Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Langabeziagatiko prestazioak

Lana denboraldi batean edo behi betiko galtzen duten lan egin dezaketen eta lan egin nahi duten, edo lanaldian gutxienez heren baten murrizketa (horrek eragindako soldata galera edo murrizketarekin, legezko langabezia-egoeratzat ezarritako arrazoiren batengatik) duten pertsonak dauden langabezia-kontingentzia babesten du. Kotizaziopeko mailan egiten den egoera horren babesari langabezia-prestazio esaten zaio.

Langabezia-babesean barne hartzen dira Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean barne hartutako besteren konturako langileak eta administrazioko zuzenbide erregimenean kontratatutako langileak eta kontingentzia horretan kotizatzea aurreikusita duten Administrazio Publikoen zerbitzura lan egiten duten funtzionarioak.

Halaber, zenbait berezitasunekin ere barne hartzen dira kontingentzia hori babesten duten Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziko besteren konturako langileak (ikatz meatzaritzako langileak, Nekazaritzako Erregimen Bereziko besteren konturako langile finkoak, itsasoko langileak, 10 tona baino gutxiagoko erregistro gordina duten arrantza-ontzietan zerbitzuak ematen dituztenak barne).

Iraupena

Prestazioaren iraupena, legezko langabezia-egoeraren aurreko azken sei urteetan kotizatutako okupazio-aldiaren araberakoa da, edo kotizatzeko beharra eten zen unean, edo aurreko langabezia-prestazioa jasotzeko eskubide sortu zenetik, 360 eguneko (120 eguneko prestazioa ekarriko lukeena) eta 2.160 egun edo gehiagoko (prestazioa 720 egunekoa izango litzateke) kotizazioa duen eskala baten arabera.

Langabezia-prestazioaren iraupena
Kotizazio-aldia
(egunetan)
Prestazio-aldia
(egunetan)
360-539 120
540-719 180
720-899 240
900-1.079 300
1.080-1.259 360
1.260-1.439 420
1.440-1.619 480
1.620-1.799 540
1.800-1.979 600
1.980-2.159 660
2.160- 720
Iraupena
Aurreko sei urteetan kotizatutako aldiak

Langabeziagatiko prestazioak

Contenido complementario
${loading}