Contenido principal
Kotizazioa
Helburuak
Unitate honekin zera lortu nahi da:
- Kotizazioaren eta prestazioen arteko harremana ezartzea.
- Nork, nola eta noiz kotizatzen duen definitzea eta zeintzuk diren dagokion kotizazioaren bidez babestu beharreko arrisku egoerak.
- Kotizazioaren dinamika osatzen duten kontzeptu desberdinak garatzea: Kotizazio oinarria, ohiko gertakizunak eta profesionalak, kotizazio mota, kuotak, kenkariak, likidazio aldia eta diru-sarrera.
- Araubide bakoitzaren kotizazio ezaugarri bereziak adieraztea.
Edukiak
- Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrerako kotizazioa eta Sistema Bereziak
- Gizarte Segurantzaren Araubide Berezien kotizazioa
Gogoratu...
- Gizarte Segurantza pentsioen sistema publikoa kudeatzeaz arduratzen da.
- Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari (Sistemaren kutxa bakar gisa) kuotak biltzea eta Sistemaren errekurtso guztiak kudeatzea egokitzen zaio, beste eskumenen artean.
- Banaketa Sistema, belaunaldien eta lurraldeen arteko sistema solidario gisa.
- Pentsioen Sistema publikoa finantzatzeko oinarrizko eta iturri nagusia enpresaburuek eta langileek ekartzen dituzten kuotak dira.
- Gizarte Segurantzarako kotizatzea derrigorrezkoa da.
- Kotizatzeko betebeharra jarduera hasten den unean bertan hasten da.