Contenido principal
Ezintasun iraunkorreko prestazioak
Kotizaziopeko modalitatean, agindutako tratamendua jaso eta medikuaren alta hartu ondoren, bere lanerako gaitasuna murriztu edo baliogabetzen duten murrizketa anatomiko eta funtzional larri, zehaztapen objektiboko eta ia behin betikoak dituen langileari bizitza guztirako ematen zaion ezintasun iraunkorreko egoera da.
Ezintasun iraunkorra, edozein dela arrazoia, maila hauen arabera sailkatzen da:
- Ezintasun iraunkor partziala ohiko lanbiderako.
- Ezintasun iraunkor osoa ohiko lanbiderako.
- Erabateko ezintasun iraunkorra lan guztietarako.
- Elbarritasun handia.
Ohiko lanbiderako ezintasun partzial iraunkortzat ematen da totalaren gradura iritsi gabe, langileari lanbidean funtsezko jarduerak egitea erabat eragozten ez diona, ohiko eraginkortasunaren % 33 baino gutxiagoko ezintasuna eragiten diona.
Ohiko lanerako ezintasun iraunkor osotzat hartzen da, langilea lanbide horren funtsezko egitekoak edo egiteko guztiak gauzatzeko gaitasungabetzen duena, betiere beste batean aritu bdaiteke.
Lan guztietarako ezintasun iraunkor absolututzat hartzen da langilea lanbide guztietarako gaitasungabetzen duena.
Anatomia edo funtzio galeren eraginezko ezintasun iraunkortzat hartzen baliaezintasun handia. Beste pertsona baten laguntza behar da bizitzako jarduera oinarrizkoenak egiteko, hala nola, janzteko, mugitzeko, jateko edo antzeko gauzetarako.
Lantokiz kanpoko istripuen kasuetan, ohiko lanbidetzat hartzen da langileak normalean egiten duena; gaixotasun arrunt edo profesionalen kasuan, langileak aldi baterako ezintasuna hasi aurreko hamabi hilabeteetan izandako funtsezko jarduera da.
Ezintasun iraunkorreko egoerek dagozkien prestazioak izango dituzte, ezarritako baldintzak betetzen badira.