Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Zenbatekoa / Oradinketa

Pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko, oinarri arautzaileari dagokion ehunekoa aplikatuko zaio.

LI eta GPen kasuetan, prestazioa areagotu egingo da, larritasunaren arabera, % 30etik % 50era, laneko arriskuak prebenitzeko neurririk ez egoteagatik gertatu bada lesioa.
 
Errekargu hori, araua hausten duen enpresariaren kontura izango da zuzenean, eta pentsioa jasotzen den aldi osorako izango da. Errekargu hori ez zaie aplikatuko etxeko langileei.
 

Ehunekoa

  • Oinarri arautzailearen % 52, oro har.

    • 2019-01-01az gero, alarguntasunagatiko pentsioaren oinarri arautzaileari % 60 aplikatuko zaio, onuradunak baldintza hauek betetzen dituenean:

      • 65 urte edo gehiago izatea.

      • Espainiako edo atzerriko beste pentsio publiko baterako eskubiderik ez izatea.

      • Besteren kontura edo norbere kontura egindako lanen truke diru-sarrerarik ez jasotzea.

      • Urtean 7.707,00 euro edo gehiagoko kapital higigarri edo higiezinen errentarik ez izatea, ezta ondare-irabazirik edo jarduera ekonomikoengatiko errentarik ere.

  • Dagokion oinarri arautzailearen % 70, pentsioa jasotzen deneko epe osoan, hurrengo baldintzak betetzen direnean:
  1. Pentsiodunak familia kargak izatea. Familia kargak daudela ulertuko da:
    • 26 urtetik beherako seme-alabekin edo adineko ezinduekin, edo hartutako adingabekoekin edo adopziorako zaintzapean daudenekin elkarbizi denean. Honetarako, ezgaitasuntzat hartuko da % 33 edo gehiagoko desgaitasuna denean.
    • Familia-unitatearen diru-sarrerek, pentsiodunarenaz gain, osatzen duten kideen zenbatekoarekin zatituta, ez dutenean gainditzen, urteroko kopuruan, indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75, aparteko bi ordainsariren zati proportzionala kontuan izan gabe.
  2. Alarguntasun pentsioa izatea diru-sarrera iturri nagusia edo bakarra; baldintza hau betetzen dela ulertuko da pentsioaren urteko zenbatekoa pentsiodunaren diru-sarrera guztien % 50 baino handiagoa denean.
  3. Gai guztiak kontuan hartuta pentsiodunaren urteko errendimenduek ez dutenean honako hau gainditzen: ekitaldi ekonomiko bakoitzean ordaindutakoaren araberako pentsioen gutxienekoengatiko osagaiak aitortzeko aurreikusita dagoen muga, gehi ekitaldi ekonomiko bakoitzean gutxieneko alarguntasunagatiko pentsioari, familia kargarekin, egokitzen zaion urteko zenbatekoa. 2021ean, urteko diru-sarreren muga 18.877,6 eurokoa da (7.707,00 + 11.170,60).

Alarguntzagatiko pentsioek, urteko zenbatekoan, gehi pentsiodunaren urteko diru-sarrerek ezingo dute aurreko paragrafoko diru-sarreren muga gainditu. Bestela, alarguntzagatiko pentsioaren zenbatekoa gutxitu egingo da aipatu muga ez gainditzeko.
Eskatutako hiru baldintzak aldi berean bete beharko dira. Hauetako bat galtzeak baldintza betetzen utzi zeneko datatik hurrengo hilabeteko 1etik aurrera % 52 aplikatzea ekarriko du.

Amatasunagatiko osagarriaren mantentze iragankorra
2021/02/04an ekarpen demografikoagatik amatasunagatiko osagarria jasotzen ari diren pertsonek hori jasotzen jarraituko dute.

Amatasunagatiko osagarria jasotzea bateraezina izanen da genero arrakala murrizteko kotizaziopeko pentsioen osagarri berriarekin. Beraz, interesdunek bi aukera izanen dituzte.

Genero-arrakala murrizteko osagarria

Genero-arrakala murrizteko kotizaziopeko pentsioen osagarriak ekarpen demografikoagatiko amatasun-osagarria ordezkatu du, eta, horren ordez, genero-arrakala murrizteko osagarri bat ezarri du. Osagarri horren helburua da  emakumeek beren ibilbide profesionalean jasan duten kaltea zuzentzea, seme-alaben zaintzari dagokionez zeregin nagusia beren gain hartzeagatik, eta pentsioen esparruan proiektatzen dena.

