Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Erregimen Bereziak

Nekazaritzako Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea:

REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak, baita horien zerbitzuak jasotzen dituzten enpresariak ere, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira 2012-01-01etik aurrera, langile horientzat Sistema berezia  ezarriz. Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko eskubidea izango dute, Erregimen Orokorreko baldintza beretan, arauen bidez ezarritako berezitasunekin.

Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean Sartzea:

2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da, langile horientzat Sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko,  Erregimen Orokorraren baldintza beretan, legez zehazten diren berezitasunekin. 

Eskatutako baldintza nagusiak

Erregimen berezietan prestazioa jasotzeko eskubidea ematen duten eskatutako baldintza nagusiak, kasuan kasuan, hauek dira:

  • Altan edo antzeko egoeran egotea dagokion Erregimenean. Hala ere, erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea eduki daiteke altan ez egote egoera batetik, betiere, zehazten diren adin eta kotizazio baldintzak betetzen badira.
  • Langileak zuzenean erantzule diren kuotak ordainduta edukitzea prestazio hori kotizazio jarraituak zenbatzearen ondorioz jasotzen bada ere, besteren konturako langileen erregimen batean.
    • Horretarako, ordaintzera gonbidatzeko mekanismoa aplikatuko da, 2530/1970 Dekretuak, abuztuaren 20koak, 28.2 |artikuluan ezarritakoa, prestaziorako sarbidea izan zuen unean edo berau gauzatzen denean, edozein zelarik ere interesduna zegoen Gizarte Segurantzako erregimena.
    • Prestazioa onartzeko interesdunak kotizazio guztiak ordaindu dituela ikusten denean, zor diren kuoten atzerapenari jarraiki, baina ondoren atzerapen horren epeak edo baldintzak betetzen ez dituenean, kuotak ordaindu gabetzat joko dira, eta ondorioz, berehala etengo da jasotzen ari den prestazioa. Berriro jasotzen hasteko, Gizarte Segurantzarekin duen zor guztia ordaindu beharko du aldez aurretik. Xede horretarako, prestazioa ematen duen Erakunde Kudeatzaileak interesdunak sorrarazitako kuota bakoitza kenduko dio hilero.
    • Pentsio baten aitorpen xedeetarako, pentsioaren gertakizun eragilearen hilabeteko eta gertakizunaren aurreko bi hilabeteetako kotizazioak, nahiz eta horien sarrera Gizarte Segurantzaren informazio sistemetan oraindik azaldu ez, ordaindutzat joko dira interesdunak agirien bidez egiaztatu beharrik gabe, baldin eta langileak eska daitekeen gutxieneko kotizazio aldia egiaztatzen badu, bertan adierazitako hiru hilabeteko aldia ondorio horietarako aintzat hartu gabe.
    • Kasu horietan, erakunde kudeatzaileak aztertuko ditu, urtero, aurreko ekitaldian onuraduna ordainketan egunean zegoelako presuntzioan aitortutako pentsio guztiak, kotizazio horien garaizko ordainketa eraginkorra egiaztatzeko. Kontrakoa gertatuz gero, berehala ekingo zaio pentsioaren ordainketa eteteari eta atxikitako hileko soldatak zor diren kuoten amortizaziorako erabiliko dira, zorra erabat kitatu arte; une horretatik aurrera hasiko da berriro pentsioaren ordainketa.

Autonomoen edo Norbere Konturako Langileen Erregimen Berezia

Prestazioak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko  zehaztapen eta baldintza berdinak ditu, ondorengo berezitasunekin:

Hala ere, zenbait kasu berezitan, ohikoa baino adin txikiagoarekin erretiratu ahal izango dira lan-bizitzan zehar erretiro aurreraturako eskubidea aitortzen duten Gizarte Segurantzako araubideren batean kotizazioak egin dituzten langileak, betiere baldintza jakin batzuk betetzen badira.

  • Oinarri arautzailea:

Ez dago hutsuneak sartzeko aukerarik. Kalkulua egiteko kontuan hartutako aldian kotizatzeko betebeharrik gabeko hilabeteak badaude, hilabete horiek ez dira osatuko 18 urtetik gorako langileei dagozkien indarreko gutxieneko oinarriekin.

