Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Gizarte Segurantzako Erakunde Kudeatzailea

Estatuaren Administrazio Zentralaren eskumeneko ministerioetako sailen goi-organoei dagokie Gizarte Segurantzaren gaineko arautegia ezartzeko -antolaketa juridikoa sustatzea eta zuzentzea- eta kudeaketa zaintzeko, babesteko eta kontrolatzeko ahalmena.

Kudeaketaz eta administrazioaz Gizarte Segurantzaren Kudeatzaileak diren estatu-erakundeak arduratzen dira, Zerbitzu Erkideak direlakoek lagundutakoak eta osatutakoak.

Espainiako Gizarte Segurantzaren kudekaeta-antolaketaren bereizgarri moduan hauek aipa daitezke:

Izaera publikoa

Nortasun juridiko propioa duten Erakunde Publikoak dira, eta dagokion Ministerioaren zuzendaritza eta babespean Gizarte Segurantzaren sistemak emandako prestazioak kudeatzeko eta administratzeko sortu dira.

Erakunde Kudeatzaile espezializatuen arrazionalizazioa

Erakunde kudeatzaile kopurua nabarmen murriztu denez, haren eginkizunak arrazionalizatu egin dira, eta Estatuak Gizarte Segurantzaren zenbait eskumen (enplegua, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuak) bere gain hartu dituenez, berariazko helburuak dituzten hiru eremuak argi mugatu dira: osasuna, Gizarte Segurantza eta gizarte-laguntzako zerbitzuak.

Lurralde-deszentralizazioa eta gizarte-eraginkortasuna

Erakunde Kudeatzaileek erregimen deszentralizatuan garatzen dute bere jarduera lurralde-esparruetan. Konstituzioaren arabera, Estatuari oinarrizko legedia eta Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa dagozkio, eta, zenbait kasutan, autonomia-erkidegoei dagokie oinarrizko legedi horren arau-garapena, eta zerbitzuen kudeaketa eta administrazioa.

Interesdunen parte-hartzea

Konstituzioak, 129.1 artikuluan hauxe dio: "Legeak ezarriko du interesdunek nola hartuko duten parte Gizarte Segurantzan eta erakunde publikoen jardueran, erakunde horien eginkizunak zuzen-zuzenean bizimailan edo ongizate orokorrean eragina duenean".

Erakunde Kudeatzaileen kudeaketaren kontrolean eta zaintzan egiten den partaidetza,  estatu mailatik tokiko mailaraino,  organoek egiten ditu, eta, organo horietan, zati berdinetan, sindikatuen, enpresa-erakundeen eta Administrazio Publikoaren ordezkariak aritzen dira.

Irabazi-asmorik ez izatea

Horrela ezartzen du Gizarte Segurantzaren Legearen 4. artikuluak: "Gizarte Segurantzaren antolaketak ezin du inola ere balio merkataritza-irabazizko eragiketak egiteko".

Administrazioaren babesa

Ministerioko Zuzendaritza Zentroek egiten dute, hainbat kontrolen bidez: antolaketa mailan, langileen eta ekonomia- eta finantza-mailan, giza baliabideen kudeaketa zuzenduz eta koordinatuz, finantza-arloan eta Gizarte Segurantzaren gastuak.

Araubide juridiko baten mende egotea

Gizarte Segurantza administrazio-prozedura erkidearen barruan dago, administrazio-ekintzak egiten dituzten estatu-organoen zerbitzu publikoa baita.

Contenido complementario
${loading}