  • Banatze judizial edo dibortzio kasuetan:

Pentsio eskubidea duen onuraduna bakarra denean, zenbateko osoa jasoko du.

Dibortzio bitartean pentsio eskubidea duten hainbat onuradun izango balira aldi berean, orduan, horietako bakoitzari kausatzailearekin bizi izandako denborarekiko zenbateko proportzionaleko pentsioa onartuko zaio, betiere % 40 ezkontidearen edo izatezko bikotetik bizirik dirauenaren alde bermatuz.

Gehienezkoa: 2010-01-01etik aurrera, alarguntasunagatiko pentsioaren zenbatekoa ezingo da konpentsazio-pentsioa baino handiagoa izan. Hura baino handiagoa balitz, azken horren zenbatekoraino jaitsiko da pentsioa.

Konpentsazio-pentsiorik ez duten banandutakoen edo dibortziatuen kasuan, hildako kausatzailearekin bizi izandako denborari proportzionala den zenbatekoa izango da pentsioa, onuradun bat baino gehiago badago, ezkontidearen edo izatezko bikotetik bizirik dirauenaren aldeko mugak (% 40) edozein izanik.

  • Ezkontza deuseztatze kasuetan, hildako kausatzailearekin bizi izandako denborari proportzionala den zenbatekoa izango da pentsioa, onuradun bat baino gehiago badago, bikotekidearen alde dauden mugak (% 40) galdu gabe.

Oinarri arautzailea

Modu desberdinean kalkulatuko da, kausatzailearen egoeraren arabera (lanean dagoen langilea edo pentsioduna) eta heriotzaren kausaren arabera (kontingentzia arrunta edo profesionala).

Erretiroagatiko pentsiodunen edo ezgaitasun iraunkorreko pentsiodunen heriotza:

Oinarri arautzailea hildakoaren erretiroagatiko pentsioa edo ezgaitasun iraunkorra zehazteko erabili zen berbera izango da, eta dagokion portzentajea aplikatuko zaio. Jatorrizko pentsioa sortu zen egunetik gertatu diren berbalorizazioen zenbatekoarekin areagotuko da emaitza, alarguntzagatiko pentsioen kasuan.

Hildakoa erretiro partzialeko egoeran bazen, kontuan hartuko dira lanaldi partzialeko aldiari dagozkion kotizazio-oinarriak, aldi horretan "lanaldi osoan" lan egin izango balu jasoko zuen zenbatekoaren % 100 arte areagotuak.

Lanean zeuden langileen heriotza:

  • Kontingentzia arrunten ondorioz hil bada:

oinarri-arautzailea ondokoa izango da: interesdunaren etengabeko 24 hilabetetako kotizazio-oinarrien gehiketa zati 28 eginda lortutakoa. Aldi hori pentsioa eragin duen gertakizunaren (heriotza) aurreko hilabetea baino 15 urte lehenago aukeratuko dute onuradunek.

  • Langilearen heriotza, alta edo pareko egoeran, lanekoa ez den istripuaren ondorioz:

    langileak heriotzaren aurreko 15 urteetan 24 hilabetez, jarraituak, kotizatu ez balu, oinarri arautzailea hurrengo bietatik onena izango da:

    • Aurreko puntuan azaldutakoa.

    • Heriotzaren aurreko 2 hilabeteetako indarrean zegoen kotizatzeko gutxieneko oinarrien batura zati 28 eginez ateratzen dena, hildakoak kontratatutako zenbatekoan hartuta.

  • Jarduera-aniztasuna:

Kotizazioa erregimen desberdinetan egiaztatzen bada eta pentsiorako eskubiderik eragiten ez denean, azken horretan egiaztatutako kotizazio-oinarriak, jarduera-aniztasunean, pentsioa eragiten duen erregimenean metatu daitezke, bereziki oinarri arautzailea zehazteko. Hala ere, oinarrien gehiketa ezingo da une bakoitzean indarrean den gehieneko kotizazio muga baino handiagoa izan.