Kotizazio-oinarriak murrizten diren kasuetan:
 GSLOren  5. xedapen iragankorraren 2. eta 3. paragrafoetan ezarritakoa norbere konturako langileei edo langile autonomoei aplikatuko zaie, baldin eta urtebete igaro bada abuztuaren 5eko 32/2010 Legean araututako jarduera eteteagatiko prestazioa agortu denetik, eta, betiere, 55 urte bete ondoren gertatu den etete hori erretiroagatiko pentsioa eragin duen gertaeraren aurrek egindako azken jarduerarekiko egin bada.

Kuotak salbuetsiz gero, kotizatu gabeko jarduera-aldiengatik, oinarri arautzailea zehazteari dagokionez, honako arau hauek hartuko dira kontuan:

  1. Oinarri arautzailea zehazteko aintzat hartutako kotizazio-oinarriak emaitza honen baliokidea izango dira: kotizatzeko salbuespen-aldia hasi aurreko urte naturaleko kotizazio-oinarrien batez bestekoa adierazitako azken urteko KPIaren batez besteko aldakuntzaren portzentajean gehitzearen emaitzaren baliokidea; kontuan hartuta horrela kalkulatutako oinarriak ezingo direla izan Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean urtero finkatutako gutxieneko kotizazio-oinarriaren zenbatekoa baino txikiagoak.
  2. Batez besteko hori kalkulatzeko, kotizaziotik salbuetsita dagoen norbere konturako jarduerari dagozkion kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan.
  3. Kotizatzeko salbuespen-aldia hasi aurreko urte naturaleko hilabete guztietan kotizazio-oinarririk ez badago, dauden kotizazio-oinarrien batez bestekoa dagozkien hilabete kopuruarekin zatituta kalkulatuko da.
  4. Aurreko urtean kotizazio-oinarririk ez badago, lehenengo urteko kotizazio-oinarriak hartuko dira, eta aurreko paragrafoetan aipatutako arauen arabera kalkulatuko da aipatutako batez bestekoa; batez besteko hori aurreko urteko edo urte naturaletako batez besteko aldakuntzaren ehunekoan gehituko da, kuotetatik salbuetsitako aldiari dagokion urtera iritsi arte.
  • Ehunekoa:

Kotizazio-urteak zenbatzeko garaian, ez da aplikatzen urteen abonu-eskala, 67/1/1ean betetako adinaren arabera.

    • Kuoten salbuespena:

      2013-1-1etik aurrera, Gizarte Segurantzan kotizatzetik salbuetsita egongo dira langileak, aldi baterako ezgaitasunagatik eta kontingentzia profesionalengatik izan ezik, betiere honako kasu hauetakoren batean badaude: 

      • 65 urte eta 38 urte eta 6 hilabeteko kotizazioa.

      • 67 urte eta 37 urteko kotizazioa.

    Ondorio horietarako, ez dira zenbatuko aparteko ordainsarien zati proportzionalak. Langileak dagokion adina betetzen duenean ez baditu kasu bakoitzak eskatzen dituen urteak kotizatu, kasu bakoitzean eskatzen diren kotizazio urteak egiaztatzen direnetik izango da aplikagarri artikulu honetan ezarritako kotizazioen salbuespen hori.

    Langileak kotizaziorik egin ez duen jarduera-aldiengatik, 1. paragrafoan aurreikusitako baldintzetan eta kotizaziotik salbuetsitako prestazioen oinarri arautzailea zehaztearen ondorioetarako, kotizaziotik salbuetsitako ekitaldi ekonomiko bakoitzeko hilabeteei dagozkien kotizazio-oinarriak honako hauen baliokideak izango dira: aurreko urte naturaleko kotizazio-oinarrien batez bestekoa adierazitako azken urteko kontsumoko prezioen indizearen batez besteko aldakuntzaren ehunekoan gehitzearen emaitza; honela kalkulatutako oinarriak ezin dira izan aurreko atalean adierazitako Gizarte Segurantzaren Erregimen Berezietan sartutako norbere konturako langileentzako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean urtero finkatutako gutxieneko oinarrien edo oinarri bakarren zenbatekoak baino txikiagoak.

    Kotizatzeko betebeharraren salbuespenak aplikatzen zaizkien langileei —hogeita hamabigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoak—, 2013ko urtarrilaren  1a baino lehenagokoak direnean eta erretiro-pentsiorako eskubidea data horren ondoren eskuratzen badute, salbuespen horiek egin diren aldia kotizatutzat joko da dagokion pentsioa kalkulatzearen ondorioetarako.

