Familiakoen aldeko pentsioa
Informazio orokorra
Helburua: |
Prestazioa sortzen duen pertsonaren heriotzak eragiten duen premia ekonomikoko egoera babestea. |
---|---|
Onuradunak: |
Honako senitarteko hauek, kausatzailearen bizikideak izan badira eta bere kontura bizi izan badira heriotza-data baino bi urte lehenago gutxienez, eta beste pentsio publikorik jasotzeko eskubiderik ez badute, biziraupen-baliabiderik ez badute eta ezarritako betekizunak egiaztatzen badituzte:
|
Kausatzailea: |
Hildako edota desagertutako pertsona, zeinaren heriotzak prestazioa jasotzeko eskubidea sortzen baitu. |
Baldintzak: |
Kotizazio-aldi zehatz bat egiaztatzea beharrezkoa izango da, hildakoaren lan-egoeraren arabera eta heriotzaren kausaren arabera aldatuko dena:
Ez da aurretiko kotizazio-aldirik eskatzen, heriotza lan-istripu baten edota gaixotasun profesional baten ondorioa denean. |
Zenbatekoa: |
Diru-laguntza kasu bakoitzean dagokion oinarri arautzaileari %20ko portzentajea aplikatuz kalkulatzen da, oinarri arautzailea desberdina da heriotzaren unean hildakoaren lan-egoeraren eta heriotzaren kausaren arabera. Bizirik dirauen ezkonlagunik ez badago, ezta pentsioa jasotzeko eskubidea duen seme-alabarik ere, senitartekoen aldeko pentsioaren zenbatekoari alarguntzari dagokion %52a gehituko zaio, lehentasun-ordenaren arabera, eta oinarri arautzailearen %100ko muga izango du. |
Ondorio ekonomikoak: |
Eskaera heriotzaren dataren ondorengo 3 hiletatik kanpo aurkezten denean, eskaeraren datan zenbatzen hasita gehienez 3 hileko atzerako eraginarekin ordainduko da. |
Ordainketak: |
Pentsioa hilero ordaintzen da eta aparteko bi ordainsari ordainduko dira, ekainean eta azaroan, lan-istripu eta gaixotasun profesionalen kasuetan izan ezik; horietan 12 ohiko hileko soldatetan banatzen da. Pentsioak gutxieneko zenbatekoak bermatuta ditu eta urte bakoitzaren hasieran hartzen du berriro balioa. Pentsioa Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (IRPF) menpe dago. |
Bateragarritasunak / Bateraezintasunak: |
|
Epeak: |
Eskaeraren aurkezpena: Ez dago eperik. Espedientearen ebazpena: 90 egun aurkezpen-datatik zenbatzen hasita. Gaur egun, batez besteko epea 13 egunekoa da. |
Iraungipena: |
Bilobak eta neba-arrebak:
Pentsiodunen aurreko ahaideak eta seme-alabak eta neba-arrebak:
|
Inprimakiak: |
Bizirauteko Prestazioen Eskaera. |
Dokumentazioa: |
Eskaera-ereduan zehazten diren agiriak. |
Non izapidetzen den: |
Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio zentroetan eta Itsasoko Gizarte Institutuko toki- edo probintzia-zuzendaritzetan, itsasoan aritutako langileak. |
Erakunde eskuduna: |
Pentsioa jasotzeko eskubidearen aitorpena Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari dagokio edota Itsasoko Gizarte Institutuari, itsasoan aritutako langileen kasuan. Heriotza lan-istripu baten ondorioz gertatzen denean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari egoki ahal zaio. |
Beste datu interesgarri batzuk: |
|