Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Aurrekontua egitea

Urtero maiatza amaieran edo ekaina hasieran, Ministerio Agindu bat argitaratzen da. Beraren bidez, Gizarte Segurantzako Aurrekontuen aurre proiektuak osatzeko arauak ematen dira. Horiek Gizarte Segurantzako Ekonomia Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari igorri beharko zaizkio, gehienez hogei eguneko epean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu direnetik.

Lan Ministerioak eta Gizarte Segurantzak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko aurrekontuaren aurre proiektua hartuko du Entitate Kudeatzaileek, Lan Istripuetako eta Gaixotasun Profesionaletako Mutualitateek egindako aurekontuekin, eta beste Instituzioek egindako Aurrekontuen aurre proiektuekin batera, Gizarte Segurantzaren aurre proiektua osatzeko. Hura Ekonomia eta Lehiakortasuneko Ministeriora igorriko da, Gobernuari batera aurkezteko, ontzat emateko eta Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuan sartzeko.

Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektua, Ministroen Kontseiluak ontzat eman ondoren, Gorrte Nagusietara bidaliko da, aipatzen duen urtearen aurreko urteko urriaren bata baino lehen. Lege Proiektuarekin batera, proposatzen den gastua azaltzen duen hainbat memoria erantsi behar da eta beste dokumentuen artean, baita aurreko urteko Gizarte Segurantzaren kontuetako eta balantzeetako kontuak ere.

Legeak izaera mistoa izateak dokumentazio hori justifikatuko du, legegintzazko zeregin bat Gobernuaren jarduera kontrolatzeari dagokion beste batekin bat egiten duelako.

Gorteen beste lege bat modura bideratuko da. Lehendabizi, Diputatuen Kongresuaren osoko bilkurak onarpen generikoa egiteko edo Parlamentuko taldeak aurkeztutako guztien zuzenketen bozketa egingo dute. Aurrera ateratzen badira, testu osoa Gobernuari itzuliko diote. Izapide hori gaindituta, zuzenketa partzialak aztertzen dira. Testua alda dezakete, baina aurrekontu-orekan eraginik izan gabe. Lehendabizi, dauden batzordeek egiten dute; gero, Kongresuaren osoko bilkuran azaltzen dira. Ganbera horretan testua onartutakoan, Senatura bidaltzen da. Han, berriz irakurtzen dute, eta Parlamentuko taldeek, aurreko fasean ezin egin dituzten aldaketak sartzen dituzte, baina aldatzeko aukera oso gutxi dituztela kontuan hartuz. Senatuan onartutakoan, Kongresura itzultzen da, azken bozketa egiteko eta behin betiko testua onartzeko.

Prozesu hau amaitu behar da, baita testua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ere, abenduaren 31 baino lehen. Ezinezkoa izan bada, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrak aurreko ekitaldiko hasierako aurrekontuen luzapen automatikoa ezartzen du.

Contenido complementario
${loading}