Nork sinatu behar du?
Hitzarmen berezi hau honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek sinatu ahal izango dute:
- 18 urtetik gorakoa eta 67 urtetik beherakoa izatea, edo 65 urtekoa, eta 38 urte 6 hilabete kotizatu izana egiaztatzea.
- % 33ko edo gehiagoko minusbaliotasun maila jasatea buruko paralisidun pertsonen kasuan, buruko gaixotasunak dituzten pertsonak edo minusbaliotasun intelektuala duten pertsonak izatea edo % 65eko minusbaliotasun maila izatea minusbaliotasun fisikoa edo sentsoriala duten pertsonen kasuan.
- Gizarte Segurantzako Sistemako inolako erregimenetan altan edo altarekin bateragarri den egoera batean ez egotea, ezta gizarte babeseko beste edozein erregimen publikotan ere.
- Enplegu zerbitzu publikoetan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea eta hitzarmen berezia sinatzeko eskaera dataren aurreko berehalako sei hilabeteetan gutxienez langabezian egon izana.
- Erretiroagatiko pentsioduna edo ezintasun iraunkorragatiko pentsioduna ez izatea.