Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Subsidioa senitartekoen alde

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Informazio orokorra


Helburua:

Prestazioa sortzen duen pertsonaren heriotzak eragiten duen premia ekonomikoko egoera babestea.

Onuradunak:
  • 22 urte baino gehiagoko seme-alaba eta neba-arreba ezkongabeak, alargunak, epaileak bananduak edota dibortziatuak, baldin eta, pentsiodunak izateko baldintzak egiaztatu barik, heriotza gertatu baino bi urte lehenago gutxienez kausatzailearen kontura eta berarekin batera bizi izan badira eta lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko diru-sarrerak edota hori baino diru-sarrera txikiagoak izateagatik ogibiderik ez badute, ez eta elikagaia emateko senitartekorik, ezta pentsio publikorik jasotzeko eskubiderik ere.
Kausatzailea:

Hildako edota desagertutako pertsona, zeinaren heriotzak prestazioa jasotzeko eskubidea sortzen baitu.

Baldintzak:

Kotizazio-aldi zehatz bat egiaztatzea beharrezkoa izango da, hildakoaren lan-egoeraren arabera eta heriotzaren kausaren arabera aldatuko dena:

  • Altan edota altarekin parekatutako egoeran, 500 egun heriotza gertatu baino lehenagoko 5 urteetako aldi iraunkorraren barruan edota 15 urte langile-denbora osoan zehar.
  • Altan egon gabe: 15 urte langile-denbora osoan zehar.
  • Pentsiodunak: Ez da kotizazio-aldirik eskatzen.

Ez da aurretiko kotizazio-aldirik eskatzen, heriotza lan-istripu baten edota gaixotasun profesional baten ondorioa denean.

Zenbatekoa:

12 hileko soldata eta bi aparteko ordainsari gehienez dituen aldi baterako diru-laguntza, kasu bakoitzean dagokion oinarri arautzaileari %20ko portzentajea aplikatuz kalkulatzen dena; oinarri arautzailea desberdina izango da heriotzaren unean hildakoaren lan-egoeraren eta heriotzaren kausaren arabera.

Ondorio ekonomikoak:

Diru-laguntza eskaera-dataren hurrengo hilaren lehenengo egunetik aurrera ordainduko da.

Ordainketak:

Diru-laguntza hilero ordainduko da eta aparteko bi ordainsari ordainduko dira, ekainean eta azaroan.
Senitartekoen pentsiorako ezarritako gutxieneko zenbatekoak bermatzen dira, alarguntza-gehikuntzarik gabe.

Bateragarritasunak / Bateraezintasunak:

Diru-laguntza errenta-maila zehatz batekin bateraezina da, baita edozein pentsio publiko jasotzearekin ere.

Iraupena:

Diru-laguntzaren gehienezko iraupena 12 hilabetekoa izango da.

Epeak:
  • Eskaerak aurkezteko: Ez dago eperik.
  • Espedientearen ebazpena: 90 egun aurkezpen-datatik zenbatzen hasita. Gaur egun, batez besteko epea 13 egunekoa da.
Iraungipena:
  • Gehienezko iraupen-aldia iraungitzeagatik.
  • Heriotzagatik.
  • Istripu batean desagertutako langilea ez zela hil egiaztatzeagatik.
Inprimakiak:

Bizirauteko Prestazioen Eskaera.

Dokumentazioa:

Eskaera-ereduan zehazten diren agiriak.

Non izapidetzen den:

Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentroetan eta Itsasoko Gizarte Institutuko toki- edo probintzia-zuzendaritzetan, itsasoan aritutako langileak.

Erakunde eskuduna:

Diru-laguntza jasotzeko eskubidearen aitorpena Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari dagokio eta Itsasoko Gizarte Institutuari itsasoan aritutako langileen kasuan. Heriotza lan-istripu baten ondorioz gertatzen denean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari egoki ahal zaio.

Beste datu interesgarri batzuk:
  • Diru-laguntza jasotzeko eskubidea ez da iraungitzen.
  • Lan-istripu eta gaixotasun profesionalen kasuetan, hildakoa heriotzaren datan eskubide osoko alta-egoeran zegoela irizten da, enpresaburuak bere betebeharrak ez beteta ere.
  • Erregimen Bereziak

 

Galdera ohikoenak

Complementary Content
${loading}