Kontingentzia komunen kotizazioak egin ez diren jarduera aldiei dagokienez, honako arau hauek hartuko dira kontuan:

    1. Interesdunak kotizatu ohi dituen oinarriak hartuko dira, aurreko urte naturaleko kotizazio oinarrien batez bestekoa areagotuz lortzen dena baino handiagoak direnean ezik, adierazitako azken urteko Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) batez besteko aldaketa-portzentajean, gehi portzentajearen bi puntu.
    2. Aitorturiko kotizazio-oinarriak aurreko urteko batezbestekoa baino handiagoak balira, 1. arauan xedatutakoaren arabera areagotuta, zenbateko hori hartuko da kotizazio-oinarritzat.
    3. 1. arauan aipaturiko batezbestekoa kalkulatzeko, kotizaziotik kanpo utzi zaion jarduerari eta hark burutzen duen jardunaldiaren baliokideari dagozkion kotizazio-oinarriak hartuko dira.
    4. Aurreko urte naturaleko hileko guztietan kotizazio-oinarririk ez balego, dauden kotizazio-oinarrien batezbestekoa erabiliko da, haiei dagokien hilabete-kopuruarekin zatituz.
    5. Kuoten salbuespenari lotutako jarduerak kotizazio-oinarririk izan ezean, salbuespen hori hasten den aurreko urtean besteren kontura egindako lanengatik interesdunak dituen kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan, kotizazioa salbuesten duen lanaldi berdintsuan.
    6. Aurreko urtean kotizazio-oinarririk ez balego, haiek dauden lehenengo urteko kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan eta 1. arauan aipaturiko batezbestekoa kalkulatuko da, eta aurreko ataletan aipatu diren arauak aplikatuko dira. Batezbesteko hori kuoten salbuespen aldiari dagokion urtera iritsi arteko aurreko urte naturalaren edo naturalen batez besteko aldakuntza portzentajean areagotuko da.
  • Lan istripu edo lanbide gaixotasunagatiko prestazioak: ondoko batugaiak zati 12 lortutako kozientea izango da:

    • Langilearen eguneko soldata eta antzinakotasuna istripuaren edo gaixotasunagatiko bajaren datan bider 365.

      Lanaldi partzialeko eta txandako kontratuetan, langileak egunero lan egiten ez duenean edo, eginda ere, bere lanaldia irregularra edo aldakorra bada, eguneko soldata epealdi bakoitzerako kontratuan zehaztutako lanorduen banaketaren arabera hitzartutako astekoa edo hilabetekoa zati 7 edo 30 lortutakoa izango da.

      Aldizkako kontratu finkoak direnean, eguneko soldata gertaera eragilea gertatu arteko kanpainako egun naturalak, epealdi horretan langileak jasotako soldatekin zatituta lortutakoa izango da.

    • Aparteko pagak, onurak edo partaidetza, bider istripua aurreko urteko zenbateko osoa.

    • Istripuaren aurreko urtean jasotako plusak, ordainsari osagarriak eta aparteko orduak zati esandako aldian benetan lan egindako egunen kopurua egitean ateratako zatidura. Emaitza bider 273 egingo da, jarduerako benetako lanegunak gutxiago direnean izan ezik. Kasu horretan, dagokion biderkatzailea aplikatuko da.

      Lanaldi partzialeko, txandako eta aldizkako kontratu finkoak direnean, gertara eragilea gertatu aurreko urtean interesdunak jasotako soldata osagarrien zenbatekoa, epealdi horretan lan egindako benetako ordu kopuruarekin zatituko da. Horrela lortutako emaitza eta dagokion jardueraren ohiko lanaldia eta kontratuan jasotzen denaren arteko proportzionaltasun-koefizientea 1826 zenbakiari ezartzean sortutako kopurua biderkatuko dira.

Etxeko langileen Sistema berezian sartutako langileen kasuan, OA prestazioa eragin zuen gertaera eragilearen datan etxeko langileak zuen kotizazio-oinarriaren baliokidea izango da.

Ordainketa

  • Pentsioa hilabetero ordainduko zaie onuradunei, aparteko bi pagarekin urtean, ekainean eta azaroan, lan istripu edo lanbide gaixotasunen kasuetan izan ezik, kasu horietan ohiko hamabi hilabeteetan hainbanatuta baitaude.
  • Pentsioa, gutxieneko pentsioaren zenbatekoa barne, urte bakoitzaren hasieran errebalorizatuko da, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 58. artikuluan eta pentsioen errebalorizazioari buruzko Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
  • Hilabeteko gutxieneko zenbatekoak bermatuko dira, onuradunaren adinaren eta familia-zamaren arabera:
    • Familia-zama duen titularra.
    • 65 urte edo ezintasunen bat duen titularra |>= %65.
    • 60 eta 64 urte bitarteko titularra.
    • 60 urtetik beherako titularra.
  • Pentsioa zerga-ordainketari lotuta dago, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga (IRPF) arautzen duten arauetan ezarritakoaren arabera, eta hala badagokio, zergaren konturako atxikipenen sistema orokorraren menpe, ondoko salbuespenarekin: salbuetsita egongo da terrorismo-egintzek eragindakoa bada.
Complementary Content
${loading}