Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Erregimen Bereziak

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Nekazaritzako Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea:

REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak, baita horien zerbitzuak jasotzen dituzten enpresariak ere, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira 2012-01-01etik aurrera, langile horientzat Sistema berezia  ezarriz. Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko eskubidea izango dute, Erregimen Orokorreko baldintza beretan, arauen bidez ezarritako berezitasunekin.

Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean Sartzea:

2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da, langile horientzat Sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko,  Erregimen Orokorraren baldintza beretan, legez zehazten diren berezitasunekin. 

Eskatutako baldintza nagusiak

Erregimen berezietan prestazioa jasotzeko eskubidea ematen duten eskatutako baldintza nagusiak, kasuan kasuan, hauek dira:

  • Altan edo antzeko egoeran egotea dagokion Erregimenean. Hala ere, erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea eduki daiteke altan ez egote egoera batetik, betiere, zehazten diren adin eta kotizazio baldintzak betetzen badira.
  • Langileak zuzenean erantzule diren kuotak ordainduta edukitzea prestazio hori kotizazio jarraituak zenbatzearen ondorioz jasotzen bada ere, besteren konturako langileen erregimen batean.
    • Horretarako, ordaintzera gonbidatzeko mekanismoa aplikatuko da, 2530/1970 Dekretuak, abuztuaren 20koak, 28.2 |artikuluan ezarritakoa, prestaziorako sarbidea izan zuen unean edo berau gauzatzen denean, edozein zelarik ere interesduna zegoen Gizarte Segurantzako erregimena.
    • Prestazioa onartzeko interesdunak kotizazio guztiak ordaindu dituela ikusten denean, zor diren kuoten atzerapenari jarraiki, baina ondoren atzerapen horren epeak edo baldintzak betetzen ez dituenean, kuotak ordaindu gabetzat joko dira, eta ondorioz, berehala etengo da jasotzen ari den prestazioa. Berriro jasotzen hasteko, Gizarte Segurantzarekin duen zor guztia ordaindu beharko du aldez aurretik. Xede horretarako, prestazioa ematen duen Erakunde Kudeatzaileak interesdunak sorrarazitako kuota bakoitza kenduko dio hilero.
    • Pentsio baten aitorpen xedeetarako, pentsioaren gertakizun eragilearen hilabeteko eta gertakizunaren aurreko bi hilabeteetako kotizazioak, nahiz eta horien sarrera Gizarte Segurantzaren informazio sistemetan oraindik azaldu ez, ordaindutzat joko dira interesdunak agirien bidez egiaztatu beharrik gabe, baldin eta langileak eska daitekeen gutxieneko kotizazio aldia egiaztatzen badu, bertan adierazitako hiru hilabeteko aldia ondorio horietarako aintzat hartu gabe.
    • Kasu horietan, erakunde kudeatzaileak aztertuko ditu, urtero, aurreko ekitaldian onuraduna ordainketan egunean zegoelako presuntzioan aitortutako pentsio guztiak, kotizazio horien garaizko ordainketa eraginkorra egiaztatzeko. Kontrakoa gertatuz gero, berehala ekingo zaio pentsioaren ordainketa eteteari eta atxikitako hileko soldatak zor diren kuoten amortizaziorako erabiliko dira, zorra erabat kitatu arte; une horretatik aurrera hasiko da berriro pentsioaren ordainketa.

Ikatz-Meatzaritzako Erregimen Berezia

Prestazioa Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko baldintza berberetan onartzen da, ondorengo berezitasunekin:

ERRETIROA:

  • Adina:

Une bakoitzean bete beharreko ohiko adina ikatz meatzaritzako kategoria eta espezialitate profesional bakoitzean benetan lan egindako aldiari 0,50 eta 0,05 bitarteko eskalaren arabera (gauzatutako jardueraren arriskugarritasuna eta toxikotasuna kontuan hartuta) dagokion koefizientea aplikatzearen ondorioz ateratzen dena murriztuko da.

