Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Cerrar

 2019/04/01 ondoren izandako gertaera eragileak

Jaiotza eta adingabearen zaintza

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

2019/03/07an, martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretua argitaratu zen, enpleguan eta lanean emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzkoa. Errege Lege Dekretu honek aldaketak barne hartzen ditu Langileen Estatutuan (LE) eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan (EPOE), baita Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean ere, langileen eskubideak parekatzeko.

2019/04/01etik aurrera, amatasunagatiko  eta aitatasunagatiko prestazioak bateratu  egingo dira, hots, prestazio bakarra egongo da: JAIOTZAGATIKO ETA ADINGABEAREN ZAINTZAGATIKO prestazioa

Prestazio hori   Sistemaren erregimen guztietako ekintza babeslearen barruan biltzen da.

Onuradunak

  • Besteren edo norbere konturako langileak onuradun izango dira, emakume edo gizonak, baldin eta alta edo antzeko egoeran badaude, jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko atsedenaldi/baimenaldiaz gozatzen badute eta  kasu bakoitzean eskatzen diren gutxieneko kotizazio-epeak egiaztatzen badituzte.
  • Hala ere, besteren edo norbere konturako langile emakumeak jaiotzagatiko subsidioa ere jasotzen aukera dute, baldin eta erdituz gero, jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestazioa lortzeko ezarrita dauden baldintza guztiak betetzen badituzte, gutxieneko kotizazio epea kontuan hartu gabe.

Baldintzak

  1.  Afiliatuta eta altan edo altaren egoera baliokidean egotea.
  2. Gutxieneko kotizazio-epea betetzea. Epe hau adinaren araberakoa da:
  • Erditzean edo harrerako ebazpen administratibo edo judizialaren datan edo adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialaren datan langileak 21 urte baino gutxiago baditu:

    • Ez da gutxieneko kotizazio-epea eskatuko.
  • Erditzean edo harrerako ebazpen administratibo edo judizialaren datan edo adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialaren datan langileak 21 urte beteta eta  26 urte baino gutxiago baditu:

    • 90 egun atsedenaldia hasi aurreko 7 urteetan, edo, txandaka,
    • 180 egun kotizatuta lan-bizitzan zehar, aipatutako data aurretik.
  • Erditzean edo harrerako ebazpen administratibo edo judizialaren datan edo adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialaren datan langileak 26 urte beteta baditu:

    • 180 egun atsedenaldia hasi aurreko 7 urteetan, edo, txandaka,
    • 360 egun kotizatuta lan-bizitzan zehar, aipatutako data aurretik.
  1. Langileak zuzenean ordaindu behar dituzten kuotak ordainduta edukitzea prestazio hori kotizazio jarraituak zenbatzearen ondorioz jasotzen bada ere, besteren konturako langileen erregimen batean.

Xede horietarako,  abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 28.2 artikuluan jasotako ordainketarako gonbitaren mekanismoa ezarriko da, prestazioa lortu duen unean onuradunaren Gizarte Segurantzaren Erregimena edozein izanda ere eta prestazioa sortzen deneko Gizarte Segurantzaren Erregimena edozein izanda ere.


Iraupena

Jaiotza

Erditzea denean

Dagokion atsedenaldia hasten den egunean bertan izango da subsidioa jasotzeko eskubidea:

  • Erditze edo atsedenaldia hasi den datatik bertatik, azken hau aurretik izan bada.
  • Erditzeko aurreikusten den data baino 4 aste lehenago aurreikusi ahal izango du ama biologikoak atsedenaldia. Data hori Osasun Zerbitzu Publikoaren amatasun-txostenean ezarri ahal izango du. Erabaki hori amari dagokio

Ama biologikoa lanean ezgaitasun egoeran balego, atsedenaldia eta horri dagokion subsidioa, edonola ere, erditze-datan hasiko litzateke.


Adopzio, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintza edo familia-harrera kasuan

  • Bai adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialaren datatik aurrera, bai adopzio edo harrera helburuarekin egiten den zaintzarako hartzen den erabaki administratiboaren datatik aurrera.
  • Nazioarteko adopzioa denean, gurasoek adoptatutakoaren jatorrizko herrialdera aurretiaz joan beharra dutenean, subsidioa adopzioa gauzatzen duen ebazpena baino 4 aste lehenago has daiteke.

Prestazio ekonomikoa / Zenbatekoa

Adingabearen jaiotzagatik eta zaintzagatik ematen den prestazio ekonomikoa oinarri arautzailearen % 100eko subsidioa izango da. Zenbatekoa kalkulatzeko, gertaera eragilearen aurreko hilabeteko gertakizun arruntengatiko kotizazio-oinarria zati kotizazio horren egun kopurua egingo da.

