Ezgaintasun Iraunkorreko Pentsioa
Informazio orokorra
Helburua: |
Prestazio ekonomiko bat da, langileak, gaixotasunarengatik zein istripuarengatik lanerako gaitasuna murriztuta edota deuseztatuta duenean, jasaten duen diru-sarreren galerari erantzuten saiatzen dena. |
---|---|
Onuradunak: |
Gizarte Segurantzaren edozein erregimen barruan dauden eta ezintasun-maila bakoitzerako eskatutako betekizunak betetzen dituzten pertsonak. |
Mailak: |
|
Baldintzak: |
Ezintasun-mailaren arabera, zenbait betekizun orokor eta kotizazio-betekizun eskatzen dira. Ezintasuna istripuaren, lanekoa izan zein ez izan, edota lanbide gaixotasunaren ondorioa izanez gero, ez da aurreko kotizaziorik eskatzen. |
Zenbatekoa: |
Oinarri arautzaileak eta aitortutako ezintasun iraunkorreko mailaren arabera aplikatzen den portzentajeak zehaztuta dago.
|
Ondorio ekonomikoak: |
|
Ordainketak: |
Pentsioa gaixotasun arruntaren edota lanez kanpoko istripuaren ondorioa denean 14 ordainsaritan ordaintzen da (hilero eta aparteko bi ordainsari). Urtero hartzen du berriro balioa eta hileroko gutxieneko zenbatekoak bermatuta ditu. Pentsioa pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (IRPF) eraginpean dago, eta ezintasun iraunkor absolutuagatiko eta elbarritasun handiagatiko pentsioak zergaren atxikipenetik salbuetsita daude. |
Bateragarritasunak / Bateraezintasunak: |
Kasu guztietan, Gizarte Segurantzaren erregimenen batean sar daitekeen lanik eginez gero, alta egin eta kotizatzeko betebeharra dago baita erakunde kudeatzaileari jakinarazteko ere. |
Epeak: |
INSSko edota, hala dagokionean, ISMko zuzendaritza probintzialak ebazpenaemango du gehienez 135 eguneko epean. Epe horretan ebazpenik egin ezean eskaera ezetsitzat joko da ezezko administrazio-isiltasunagatik. Entzuna izateko izapidea beharrezkoa izanez gero edota agiri osagarriak eskatuz gero, interesdunak 10 eguneko epea edukiko du alegazioak egiteko zein agiriak aurkezteko. 10 egun ere enpresaburuak alegazioak egiteko, segurtasun- eta higiene-neurririk ezagatik erantzule denean. |
Etetea / Iraungitzea: |
Pentsioa iraungi daiteke adierazitako ezintasunaren pentsioa berrikusteagatik, erretiro pentsioa aitortzeagatik hura izateko aukeratzen denean eta pentsioduna hil izanagatik. Gabetua ere izan daiteke. |
Inprimakiak: | |
Dokumentazioa: |
Pentsioaren izapideak egiteko aurkeztu beharreko agiriak eskaera-ereduan zehaztuta daude. |
Non izapidetzen den: |
Interesdunak bizileku duen probintziako INSSko zein ISMko, horrela dagokionean, zuzendaritza probintzialean, atzerrian bizi ez bada, kasu horretan Espainian egindako azken kotizazioak egiaztatzen ditueneko probintziako INSSko zuzendaritza probintzialean. ISMk eskuduntza duen kasuetan, horren lurralde-banaketa hartuko da aintzat. |
Erakunde eskuduna: |
|
Beste datu interesgarri batzuk: |
Berraztertzea: Ezintasun egoera berriro azter daiteke larriagotzeagatik, hobetzeagatik, diagnostiko-akatsagatik zein lanak egiteagatik, ezindua erretiroa jasotzeko adinera heldu arte, eta, horren ondorioz, maila berretsi zein alda daiteke baita ezintasuna iraungi eta, hortaz, pentsioa iraungi ere. Ezintasun iraunkorrarengatiko pentsioek erretiro-pentsioen izena hartzen dute onuradunek 65 urte betetzean. Katalunian EVIren zereginak Kataluniako Ezintasunak Baloratzeko Institutuak eta Ezintasunak Baloratzeko Batzordeak egiten dituzte. |