Adin errealari erreparatuz 60 urte baino gutxiago dituen langileak adin teorikoarekin (adin erreala, gehi hobariak) gutxieneko adina gainditzen baldin badu baino ezin izango du erretiroa hartu.

Mutualista izateagatiko erretiro aurreratua: 60 urtetik aurrera (adin erreala kontuan hartuta), koefiziente murriztaileak aplikatuta, 1969-04-01ean erregimen berezi honen aplikazio-eremuan sartzen ziren eta urte bereko martxoaren 31n edo lehenago Ikatzaren Lan Mutualitateetako batean kotizatzen zuten langileek, edo 1967-01-01 baino lehen besteren konturako langileen Lan Mutualitateetako batean kontizatu zutenek.

  • Oinarri arautzailea:

Dagokiona izango da, baina kontuan izan beharreko kotizazio-oinarriak oinarri normalizatuak izango dira.

  • Portzentajea:

Langilearen erretiro-adina murrizten den denboraldia kotizatutzat joko da bi kotizazio-urteri dagokien pentsioaren portzentajea handitzearen ondorioetarako.

EZINDU OSOEN ERRETIROA:

  • Onuradunak:

Altaren pareko egoeran egongo dira, erretiro-pentsioa eragin ahal izateko baino ez, ezintasun iraunkor osoa duten Erregimen Berezi honetako pentsiodunak, betiere, ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

    • Une bakoitzean izan beharreko adin erreala izatea, edo ikatz-meatzaritzaren kategorietako batean benetan lan egindako denboraldiari aipatu eskalaren arabera dagokion koefizientea aplikatzearen ondoriozko adin teorikoa.
    • Ezintasun iraunkor osoagatiko pentsioak ez ordeztea, aukera gisa, Erregimen Berezi honetatik interesdunak jasotzen duen erretirokoa.
    • Enpresaburu- eta langile-ekarpenak kontuan hartuta, ezintasun iraunkor osoak ondorioak izaten hasteko dataren eta erretiroa eragin duen gertaeraren dataren arteko denboraldiko kuotak ordaindu izatea, denboraldi horretan Erregimen Berezi honetan interesdunaren izenean ordaindu diren kuoten zenbatekoa kenduta.
  • Oinarri arautzailea:

Hori zehazteko, ezintasun iraunkor osoa sortutakoan interesdunak duen kategoria edo espezialitate profesionalean egin dituen hilabeteetako oinarri normalizatuak hartzen dira oinarritzat.

  • Portzentajea:

Konputagarriak izango dira ezintasun iraunkor osoagatiko pentsioak ondorioak dituen dataren eta erretiroa eragin duen gertakariaren dataren arteko denboraldiari dagokionez onuradunak ordaindu dituen kuotak:

  • Erregimen honi buruzko informazio gehiago:

Itsasoko Langileen Erregimen Berezia

Prestazioa   Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berberetan aitortzen da, ondoko berezitasunekin:

  • Adina:

Itsasoko Erregimen Berezian, itsasoan lan egiteak dituen gogortasuna, baldintza penagarriak, urruntasuna, eta abar dela eta, erretiroko adina koefiziente murriztaileak daude, eta horiei esker, langilea, gehienez jota, erretiroa hartzeko ohiko adina baino 10 urte lehenago erretiratu daiteke.

Ezartzen diren koefiziente murriztaileak ontzi, nabigazio eta lan motaren araberakoak dira.

