Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Erretiroa

Erretiro-pentsioa da behin ezarritako adina finkatuta, Gizarte Segurantzaren Sisteman zuten jarduerari osorik edo partzialki utzi badiote, eta finkatutako kotizazio-aldia egiaztatzen badute. Hainbat erretiro modalitate daude:

Erretiro arrunta

Adinarengatik, langileak jarduerari guztiz uzten dionean gertatzen da, eta pentsioa jasotzeeko baldintza orokorrak betetzen baditu.

Erretiro partziala

60 urte bete eta gero hasitakoa da, eta lanaldi partzialeko kontratu bat du langileak aldiberean, erreleu kontratuarekin lotuta edo ez. 65 urtetik gorako eta beherakoen artean bereizi behar da:

65 urtetik gorako langileak.

65 urte bete dituzten langileek, erretiro-pentsioa jasotzeko baldintzak betetzen badituzte, erretiro partziala jaso dezakete, aldi berean errelebu kontraturik egin behar izan gabe, betiere lanaldiaren murrizketa gertatzen bada, gutxienez, % 25 eta gehienez, % 75.

65 urtetik beherako langileak

Lanaldi osoko langileek erretiro partziala jaso dezakete, aldi berean, errelebu-kontratua ere badute, ordezkatutako langileari 65 urte bete arte falta zaion iraupenarekin, baldintza hauek betetzen baditu:

  • 61 urte beteta izatea, edo 60, langilea 1967-1-1ean mutualista bazen.
  • Enpresan, gutxienez, 6 urteko antzinatasuna izatea erretiro-partziala hasi aurretik.
  • Lanaldi murrizketa gutxienez, % 25ekoa bada, eta, gehienez, % 75ekoa, edo % 85ekoa errelebuko langilea lanaldi osorako kontratatzen badute, iraupen mugagabeko kontratu baten bidez, eta enpresan 6 urteko antzinatasuna eta Gizarte Segurantzaren kotizazioan 30 urtekoa egiaztatzen badira.
  • 30 urteko kotizazio-aldia egiaztatzea aldez aurretik.
  • Erretiratu partzialak egindako lanaren baldintza bereziak direla eta, errebolariak egingo duena lan bera edo antzekoa ezin denean izan, bien arteko kotizazio-oinarrien arteko egokitzapena egin beharko da. Horrela, errebolariarena ezingo da erretiratu partzialak jasotzen zuen oinarriaren %65 baino txikiagoa izan.

Erretiro malgua

Erretiro malgutzat hartzen da, behin gertatuta, erretiro pentsioa lanaldi partzialeko kontratu batekin (% 25 eta % 85-% 75 arteko lanaldi murrizketa) bateratzen bada. Horrek, pentsioa txikiagotzea dakar, pentsiodunaren lanaldian aplika daitekeen murrizketaren alderantzizko proportzioan, konpara daitekeen lanaldi osoko langile baten aldean.

Erretiro aurreratua

  • Alta egoeran edo antzekoan dauden langileentzat, 65 urteko adina jaitsi daiteke, zenbait kasutan, baita 60 urtera edo gutxiagora ere (ezinduak, arau iragankorrak, lan penagarriak, meatzeko lanak, trenbideak eta abar); erretiro partziala 64 urte arte...
  • 2002ko urtarrilaren 1etik 61 urtetik aurrera erretiro aurreratua hartzeko aukera dago langileak 30 urteko kotizazioa egiaztatu baditu, lan-kontratua hari egotz dakiokeen arrazoi batengatik amaitu ez bada eta enplegu-eskatzaile moduan izena emanda badago erretiroa hartu aurreko 6 hiletan.

Erretiroa hartzeko baldintza orokorrak

Baldintza hauek betetzen dituzten langileek jaso ditzakete:

  • Aplikazio-esparrua eta alta. Sistemaren aplikazio-esparruan barne hartuta badaude, afiliatuta, eta alta-egoeran (edo ez) pentsioa sortzean.
  • Adina. Oro har, adierazitako salbuespenak izan ezik, 65 urte beteta izatea eskatzen da.
  • Kotizazio aldia. Eskatutako gutxieneko kotizazio-aldia 15 urtekoa da. Horietatik, gutxienez, 2k, eskubidea sortzen den unearen aurreko 15 urte horien barruan egon behar dute; alta-egoera edo antzeko egoera batetik erretiro-pentsioa jasotzen bada, kotizatu behar izan gabe, 2 urteko aldi horrek, kotizatu beharra amaitu zen egunaren aurreko 15 urteen barruan egon beharko du.
  • Gertaera eragilea. Gertaera eragilea gertatzen bada, hau da, lan-jarduera eteten bada langilea alta-egoeran dagoenean, edo pentsioaren eskaeraren aurkezpena gainerako kasuetan.
Contenido complementario
${loading}