Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Familiako ezbeharragatiko prestazioak

Prestazioaren helburua

  • Familiako ezbeharragatiko prestazioaren helburua honakoa da: ikasleareren etxeko egoera ekonomikoan bat-batean ikasketak jarraitzea eragozten duen zerbait gertatzen denean, ikasleari hasita dauzkan ikasketak jarraitu ahal izatea ziurtatzea karrera osatzen duten mailak bukatu arte, doktoregoa barne.
  • Prestazio hau honako kasuetan jasoko da:
    • Familiako buruaren heriotzagatik. Familiako burua aita edo ama izan daiteke, betiere familia ekonomiara diru-sarrerak ekartzen badituzte.

    • Familia hondamendia edo porrota. Inolaz ere ez da aurrekoa ulertuko ikasketak ordaintzeko baliabide ekonomiko gabezia etengabea dagoenean.

Zenbatekoak

  • 86,55 euro familia ugarikoak ez diren ikasleentzat.
  • 103,85 euro kategoria orokorreko familia ugariko ikasleentzat.
  • 129,82 euro kategoria bereziko familia ugariko ikasleentzat.

Sortzapena

Gertaera eragilearen hurrengo hilabeteko lehenengo egunean sorraraziko da. 

Ordainketa

  • Onuradunari errepikatu gabe karrera bukatzeko gelditzen zaio urteetan zehar egingo da ordainketa.
  • Edonola ere, onuradunak 28 urte betetzen dituenean iraungiko da prestazioa.

Bateragarritasuna

 Bateragarria da eskolako edozein bekarekin.

Luzapenak

  • Behin prestazioa onartzen denean, egoera ekonomikoaren iraunkortasuna eta eskola probetxu egokia egon dela egiaztatu beharko da urtero.
  • Familiako buruaren heriotzaren kasuan, familiako diru-sarrerek ezingo dute familia unitateko kide bakoitzeko 6.010,12 euro gainditu. Horretarako, ikaslearekin bizi diren familia unitateko kide guztiak eta euren diru-sarrerak hartuko dira kontuan.
Complementary Content
${loading}