Valore este contenido
Familiako ezbeharragatiko prestazioak
Prestazioaren helburua
-
Familia-ezbeharragatiko prestazioaren helburua da ikasleari ziurtatzea hasitako ikasketekin jarraituko duela bere ikasketa-ibilbidea osatzen duten ikasturteak amaitu arte, doktoretza barne, baldin eta bere etxean sortutako egoera ekonomikoaren ondorioz, ikasketak jarraitzeko ezgaitasuna sortzen duten inguruabarrak gertatzen badira.
-
Prestazio hau kasu hauetan emango da:
-
Familiaburuaren heriotza (aitarena edo amarena, familiaren ekonomiari diru-sarrerak ekartzen badizkio).
-
Familiaren aurri edo porrota. Galera ekonomikoak garrantzi pixka bat izan behar du, eta ez da porrot gisa hartuko ikasketak ordaintzeko baliabide ekonomikoen urritasun iraunkorra.
-
Zenbatekoak
-
86,55 euro urtean, familia ez ugarietako ikasleentzat.
-
103,85 euro urtean, kategoria orokorreko familia ugarietako ikasleentzat.
-
129,82 euro urtean, kategoria bereziko familia ugarietako ikasleentzat.
Ordainketa
Gertaera eragilea (heriotza edo porrota) gertatu eta hurrengo hileko lehen egunetik aurrera sortuko da eskubidea.
Ordainketa
-
Onuradunari errepikatu gabe karrera bukatzeko gelditzen zaio urteetan zehar egingo da ordainketa.
-
Edonola ere, onuradunak 28 urte betetzen dituenean iraungiko da prestazioa.
Bateragarritasuna
Bateragarria da edozein eskola bekarekin, nahiz eta ikasleak, beka eskatzean, aitortu behar duen familia ezbeharragatik jasotako urteko diru prestazioa.
Luzapenak
-
Behin prestazioa onartzen denean, egoera ekonomikoaren iraunkortasuna eta eskola probetxu egokia egon dela egiaztatu beharko da urtero.
-
Familiako buruaren heriotzaren kasuan, familiako diru-sarrerek ezingo dute familia unitateko kide bakoitzeko 6.010,12 euro gainditu. Horretarako, ikaslearekin bizi diren familia unitateko kide guztiak eta euren diru-sarrerak hartuko dira kontuan.