Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Atzerrian lan egiten duten espainiako emigratzaileentzako eta horien seme-alabentzako eta sekular, misiolari eta lankide boluntarioentzako hitzarmen berezia

Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.

Nork izenpetu dezake?

Espainiako nazionalitatea duten emigratzaile espainiarrek eta euren seme-alabek, nahiz eta aurretik Espainiako Gizarte Segurantzan afiliatuta ez egon, lan egiten duten herrialdea edozein dela eta, aipatutako herrialdeak Espainiarekin Gizarte Segurantzako esparruan hitzarmen bat sinatu ez arren.

Gotzain-batzarreko, Elizbarrutiko, Ordenetako, Kongregazioetako eta bestelako Erlijiko Erakundeetako eta gobernuz knapoko erakundeetako sekularrek, misiolariek eta bordondatezko laguntzaileek, Espainiako nazionalitatea badute eta dagozkien erakundeek atzerriko herrialdeetara bidali badituzte, horiekin lan-harremanik izan gabe. Ondorioz, aipatutako sekularrek, misiolariek eta borondatezko laguntzaileek emigratzaile izaera izango dute, bakarrik, hitzarmen berezi honen modalitatea izenpetzeko ondorioetarako.

Nola egin eskaera eta epeak

Eskaerak aurkez daitezke (TA-0040 ereduaren bidez) edozein unetan, Madrileko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Nagusian, inolako epe berezirik bete behar gabe.

Baldintzak

Atzerriko egonaldia eta lana egiaztatu beharko dira, eskubidean onartutako edozein froga-baliabideren bidez eta, bereziki, Espainiako Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak edo inmigrazioko herrialdeko Kontsulatu espainiarrak kopultsatutako lan-baimenaren edo egonaldi baimenaren (aipatutako herrialdearen dagozkion aginatariek egina) fotokopiaren bidez.

Ondorioak

Ondorioak izaten hasten da, eskaera aurkeztu ondorengo hilaren lehen egunean.

Uztearen arrazoiak

  • Elkarren segidako bi hilekori dagozkien kuoten ordainketa ez egiteagatik.
  • Interesatua gelditzea Gizarte Segurtasuneko edozein Araubideko aplikazio eremuan.
  • Erretiro edo ezintasun iraunkorragatiko pentsiodun izaera hartzea.
  • Interesdunak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari idatziz jakinarazitako erabakiarengatik.
  • Interesduna hiltzeagatik.

Kotizazioa

Kuotak hilabete mugaeguneratuetan sartuko dira, hiruhileko naturala bukatu ondorengo hurrengo hilabetearen barruan. Kotizazio oinarri aplikagarria, Araubide Orokorreko hamazortzi urtetik gorako langileei, unean une, dagokien txikiena izango da. Oinarri horretan aipatutako Araubideko indarreko kotizazio tipoa aplikatuko da eta, emaitzari aplikatuko zaio horretarako ezarri den koefizientea. Horrela, horren emaitza, sartu beharreko kuota izango da.

Bestelakoak

Complementary Content
${loading}