Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrerako kotizazioa

Gizarte Segurantzarako kotizatzea derrigorrezkoa da. Kotizatzeko obligazioa jarduerari ekin egiten zaionean hasten da, langileak bere jarduera garatzen duen aldi osoaz mantentzen da eta bakarrik desagertzen da zerbitzuak eskaintzeari uzten zaionean, haren baja ezarritako denboran eta eran jakinarazten bada.

Obligazio hau hainbat lan egoerara ere zabaltzen da. Horietan, lan kontratuak eten egin arren, lan harremana ez da desagertzen, esate baterako: Aldi baterako laneko ezintasuna (i.t.), amatasun eta aitatasun egoerak, arriskua haurdunaldian eta edoskitze naturalean, lan-utzialdia eragiten ez duten baimen eta lizentzia aldiak, erabili ez diren eta kontratua desegiterakoan ordaindu diren urteko oporrak, etab.

Era berean, lan harremana desegin ondoren eta langabeziagatiko prestazioen onuradun diren bitartean, kotizatzeko obligazioa bere horretan mantenduko da (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak bere gain hartuko du enpresaren ekarpena).

Contenido complementario
${loading}