Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Contenido principal

Aplikazio alorra

Aplikazio-esparruaren bidez, Gizarte Segurantzaren Espainiako sistemaren barruan geratzen diren pertsonen multzoa ezarri eta finkatuko dugu, eta, beraz, eskubideak eta betebeharrak dituzten subjektuak izango dira. "Subjektu babestuak" direlakoak dira.

Hasiera batean, Espainiako sistemak unibertsaltasun subjektiboaren printzipioari jarraitzen dio. Horrela, babes-esparruan herritar guztiak daude. Hori ondorioztatzen da Konstituzioaren 41. art.-an eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren (GSLO) 1. art.-n .

Hala ere, baieztapen hori zehaztu egin behar da, ez delako nahikoa herritarren baldintza betetzearekin. Horrela, Estatuak babesa bermatzen du, "bai jarduera profesional bat egiteagatik, bai kotizazio gabeko modalitatean eskatutako baldintzak betetzeagatik". (GSLOren 2. art.).

Beraz, bi irizpide bereizi behar ditugu subjektu babestuaren izaera lortzeko:

  1. Jarduera profesional bat garatzeagatik; horrek, kotizazioak ordaindu behar izatea ekarriko luke, eta horren truke, "kotizaziopeko" prestazioak lortzeko eskubidea, kotizazio horiek kontuan hartzen dituztenak.
  2. Arauetan aurreikusitako berariazko baldintza jakin batzuk biltzeagatik (behar-egoera eta norberaren baliabide ekonomikorilk ez izatea), "kotizazio gabekoak" deritzen prestazioak jasotzea ekarriko dutenak.

Hortaz, bi babes-maila daude: kotizaziopekoa (profesionala) eta kotizazio gabekoa (laguntzazkoa).

GSLOren 7. art.- zehazten da xehetasunez zein den Gizarte Segurantzaren sistemaren aplikazio-esparrua.

Horrela, kotizaziopeko modalitatea lehen atalean jasotzen da, eta horretan, Espainian bizi diren espainolak eta Espainian, legez, bizi diren atzerritarrak sartzen dira; betiere, lurralde nazionalean jarduera profesional bat gauzatzen badute eta atal hauetako batean badaude:

  • Langileen Estatutuaren 1.1. art.-n ezarritako baldintzen arabera zerbitzuak ematen dituzten besteren konturako langileak, ekonomia-jardueraren arlo desberdinetan.
  • Bere kontutako langileak edo autonomoak, 18 urtetik gorakoak.
  • Kidetutako lan-kooperatibetako bazkide langileak.
  • Ikasleak
  • Funtzionario publiko, zibil eta militarrak.

Horrela, edozein dela sexua, egoera zibila edo lanbidea egiten da sartze hori.

Kotizazio gabeko modalitateari dagokionez, aipatutako 7. art.-ren hirugarren atalean "lurralde nazionalean bizi diren espainolak" aipatzen dira, eta bosgarren atalean, espainolak eta "Espainiako lurraldean bizi diren hispanoamerikarrak, portugesak, brasildarrak, andorratarrak eta filipinarrak" parekatzen ditu.

Beste herrialdeetako nazionalei dagokienez, Itun, Hitzarmen, Akordio eta bestelakoetan xedatzen denari jarraituko zaio, edo isilpean edo berariaz onartzen den elkarrekikotasun-printzipioari.

Contenido complementario
${loading}