Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Gizarte Segurantzaren administrazioarekin harremanetan hartzeko zerbitzuak eta baliabideak

Helburuak

Unitate honekin zera lortu nahi da:

  • Ezagutzera ematea Gizarte Segurantzako Administrazioaren Arretarako Zerbitzuak, horiekin harremanetan jartzeko era eta horien bidez burutu daitezkeen kudeaketak, modu argian eta didaktikoan.
  • Laburki deskribatzea eskainitako zerbitzuak, erabilitako baliabideak eta hiritarrenganako bertan bertako arretan gain hartutako kalitatezko konpromisoak.

Edukiak

  • Eskaintzen diren zerbitzuen katalogoa.
  • Gizarte Segurantzako Administrazioarekin harremanetan jartzeko baliabideak.
  • Kalitatea zerbitzuetan eta hiritarren parte-hartzea horien hobekuntzan.

Gogoratu...

  • Hiritarrenganako zerbitzua Herri Administrazioaren existentzia justifikatzen duen oinarrizko printzipioa da eta, horrenbestez, Gizarte Segurantzakoa. Printzipio hori bere jarduera osoan agertu behar da. Haren oinarriak gardentasun eta partaidetza printzipioak dira.
  • Gizarte Segurantzak esperientzia handia dauka hiritarrenganako arretarako zerbitzuetan. Horiek 3 bideren bitartez eskaintzen dira: telematikoa, telefonikoa eta bertan bertakoa. Horiek guztiek erabat finkatuta daude.
  • Zerbitzuak hiritar guztien eskura daude, eskuragarriak eta erraz erabiltzekoak direlako.
  • Gizarte Segurantza gertuko Administrazio modernoa da. Bertan, berrikuntza eta azken teknologiak sustatzen dira, hiritarrari zerbitzu hobea eskaini ahal izateko.
  • Administrazio proaktiboa da, eta gizartearen premiei aurre hartzen saiatzen da.
  • Badago izapide telematiko bat, RED Sistema, enpresetarako zerbitzu telematikoen adierazgarri hoberena gisa finkatu dena.
  • Gizarte Segurantzako Administrazioak bere zerbitzuen kalitatezko konpromisoak ezartzen ditu Zerbitzuen Gutunen bidez eta bezeroen asebetetze maila neurtzen du, ebaluaketa galdetegien eta kexen eta iradokizunen bidez.
Contenido complementario
${loading}