    • Erretiro partziala: erregelamendu bidez garatzeke.
    • 64 urteko erretiro bereziak ez du babesik.
    • Babestu egiten da aurretiazko erretiroa mutualista izatearen baldintzarik gabe.
    • Lana borondatez ez etetearen ondoriozko erretiro aurreratua ez da babesten.
    • Informazio gehiago Erregimen honi buruz:

    Ikatz-Meatzaritzako Erregimen Berezia

    Prestazioa Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko baldintza berberetan onartzen da, ondorengo berezitasunekin:

    ERRETIROA:

    • Adina:

    Une bakoitzean bete beharreko ohiko adina ikatz meatzaritzako kategoria eta espezialitate profesional bakoitzean benetan lan egindako aldiari 0,50 eta 0,05 bitarteko eskalaren arabera (gauzatutako jardueraren arriskugarritasuna eta toxikotasuna kontuan hartuta) dagokion koefizientea aplikatzearen ondorioz ateratzen dena murriztuko da.

    Adin errealari erreparatuz 60 urte baino gutxiago dituen langileak adin teorikoarekin (adin erreala, gehi hobariak) gutxieneko adina gainditzen baldin badu baino ezin izango du erretiroa hartu.

    Mutualista izateagatiko erretiro aurreratua: 60 urtetik aurrera (adin erreala kontuan hartuta), koefiziente murriztaileak aplikatuta, 1969-04-01ean erregimen berezi honen aplikazio-eremuan sartzen ziren eta urte bereko martxoaren 31n edo lehenago Ikatzaren Lan Mutualitateetako batean kotizatzen zuten langileek, edo 1967-01-01 baino lehen besteren konturako langileen Lan Mutualitateetako batean kontizatu zutenek.

    • Oinarri arautzailea:

    Dagokiona izango da, baina kontuan izan beharreko kotizazio-oinarriak oinarri normalizatuak izango dira.

    • Portzentajea:

    Langilearen erretiro-adina murrizten den denboraldia kotizatutzat joko da bi kotizazio-urteri dagokien pentsioaren portzentajea handitzearen ondorioetarako.

    EZINDU OSOEN ERRETIROA:

    • Onuradunak:

    Altaren pareko egoeran egongo dira, erretiro-pentsioa eragin ahal izateko baino ez, ezintasun iraunkor osoa duten Erregimen Berezi honetako pentsiodunak, betiere, ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

      • Une bakoitzean izan beharreko adin erreala izatea, edo ikatz-meatzaritzaren kategorietako batean benetan lan egindako denboraldiari aipatu eskalaren arabera dagokion koefizientea aplikatzearen ondoriozko adin teorikoa.
      • Ezintasun iraunkor osoagatiko pentsioak ez ordeztea, aukera gisa, Erregimen Berezi honetatik interesdunak jasotzen duen erretirokoa.
      • Enpresaburu- eta langile-ekarpenak kontuan hartuta, ezintasun iraunkor osoak ondorioak izaten hasteko dataren eta erretiroa eragin duen gertaeraren dataren arteko denboraldiko kuotak ordaindu izatea, denboraldi horretan Erregimen Berezi honetan interesdunaren izenean ordaindu diren kuoten zenbatekoa kenduta.
    • Oinarri arautzailea:

    Hori zehazteko, ezintasun iraunkor osoa sortutakoan interesdunak duen kategoria edo espezialitate profesionalean egin dituen hilabeteetako oinarri normalizatuak hartzen dira oinarritzat.

    • Portzentajea:

    Konputagarriak izango dira ezintasun iraunkor osoagatiko pentsioak ondorioak dituen dataren eta erretiroa eragin duen gertakariaren dataren arteko denboraldiari dagokionez onuradunak ordaindu dituen kuotak:

    • Erregimen honi buruzko informazio gehiago:

    Itsasoko Langileen Erregimen Berezia

    Prestazioa   Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berberetan aitortzen da, ondoko berezitasunekin:

    • Adina:

    Itsasoko Erregimen Berezian, itsasoan lan egiteak dituen gogortasuna, baldintza penagarriak, urruntasuna, eta abar dela eta, erretiroko adina koefiziente murriztaileak daude, eta horiei esker, langilea, gehienez jota, erretiroa hartzeko ohiko adina baino 10 urte lehenago erretiratu daiteke.

