Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Osasun-prestazioak

Aztertu dugun moduan, Espainiako Konstituzioak, herritar guztien osasuna babesteko eskubidea ezarri zuen, eta hura garatzean, osasun-laguntzako prestazioaren kontzeptu "unibertsalista" berria egin zuen, osasuna galtzen zen kasu guztietan.

Horrez gain, biztanle guztien funtsezko berdintasuna bermatzen da, osasun-prestazioei dagokienez, eta beste edozein bazterkeriarik ez egotea, osasun-zerbitzuetara sartzeko, kudeatzeko eta haien prestazio-erregimenean.

Konstituziozko eta legezko arau guztiek definitutako arau-esparruak, osasunaren babesa, berdintasuna eta osasun-arreta egokia bermatzen du. Herritar guztiek dute hori jasotzeko eskubidea, edozein dela haien bizilekua, eta prestazioak, Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu komunen zorroen bidez ematen ditu. Hor, Sistemak estaltzen dituen teknikak, teknologiak edo prozedurak jasotzen dira.

Osasunari buruzko Lege Orokorrarekin, Gizarte Segurantzako Sistemaren osasun-laguntzan barne hartzen ez diren baliabide ekonomikorik gabeko pertsonei ere eskaini zitzailen prestazioen estaldura.

Hala ere, 1989. urtean gauzatu eta onartu zen Gizarte Segurantzaren osasun-laguntzaren prestazioak jasotzeko eskubidea, bizilekua lurralde nazionalean ezarrita duten eta nahikoa baliabide ekonomikorik ez duten espainolen artean. Laguntza horrek, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean aurreikusitako hedadura eta eduki bera du.

Espainian dauden atzerritarren eskubide eta askatasunei buruzko legea indarrean sartuta, Espainian daudenek, normalean bizi diren udalerriko erroldan izena emanda, osasun-laguntza jasotzeko eskubidea dute, espainolen baldintza beretan.

Halaber, Espainian dauden atzerritarrek (egoiliarrak izan ez arren), premiazko osasun-laguntza publikoa jasotzen eskubidea dute, gaixotasun larri edo istripuen aurrean, edozein dela arrazoia. Halaber, arreta hori jasotzen jarraitzeko eskubidea ere badute, alta medikoa lortu arte; 18 urtetik beherakoa bada, osasun-laguntza, espainolen baldintza beretan aintzat hartuko da. Azkenik, Espainian dauden atzerritar haurdunek, osasun-laguntza izateko eskubidea dute, haurdunaldian zehar, erditzean eta erditu ondoren.

Contenido complementario
${loading}