Contenido principal
Gizarte Segurantzaren administrazioarekin harremanetan hartzeko zerbitzuak eta baliabideak
Helburuak
Unitate honekin zera lortu nahi da:
- Ezagutzera ematea Gizarte Segurantzako Administrazioaren Arretarako Zerbitzuak, horiekin harremanetan jartzeko era eta horien bidez burutu daitezkeen kudeaketak, modu argian eta didaktikoan.
- Laburki deskribatzea eskainitako zerbitzuak, erabilitako baliabideak eta hiritarrenganako bertan bertako arretan gain hartutako kalitatezko konpromisoak.
Edukiak
- Eskaintzen diren zerbitzuen katalogoa.
- Gizarte Segurantzako Administrazioarekin harremanetan jartzeko baliabideak.
- Kalitatea zerbitzuetan eta hiritarren parte-hartzea horien hobekuntzan.
Gogoratu...
- Hiritarrenganako zerbitzua Herri Administrazioaren existentzia justifikatzen duen oinarrizko printzipioa da eta, horrenbestez, Gizarte Segurantzakoa. Printzipio hori bere jarduera osoan agertu behar da. Haren oinarriak gardentasun eta partaidetza printzipioak dira.
- Gizarte Segurantzak esperientzia handia dauka hiritarrenganako arretarako zerbitzuetan. Horiek 3 bideren bitartez eskaintzen dira: telematikoa, telefonikoa eta bertan bertakoa. Horiek guztiek erabat finkatuta daude.
- Zerbitzuak hiritar guztien eskura daude, eskuragarriak eta erraz erabiltzekoak direlako.
- Gizarte Segurantza gertuko Administrazio modernoa da. Bertan, berrikuntza eta azken teknologiak sustatzen dira, hiritarrari zerbitzu hobea eskaini ahal izateko.
- Administrazio proaktiboa da, eta gizartearen premiei aurre hartzen saiatzen da.
- Badago izapide telematiko bat, RED Sistema, enpresetarako zerbitzu telematikoen adierazgarri hoberena gisa finkatu dena.
- Gizarte Segurantzako Administrazioak bere zerbitzuen kalitatezko konpromisoak ezartzen ditu Zerbitzuen Gutunen bidez eta bezeroen asebetetze maila neurtzen du, ebaluaketa galdetegien eta kexen eta iradokizunen bidez.