Alarguntza, zurztasun eta senitartekoen aldeko pentsioak
Terrorismoko ekintzek eragindako biziraupeneko pentsioek zera dute helburu: banda armatuek edo terrorismoko elementuek eragindako delituzko ekintzak direla eta hil direnen senitartekoei babes berezia ematea.
Eragileak
-
Gizarte Segurantzaren sisteman afiliatuta egonda, honen Erregimenen batetan altan edo altarekin parekatutako egoeran egonda edo ez, erantzule ez diren terrorismo ekintza baten ondorioz hiltzen direnak.
-
Ordaindutakoaren araberakoa erretiro eta ezintasun iraunkorreko pentsiodunak, eta, 60 urtetik beherakoen aldeko oroharreko zenbateko ordain berezia hautatu zuten ezintasun iraunkor osoko pentsioa jasotzeko eskubidea duten pentsiodunak.
Onuradunak
- Alarguntza pentsiorenak.
- Zurztasun pentsiorenak.
- Senitartekoen aldeko pentsiorenak.
Zenbatekoak / Mugak / PFEZ
Pentsioaren arabera, oinarri arautzaileari dagokion ehunekoa aplikatzean lortu zenbatekoaren %200. Zenbateko hau lan-istripuengatiko ezintasun iraunkorreko pentsioak kalkulatzeko metodoa arautzen duten arauen arabera zehazten da, zehaztasun batzuekin.
- Oinarri arautzailea:
-
Atentatuaren datan altan edo antzeko egoeran egotearen kasuan , kotizazioko hileko azken oinarria bider hamabi zati hamalau eginez lortu emaitzarekin zehazten da.
-
Altan edo antzeko egoeran ez bazen atentatua gertatu zenean, Erregimen Orokorreko gutxieneko oinarria hartuko da kotizazioko hileko oinarritzat (indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldata, seiren batean handituta).
-
Gizarte Segurantzako pentsioduna denean , zuen pentsioari zegokiona hartuko da oinarri arautzailetzat, oinarri arautzailea zehaztu zen hilabetetik atentatua burutu aurreko bigarren hilabetera arte KPIk izandako eboluzioaren arabera.
-
-
Portzentajea:
-
Alarguntza denean, %52 edo, dagokionean, %70 baldintza batzuk ziurtatzen direnean.
Banantze judiziala, dibortzioa edo deuseztasuna gertatzen denean , zenbatekoa zendutakoarekin ezkonduta bizitako epearen proportzioan izango da.
-
Zurztasun kasuetan, % 20 edo, umezurtz batzuk badira, oinarri arautzailearen %100 mugara heltzeko dagokion ehunekoa, alarguntza ehunekoa barne.
Ama eta aitaren zurztasun kasuetan, zurztasun pentsioa alarguntzaren %52rekin gehitzen da (igoera hau pentsiorako eskubidea duten zurtzen artean erdi bana banatuko da, batzuk direnean).
-
Familiartekoen aldeko pentsioa denean, %20 edo dagokion ehunekoa, beti ere alarguntza eta zurztasun pentsioak oinarri arautzailearen %100 heldu ez badira.
Eragilearen heriotza ostean, ezkontiderik edo zurztasun pentsioa jasotzeko eskubidea duen seme-alabarik izan ezean, edo alarguntza pentsioa jasotzeko eskubidea duen ezkontidea pentsioa jasotzen zuen bitartean hiltzen bada eta ez bada umezurtz onuradunik, familiartekoen aldeko pentsioa alarguntzakoaren %52rekin handitu ahal izango da.
-
Onuradun batzuk direnean, heriotza edo biziraupenagatiko prestazioen zenbatekoek ezingo dute dagokion oinarri arautzailearen %100 gainditu. Muga hau hasierako zenbatekoari aplikatuko zaio, baina ez du eraginik izango ondoren izan daitezkeen aldikako birbalorizazioetan.
Izan ere, %100 muga alarguntasunarekin batera zurztasun pentsio bat baino gehiagok bat egiten dutenean gaindi daiteke, hari %70 dagokionean, baina zurztasun pentsioen baturak ezingo du inoiz ere oinarri arautzailearen %48 gainditu.
Muga hau dela eta, behin alarguntzagatiko pentsioa aitortuta, dagokien zenbatekoarekin zurztasun pentsioak aitortuko dira eta oinarri arautzailearen %100 erdietsi ezean, "familiartekoen aldeko pentsioak" aitortuko dira, beti ere Legeak ezarritakoaren arabera.
-
-
Hileko gutxieneko zenbatekoa:
Ezarrita dute hileko zenbateko gutxieneko bat IPREM ekoaren hirukoitzaren balio bera duena, uneoro indarrean dena. Horretarako, familien pentsioak batera zenbatuko dira.
- Gehieneko zenbatekoa:
Pentsioaren zenbatekoak gainontzeko pentsio publikoetarako ezarri gehieneko zenbatekoa gainditu ahal du.
- PFEZgatiko atxikipenak:
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik (PFEZ) salbuetsita daude.