Langileak hileko ordainsaria jasotzen duenean eta enpresan hilabete natural osoan altan egon denean, dagokion kotizazio-oinarria zati hogeita hamar eginen da.

Langilea gertaera eragilearen aurreko hilabetean sartu bada enpresan, oinarri arautzailea kalkulatzeko, atsedenaldia edo jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko baimena hasi aurreko hilabeteari dagokion gertakizun arruntengatiko kotizazio-oinarria hartuko da kontuan.

Langilea gertaera eragilearen hilabete berean sartu bada enpresan, oinarri arautzailea kalkulatzeko hilabete horretako gertakizun arruntengatiko kotizazio oinarria hartuko da.

Erditze anizkoitzaren eta adin txikiko bat baino gehiago aldi berean adoptatu edo etxean hartzen diren kasuetan, haur bakoitzeko subsidio berezia emango da bigarrenetik aurrera, lehenengo haurragatik jasotzen denaren parekoa, erditze ondorengo 6 asteetan, edota, adopzio eta etxean hartutako kasuetan, administrazio edo epaileak erabakitako, edo adopzioa onartzen duen ebazpen judiziala emandako egunetik aurrera.

Subsidio hori gurasoetako edo hartzaileetako batek bakarrik jaso ahal izango du, eta horietako bat onura horretaz baliatu ahal izatea aukeratu beharko da, baldin eta sei asteko atsedenaldi jarraitua eta lanaldi osokoa badute, erditze, adopzio edo harrera anizkoitza izan eta berehala.

Subsidioa ordainketa bakar batean ordainduko da erditu ondorengo 6 asteen aldia amaitzean, eta, adopzio zein harrera anizkoitzeko kasuetan, harrerako erabaki administratibo zein judizialaren unearen nahiz adopzioa eratzen duen ebazpen judizialaren unearen ondorengo 6 asteen aldia amaitzean.

Norberaren Konturako Langileen Erregimen Bereziko langileen kasuan, adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko prestazio ekonomikoa oinarri arautzailearen % 100eko subsidioa izango da, eta, horren eguneko zenbatekoa kalkulatzeko, araubide berezi horretan egiaztatutako kotizazio-oinarrien batura zati ehun eta laurogei egingo da gertaera eragilearen aurreko hilabetearen aurreko sei hilabeteetan.

Era berean, Itsasoko Langileen Araubide Bereziko bigarren eta hirugarren taldeetako lanaldi partzialeko langileak, aldizkako langile finkoak eta norbere konturako langileak arautzen dituen oinarrirako berezitasunak ezartzen dira.

Ukatzea baliogabetzea eta etetea

Subsidiorako eskubidea ukatu, deuseztatu edo eten daiteke, baldin eta pertsona onuradunak:

  • Laguntza lortzeko edo horri eusteko iruzur egiten badu.
  • Atsedenaldiaren denboraldian norbere kontura edo besteren kontura lan egiten badu, lanaldi partzialaren erregimenean edo enplegu-aniztasun eta jarduera-aniztasun kasuetan subsidioa jaso ezean.

Subsidioa jasotzeko epea atsedenaldi denboraldiarekin bat etorriko da. Atsedenaldia, zehazki, lanaldi partzialetik edo subsidiorik eragiten ez duten lanetatik edo jardueretatik kanpokoa izango da.

  • Nazioarteko adopzioaren kasuan, adopzioa gauzatutzat jotzeko behar den dokumentazioa eramaten ez duenean, 4 aste igaro badira atsedenaldiaren hasiera aurresan zuenetik. 

Ordainketa

  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (INSS) edo, hala badagokio,  Itsasoko Gizarte Institutua (ISM)

Iraungipena

Atsedenaldien gehienezko epemugak pasatzean.

Sorospenaren onuraduna lanera borondatez itzultzean, eskatutako aldia bete baino lehen. Lanera borondatez eta behar baino lehenago itzultzeak prestaziorako eskubidea iraungitzea dakar, ez bakarrik une horretan jasotzen ari dena, baita jasotzeke dagoena ere.

Onuradunaren heriotzagatik. 

Onuradunak erretiro edo ezintasun iraunkorragatiko pentsiodun egoera hartzeagatik.  


Kudeaketa

  • Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala (INSS), oro har.
  • Itsasoko Gizarte Institutua (ISM), Itsasoko Erregimen Berezian dauden langileak direnean


Ebazpen-jakinarazpena

Jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestazioa eskatu edo jasotzen duten pertsonei zuzendutako jakinarazpenak, prestazioaren ebazpenak barne, ez dira paperean bidaliko, baliabide elektronikoen bidez baizik.

Egoitza elektronikoko Jakinarazpen telematikoak atalaren bidez sar daiteke. Bideo honetan zerbitzuaren funtzionamenduari buruzko informazioa aurkituko duzu: https://youtu.be/KCuTpYlv0yE



Complementary Content
${loading}