Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Kontingentzia profesionalengatiko kotizazio-oinarria zehaztea

Gertakizun hauetarako kotizazio oinarria ohiko gertakizunetarako bezala kalkulatzen da, baina berezitasun batekin: aparteko orduen kontzeptuan ordaindutako zenbatekoak gehitzen dira. Kotizazioari buruzko Ministerioaren Aginduak zera dio: "Hilabete bakoitzari dagokion kotizazio oinarria zehazteko, laneko istripuaren eta gaixotasun profesionalen gertakizunak direla eta, aurreko ataleko a) eta b) arauak aplikatuko dira (Kotizazio oinarria ohiko gertakizunengatik) aparteko orduengatik jasotako zenbatekoak barne. Era horretan, emaitzazko zenbatekoa ezingo da gehieneko muga baino handiagoa ezta gutxieneko muga baino txikiagoa ere, egunero lan egindako orduen kopurua edozein izanda ere, xedapen legalak aurkakoa adierazten duen kasuetan izan ezik (adb. lanaldi partzialeko kontratuak).

Gehieneko eta gutxieneko oinarriak

Kotizazio oinarri honen gehienezko muga urtero zehaztuko da. Gutxieneko mugari dagokionez unean une indarrean dagoen lanbideen arteko gutxieneko soldatarekin bat egingo du, gehi langileak hilabetetik gorako epemugarekin jasotzen dituen zenbatekoen banaketa proportzionala. Azken hura ezingo da urtero zehaztutako zenbatekoa baino txikiagoa izan..

Kotizazio mota.

Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen gertakizunetarako, indarreko legeetan ezarritako primen tarifaren ehunekoak aplikatuko dira. Kotizazio tasa aplikagarria enpresak garatzen duen jarduera ekonomiko nagusiari dagokiona izango da, Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalarekin bat eginez, eta baita sailkapen horretan, jarduera bakoitzari dagokionez, adierazten diren kodeei dagokiena ere.

Prima horiek ez dira berdinak, alde batetik kotizazio zehatza izango dute enpresaren jarduera ekonomikoaren arabera eta, bestalde, murriztu ahal izango dira prebentzio neurri eraginkorrak erabiltzegatik nabarmentzen diren enpresei dagokienez eta hala dagokionean, aipatutako primak igoko dira laneko segurtasun eta higiene alorreko betebeharrak betetzen ez dituzten enpresetarako, hori guztia Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak zehazten dituen kasuetan eta baldintzetan.

Contenido complementario
${loading}