    • Merkataritzako Nabigazio ontzietan egiten diren lanak: 0,40tik 0,20ra.
    • Arrantza ontzietan egiten diren lanak: 0,40tik 0,15era.
    • Portuko zamaketariak: 0,30.
    • Itsaskilariak eta lanperna eta alga biltzaileak: 0,15
    • Saregileak, neskatilak eta paketatzaileak: 0,15

    • Urpekari profesionalak: 0,15

Erretiroko adina murrizten den aldia kotizatutzat hartzen da, soilik oinarri arautzaileari ezarri beharreko ehunekoa zehazteko. Adina murriztu, eta ehunekoa zehazteko egiten den aldi hori kontatu ahalko dira, nahiz eta pentsioa beste Gizarte Segurantzaren beste edozein Erregimenetan gauzatu.

Mutualista izateagatik aurretiazko erretiroa hartzea: Erregimen Orokorreko termino berberetan aitortzen da , baina Erregimen Orokorreko eragin-dataren erreferentziak (67-1-1) 70-8-1ean eginak izan direla ulertuko da, data horretan sartu baitzen indarrean Itsasoko Langileen Erregimen Berezia.

Itsasoko Erregimen Berezia indarrean sartu zen egunetik (70-8-1) edo lehenagotik, Itsasoko Montepio Nazionalean, Baxurako Arrantzaleen Aurreikuspen Mutualitate Nazionalean eta Portuko Zamaketarien Aurreikuspen Kutxan altan zeuden langileek, une hartan indarrean zeuden arauak jarraituz, 55 urtetik aurrera,  edo 60 urtetik aurrera portuko zamaketarien kasuan, erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea zutenek, adin horretatik aurrera erretiroagatiko pentsioa jasotzeko eskubide iragankorra ezarri da Itsasoko Erregimen Berezian, erretiro adinera iritsi bitartean, pentsioaren ehunekoa urtero ehuneko zazpi jaisten jarraituz.

Aurretiazko erretiroa mutualista izan gabe: Erregimen Orokorreko zehaztapen berberen arabera aitortzen da. Hala ere, Itsasoko Erregimen Berezian  besteren konturako langileek baino ez dute eskubidea erretiro mota hori izateko.

  • Oinarri arautzailea:

Erregimen Orokorrean bezala kalkulatzen da. Norbere konturako langileei, ordea, oinarri arautzailea kalkulatzeko kontuan hartzen diren egunetan agertzen diren kotizazio hutsuneak ez zaizkie betetzen.

  • Ehunekoa:

Langilearen erretiro-adina murrizten den aldia kotizatutzat kontatuko da, pentsioaren ehunekoa kotizazioen urteen arabera hazteko.

Mutualista izateagatik aurretiazko erretiroa hartzea:  Kotizatutako urteen arabera dagokion oinarri arautzailearen ehunekoa murriztu egingo da honako koefiziente murriztaileak ezartzean:

    • Lana nahi duelako utzi, edota, lanean etena egitearen gertaera eragilea dena delakoa izanda ere, 38 urte baino gutxiagoz kotizatu duen langileak pentsioa kobratzen duenean, pentsioaren zenbatekoa %7 jaitsiko da 65 urtera iristeko falta zaion urte bakoitzeko.
    • Langileak kotizazioko  38 urte  edo gehiago egiaztatzen dituenean eta lan kontratua iraungi delako bere borondatez pentsioa hartzen duenean, kotizatutako urteen arabera, pentsioaren zenbatekoaren koefiziente murriztaileak ondokoak izango dira:
ERRETIRO MUTUALISTAREN ZENBATEKOTIK MURRIZTUTAKO EHUNEKOA
Kotizatutako urteak Uztea eta 38 urte, edo gehiago, kotizatuta izatea
38-39 urte % 6,50
40 urte edo gehiago % 6,00

Aurretiazko erretiroa mutualista izan gabe: Erretiro mota hori Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berdinetan ematen da. Hala ere, Itsasoko Erregimen Berezian  besteren konturako langileek baino ez dute eskubidea erretiro mota hori izateko.

Informazio gehiago Erregimen honi buruz:

  • Izapideak:
    Itsasoko Gizarte Institutuaren Zuzendaritza Probintzial eta Tokikoetan.
Complementary Content
${loading}