Kategoria:
> Gaia:
NAN elektronikoa Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak emandako nortasun agiria eta sinadura digitala da
Igorpen-bulegoetan NAN elektronikoa eskuratzeko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu esteka hau:
https://www.dnielectronico.es/
Ziurtagiri digitala. Edozein gailu elektronikoren (ordenagailua, mugikorra edo tableta) nabigatzailean instala daitekeen sinadura digitala da, Interneteko erabiltzailearen identitatea bermatzeko, eta aukera ematen du haietatik kudeaketak eta izapideak egiteko.
Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalak (FNMT) ematen ditu ziurtapen-zerbitzuak, eta erabiltzaileen eskura jartzen ditu ziurtagiri elektronikoak, identifikatu ahal izateko eta izapideak Internet bidez modu seguruan egin ahal izateko.
Esteka honen bidez sar zaitezke:
https://www.sede.fnmt.gob.es/certificados/persona-fisica/
Cl@ve Iraunkorra. Gako pertsonal baten bidez zerbitzu elektronikoetara sartzeko diseinatutako autentifikazio-sistema da.
Eskaera egiteko informazioa lotura honetan dago:
https://clave.gob.es/
Akats teknikoen berri emateko, inprimaki hau duzu eskura:
https://www.oficinavirtual.pap.hacienda.gob.es/sitios/oficinavirtual/es-ES/Paginas/guiatecnica.aspx