazioarteko Erakundearekin eta Nazioarteko Kooperazioaren Espainiako Agentziarekin kolaboratuz.
Langabezia
Itsasoko Gizarte Institutuak, Autonomia Erkidegoei itsas sektoreko enpleguko politika aktiboak eskualdatu ondoren, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin kolaborazioan, kudeatzen ditu itsasoko langileen langabeziagatiko prestazioak.
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioarekin kolaborazioan, kudeatzen eta izapidetzen ditu etendura biologikoarengatiko edo zenbait espezie harrapatzeko kanpainak eten egiteagatiko laguntzak.