Kategoria: Erretiroa
> Gaia: Bateraezintasunak /Bateragarritasunak
Erretiro pentsioa eta negozio baten titulartasuna eta titulartasun honen berezko funtzioak bateragarriak dira. Beraz, beharrezkoa da titulartasunaren berezko funtzioak mugatzea, enpresariaren jarduerari buruzko merkataritza-araudiaren arabera.
Hasiera batean, negozioaren titularrak edozein funtzio egoki edo beharrezko egin dezake helburuak lortzeko, nahiz eta ohikoena beste batzuen parte-hartzea izatea izan, bai ezin duelako, bai zuzenean jardun nahi ez duelako. Izan ere, negozio edo enpresa baten titulartasunak ez du enpresariaren jarduera zuzena eta pertsonala eskatzen. Nahikoa da jarduera bere izenean egitea, hots, sortu hirugarrenekiko harreman juridikoak eta sortu eskubide eta betebehar guztiak berari esleitzea eta ondorioz, berau izango da negozioaren arriskua eta zortea bere gain hartuko dituena.
Enpresaren ohiko kudeaketa, administrazio eta zuzendaritzarekin zerikusia duena, LAABko erretiro pentsioarekin bateraezintzat joko da, bai enpresari indibidualarentzat bai merkataritza-sozietate kapitalista bateko egitezko enpresariarentzat. Izan ere, Gizarte Segurantzaren sisteman alta eragingo du eta adibide gisa ondoko hauek aipa daitezke: oro har kontratuak sinatzea, hitzarmen kolektiboak, epaiketetan ordezkaritza, enpresaren ordezkaritza, abalak sinatzea...