Seme-alabengatiko edo familia-harrerako erregimenean, iraunkorrean zein adopzioa helburu duen zaintzan hartutako adingabeengatiko diru-laguntza
Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.
Laguntza ekonomiko batean datza 18 urtetik beherako eta %33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila duen seme-alaba bakoitzeko ematen dena, edo adin horretatik gorakoentzat, baldin eta %65eko desgaitasuna edo hortik gorakoa badute eta onuradunaren ardurapean badaude, filiazioaren izaera legala edozein izanda ere, eta baita familia-harrera erregimenean ardurapean dauden adingabe bakoitzeko ere, behin-betiko harrera zein adopzio helburua duena izanik, baldin eta baldintza berak betetzen badituzte.
Erregimen iragankorra
(Lehen xedapen iragankorra, 19/2021 Legea)
2020ko ekainaren 1etik aurrera, hots, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera ezartzen duen 20/2020 Errege Lege Dekretua indarrean sartzen denetik, ez da emango diru-kopururik 18 urtetik beherako eta desgaitasunik ez duten edo %33ko desgaitasun-maila baino gutxiago duten ardurapeko seme-alaba bakoitzeko, eta beraz, ezingo dira kausatzaile horiengatik eskaera berriak aurkeztu. Hala ere, diru-kopuru horren onuradunek aipatu prestazioa jasotzen jarraituko dute baldintzak bete eta esleipena iraungitzen den arte.
2020ko uztailaren 1a baino lehenago aurkeztutako eskaerek aurkezpen-egunean indarrean zegoen araudiari jarraituko diote.
Onuradun horiei, INSSak aukera eman die jasotzen ari ziren aipatu diru-kopurua izateko eskubidea bizitzeko gutxieneko errentaren prestazio iragankor bihurtzeko.
Salbuespen gisa, eta eskubidea iraungitzen den arte, erregimen iragankorra aplikatzen zaien onuradunei aplikagarri izango zaie araudia, baita ezarritako diru-sarreren muga gainditzen ez dela egiaztatzeko arauak eta aginduak ere , diru-sarrera konputagarriak kontuan hartuta.