Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Eskola asegurua

Prozedura

Eskola Aseguruaren Prozedura

Informazio Orokorra


Helburua:

Ikasleak babesten dituen asegurua da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasketa ofizialeko  3. mailatik , unibertsitateko 3. zikloaren amaiera bitartean dauden 28 urtetik beherako ikasleak.  Gaixotasunen , eskola istripuen  eta familiako ezbeharren kasuan, osasun prestazioaren eta prestazio ekonomikoaren bitartez emango da babes hori.

Eragileak:

Ikaslea.

Prestazioak:
  • Eskola istripua: Farmazia eta osasun-laguntza, ehorzketa gastuak eta ezgaitasuna direla-eta, kalte-ordain ekonomikoak.
  • Gaixotasuna:  Farmazia  eta osasun-laguntza eta ehorzketa gastuak.  Kirurgia orokorra, neuropsikiatria, tokologia, birikietako eta hezurretako tuperkulosia sartzen dira. Kasu berezi batzuetan, fisioterapia, kimioterapia, radioterapia, kobaltoterapia  eta aurpegi masailetako kirurgia prestazioak eman daitezke.
  • Familia ezbeharra: Familiako buruaren  heriotzagatiko edo  familiaren txirotasun egoeragatiko prestazio ekonomikoa.
Onuradunak:

Eskola aseguruko prestazioen onuraduna ikaslea da, gaixotasun, istripu edo heriotzagatiko kalte-ordainen kasuan izan ezik. Kasu horretan familiakoak izango dira onuradunak.

Informazio gehiago onuradunei buruz

Baldintzak:
  • 28 urtetik beherakoa izatea, Espainiakoa izatea edo Espainian egoitza legala duen atzerritarra izatea.
  • Aseguruak hartzen dituen ikasketetan matrikulatuta egotea eta kuota ordainduta edukitzea.
  • Aseguruaren urte bat egiaztatzea.

    Azken baldintza hori ez da beharrezkoa, eskola asegurutik, familia ezbeharretatik eta tokologiatik sortutako prestazioetarako, ezta aurreko urtean DBH-ko 2. maila, heziketa berezia edo ikasketak atzerrian jarraitu dituzten ikasleentzat ere.

Informazio gehiago baldintzei buruz 

Zenbatekoak / Ordainketak / Ondorioak:

Zenbateko  desberdinak, prestazioaren arabera.

Prestazio ekonomikoen ordainketa honela egin daiteke: ordainketa zuzena GSIN aren Zuzendaritza Probintzialaren finantza erakundeari esleitutako finantza erakundean edo transferentzia bidez eskarian aukeratutako finantza erakundean.

Iraupena:

Prestazio motaren arabera,  iraupena desberdina izango da.

Epeak:

Eskolako istriputik sortutako prestazioak eskatzeko  epea urte batekoa da .

Ehortze gastuak,  familiako ezbeharraketa   bestelako prestazio ekonomikoak eskatzeko  epea  bost urtekoa da.

Eskola aseguruko prestazioak onartzea edo ukatzea  90 eguneko gehieneko epean erabakiko eta jakinaraziko da.

Ukapena / Iraungipena:

GSINeko probintziako zuzendariak emango du prestazioa onartzearen edo ukatzearen erabakia.

Inprimakiak:

Eskola aseguruko prestazioa eskatzea.

Dokumentazioa:
  • NAN  edo familia liburua. Nortasuna egiaztatzen duen dokumentua,  atzerritarrentzat 
  • Unibertsitateko ikasleak ez direnak: Ikastetxeko egiaztagiria
  • Unibertsitateko ikasleak: Matrikula inprimakiaren ordezkagiria
  •  Prestazio bakoitzerako agiri zehatzak  

Informazio gehiago altei buruz

Non egin izapideak:

Edozein Gizarte Segurantzako informazio eta gizarte zentrotan.

Erakunde eskuduna:

Eskubidea onartzea eta prestazioak ordaintzea eskaria egin den tokiko  Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko (GSIN)  Zuzendaritza Probintzialaren eskumena da. Osasun prestazioen kasuan, prestazio horiek eman diren probintziako GSINeko Zuzendaritza Probintzialaren eskumena dira.

Beste datu interesgarri batzuk:

Ohiko galderak.

Complementary Content
${loading}