Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Familia-laguntzak

Prestazio honetan, benetako kotizazio-alditzat hartzen dira langileen eszedentzia-aldiaren lehen bi urteak, Langileen Estatutuan xedatutakoaren arabera, hartutako seme-alaba edo adingae bakoitzeko, familia-harrera iraunkorreko eta adoptatu aurreko kasuetan, nahiz eta behin-behinekoak izan, edo eszedentziak irauten duen denboran, bi urtekoa baino txikiagoa bada.

Kotizazio eraginkortzat hartua den aldi horrek 30 hilabeteko iraupena izango du eszedentzia eskatzen duen pertsona horretako familia unitateak familia ugariko kategoria orokorra baldin badu, edo 36 hilabetekoa kategoria berezia baldin badu, Familia Ugarien Legeak ezartzen dituen baldintzen arabera.

Halaber, benetan kotizatutzat hartuko da langileek odol-ahaidetasunezko bigarren mailara arteko beste senide batzuk zaintzeko izaten duten eszedentzia-aldiaren lehen urtea, adin, istripu, gaixotasun edo ezintasun arrazoiak direla eta, bakarrik moldatu ezin badira, eta ordaindutako jardurarik ez badute.

Onuradunak alta-egoeran egon balira bezala hartuko dira, prestazioak lortzeko (aldi baterako ezintasuna izan ezik) eta onartzen den kotizazio-aldia kontuan hartuko da erretiroko, ezintasun iraunkorreko, heriotza eta biziraupeneko, amaitasun eta aitatasuneko prestazioak jasotzeko eskatutako gutxieneko kotizazio-aldia estaltzeko, eta bere oinarri arautzailea edo aplikagarria den ehunekoa (hala badagokio, erretiro-pentsioarena) finkatzeko.

Horrez gain, adierazitako aldian, Gizarte Segurantzaren osasun-laguntzaren prestazioa jasotzeko eskubidea ere badu.

Contenido complementario
${loading}