Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Gizarte Segurantzaren Espainiako sistemaren aurrekariak eta gaur egungo eredua

Herrialde guztietan, gizartearen bilakaeraren ondorioa da Gizarte Segurantza, eta gizarteak ase nahi dituen eskaeren eta haren egoera ekonomikoaren ahalmenen mende dago.

Gizarte Segurantzaren eraketak eta bilakaerak Espainian, gaur egungo eredu bihurtu arte, zenbait etapa izan zituen, eta haien muga, ondoz ondoko neurri politiko, juridiko eta antolaketa-neurrien arabera egin daiteke, gizarte-babesa sortuz joan direlako, zentzu zabalean.

Azaletik, Espainiako Gizarte Segurantzaren bilakaeran funtsezko hiru etapa nabarmendu ziren:

  • Prestazioa eta erakundea definitzeko etapa (1900 - 1962).
  • Arautegia konfiguratzeko etapa (1962 - 1978).
  • Gizarte-babeseko sistema finkatzeko etapa, Ongizate Estatuaren adierazpen moduan (1978tik gaur egun arte).
Contenido complementario
${loading}