Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Arriskua edoskitze bitartean

Emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako Legeak edoskitzaro naturalaren bitarteko arriskuagatiko prestazioa sortu du Gizarte Segurantzaren Sistemaren babes-ekintzaren barruan, haurdun dagoen emakumearen eta bere umearen osasuna babesteko edoskitzaro naturala bitartean. Horrela estaldura ematen zaie kasu hauei: emakume langileak lanpostua aldatu behar du bere egoerarekin bateragarria den beste batekin, lan-arriskuen prebentzioari buruzko Legearen arabera, lan-jarduera garatzen duen baldintzek, eragin negatiboa izan dezaketelako bere edo bere umearen osasunean, aldaketa hori, teknikoki edo objektiboki ezin delako egin, edo justifikatutako arrazoiengatik ezin daitekeelako eskatu.

 

Edoskitze naturalerako laguntza

  1. HELBURUA: Emakumezko langilearen edota jaioberriaren osasuna babestea.
  2. BABESTUTAKO EGOERA: Lan-kontratua etea, Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko legearen 26. artikuluaren arabera.
  3. PRESTAZIO EKONOMIKOA: Etenaren hasieratik umeak bederatzi hilabete bete arte edo lanean berriro hasi edo bere egoerarekin bateragarria den beste lanpostu batean lan egin arte.
  4. ZENBATEKOA: Kontingentzia profesionalek eragindako ABEren oinarri arautzailearen % 100aren baliokidea den laguntza.
  5. GSINk edo ISMk edo Laneko Istripu eta Gaixotasunen Mutuak zuzenean kudeatutakoa.
Contenido complementario
${loading}