Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Langabeziagatiko babesaren laguntza-maila

Laguntza-maila, zenbait arrazoirengatik, lanera itzuli edo kotizaziopeko langabezia-prestazioa jaso ezin izan duten langabeentzat da; Estatuaren ekarpenen bidez finantzatzen da, eta prestazio ekonomiko bat eta Gizarte Segurantzaren abonua du, zenbait kontingentziei dagokien kotizazioan.

Langabezia-laguntzaren onuradunak dira enplegu-eskatziale moduan izena emanda daudenak, lan-eskaintza egokirik baztertu eta parte hartzera uko egin ez badiote, justifikatutako arrazoiren batengatik izan ez bada salbu, sustapen-jardueretan, prestakuntza-jardueretan edo profesionalak bihurtzeko jardueretan, eta hilean, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 baino handiagoko errentak ez badituzte, aparteko sarien zati proportzionala alde batera utzita, betiere egoera hauetako batean badaude:

  • Kotizaziopeko langabezia-prestazio bat agortuta izatea eta familia-ardurak izatea.
  • Kotizaziopeko langabezia-prestazio bat agortuta izatea, gutxienez, 360 eguneko iraupenekoa, familia-erantzunkizunik ez izatea, eta 45 urtetik gorakoa izatea agortu den egunean.
  • Kotizaziopeko prestazioa jasotzeko eskubiderik ez izatea zenbait baldintza betetzen badira (gutxieneko kotizazio-aldia edota familia-erantzukizunak).
  • Aurreikusitako baldintzetan, itzulitako emigratzailea, presondegitik askatutako pertsona edo ezintasun iraunkor osoko, iraunkor absolutuko edo baliaezintasun handiko egoeretatik etorritako errehabilitatutako elbarria izatea.

Prestazioaren iraupena eta Gizarte Segurantzaren kotizazioa, onuradunak eskubidea duen laguntza-modalitatearen araberakoa da. Modalitate horiek dira:

  1. Langabeziagatiko laguntza. Errentaren zenbatekoa hilean indarrean den Efektu Anitzeko Errenta Adierazle Publikoaren (IPREM) % 80 izango da. 2011ko ekitaldian, hileko IPREM 532,51 €-tan kokatu da, beraz, laguntza, 426 €-koa izango da.
  2. 52 urtetik gorako langileentzako langabezia sorospen berezia. Zenbatekoa kasu honetan, aurrekoaren berdina da. Erretiratu arte jaso dezakete laguntza.
  3. 45 urtetik gorako langileentzako sorospen berezia; hain zuzen, langabeziako 24 hilabeteko prestazioa agortu dutenentzako. Zenbatekoa, IPREM en % 80aren (senide bat edo seniderik ardurapean ez duen langilea); % 107aren (bi senide ardurapean) eta % 133aren artekoa da (hiru edo senide gehiago ardurapean).
Contenido complementario
${loading}