    Ezartzen diren koefiziente murriztaileak ontzi, nabigazio eta lan motaren araberakoak dira.

      • Merkataritzako Nabigazio ontzietan egiten diren lanak: 0,40tik 0,20ra.
      • Arrantza ontzietan egiten diren lanak: 0,40tik 0,15era.
      • Portuko zamaketariak: 0,30.
      • Itsaskilariak eta lanperna eta alga biltzaileak: 0,15
      • Saregileak, neskatilak eta paketatzaileak: 0,15

      • Urpekari profesionalak: 0,15

    Erretiroko adina murrizten den aldia kotizatutzat hartzen da, soilik oinarri arautzaileari ezarri beharreko ehunekoa zehazteko. Adina murriztu, eta ehunekoa zehazteko egiten den aldi hori kontatu ahalko dira, nahiz eta pentsioa beste Gizarte Segurantzaren beste edozein Erregimenetan gauzatu.

    Mutualista izateagatik aurretiazko erretiroa hartzea: Erregimen Orokorreko termino berberetan aitortzen da , baina Erregimen Orokorreko eragin-dataren erreferentziak (67-1-1) 70-8-1ean eginak izan direla ulertuko da, data horretan sartu baitzen indarrean Itsasoko Langileen Erregimen Berezia.

    Itsasoko Erregimen Berezia indarrean sartu zen egunetik (70-8-1) edo lehenagotik, Itsasoko Montepio Nazionalean, Baxurako Arrantzaleen Aurreikuspen Mutualitate Nazionalean eta Portuko Zamaketarien Aurreikuspen Kutxan altan zeuden langileek, une hartan indarrean zeuden arauak jarraituz, 55 urtetik aurrera,  edo 60 urtetik aurrera portuko zamaketarien kasuan, erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea zutenek, adin horretatik aurrera erretiroagatiko pentsioa jasotzeko eskubide iragankorra ezarri da Itsasoko Erregimen Berezian, erretiro adinera iritsi bitartean, pentsioaren ehunekoa urtero ehuneko zazpi jaisten jarraituz.

    Aurretiazko erretiroa mutualista izan gabe: Erregimen Orokorreko zehaztapen berberen arabera aitortzen da. Hala ere, Itsasoko Erregimen Berezian  besteren konturako langileek baino ez dute eskubidea erretiro mota hori izateko.

    • Oinarri arautzailea:

    Erregimen Orokorrean bezala kalkulatzen da. Norbere konturako langileei, ordea, oinarri arautzailea kalkulatzeko kontuan hartzen diren egunetan agertzen diren kotizazio hutsuneak ez zaizkie betetzen.

    • Ehunekoa:

    Langilearen erretiro-adina murrizten den aldia kotizatutzat kontatuko da, pentsioaren ehunekoa kotizazioen urteen arabera hazteko.

    Mutualista izateagatik aurretiazko erretiroa hartzea:  Kotizatutako urteen arabera dagokion oinarri arautzailearen ehunekoa murriztu egingo da honako koefiziente murriztaileak ezartzean:

      • Lana nahi duelako utzi, edota, lanean etena egitearen gertaera eragilea dena delakoa izanda ere, 38 urte baino gutxiagoz kotizatu duen langileak pentsioa kobratzen duenean, pentsioaren zenbatekoa %7 jaitsiko da 65 urtera iristeko falta zaion urte bakoitzeko.
      • Langileak kotizazioko  38 urte  edo gehiago egiaztatzen dituenean eta lan kontratua iraungi delako bere borondatez pentsioa hartzen duenean, kotizatutako urteen arabera, pentsioaren zenbatekoaren koefiziente murriztaileak ondokoak izango dira:
    ERRETIRO MUTUALISTAREN ZENBATEKOTIK MURRIZTUTAKO EHUNEKOA
    Kotizatutako urteak Uztea eta 38 urte, edo gehiago, kotizatuta izatea
    38-39 urte % 6,50
    40 urte edo gehiago % 6,00

    Aurretiazko erretiroa mutualista izan gabe: Erretiro mota hori Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berdinetan ematen da. Hala ere, Itsasoko Erregimen Berezian  besteren konturako langileek baino ez dute eskubidea erretiro mota hori izateko.

    Informazio gehiago Erregimen honi buruz:

    • Izapideak:
      Itsasoko Gizarte Institutuaren Zuzendaritza Probintzial eta Tokikoetan.
    Complementary Content
    ${loading}