Onuradunak / baldintzak
Aurreratutako erretiro mota honetarako aukera izango dute honako baldintza hauek betetzen dituzten langileek:
- Kasu bakoitzean aplikagarri den ezarritako adina baino gehienez lau urte gutxiago beteta izatea, jarduera neketsuak, toxikoak, arriskutsuak edo osasunerako kaltegarriak egiteagatik zenbait sektore profesionaletako langileek edo % 45eko edo gehiagoko edo % 65etik gorako minusbaliotasuna duten pertsonek balia ditzaketen adin hobariak aplikagarri izan gabe.
- Altan edo altaren pareko egoeran egotea.
- Enplegu bulegoetan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea erretiroaren eskaera dataren aurreko berehalako gutxienez sei hilabeteko epean.
- Gutxienez honako kotizazio aldi hau bete izana egiaztatzea:
- 33 urte, aparteko ordainketengatiko zati proportzionala edo 1967-01-01 baino lehenagoko kotizazio urte eta egunen ordainketa kontuan hartu gabe. Ondorio horietarako, nahitaezko soldadutza, ordezko gizarte-zerbitzua edo emakumeen nahitaezko gizarte-zerbitzua emateko aldia baino ez da zenbatuko, gehienez ere urtebeteko mugarekin.
- Kotizazio alditik 2 urte gutxienez eskubidea sortu aurreko edo kotizatzeko betebeharra etendako unearen berehalako 15 urteen barrukoak izan behar dira, aurreratutako erretiro pentsioa alta egoera batetik edo altarekin bateragarria den egoera batetik eskuratu nahi bada, kotizatzeko betebeharrik gabe.
- Besteren Konturako Nekazaritzako Langileentzako Sistema Berezian dauden langileen kasuan, gutxieneko kotizazio-aldia (33 urte) egiaztatzeko, beharrezkoa izango da kotizatutako azken 10 urteetatik gutxienez 6 sistema berezi honetako benetako jarduera-aldiak izatea. Ondorio horietarako, sistema berezi honetan ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioak jaso izandako aldiak ere zenbatuko dira.
- Lanaldi partzialeko kontratua duten langileen kasuan, 33 urteko gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatzeko, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 247. artikuluan ezarritako arauak aplikatuko dira.
-
Lana honako arrazoi hauengatik uztea:
- Ekonomia, teknika, antolaketa edo ekoizpeneko arrazoiengatiko kaleratze kolektiboa, Langileen Estatutuaren (LE) 51. artikuluaren arabera.
- Arrazoi objektiboengatiko kaleratze objektiboa, Langileen Estatutuaren 52. artikuluaren arabera.
- Kontratua ebazpen judizialaren bidez azkentzea, maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Konkurtso Legearen testu bateginean jasotako kasuetan.
- Enpresaburu indibiduala hiltzea, erretiratzea edo ezgaitzea, hargatik eragotzi gabe Langileen Estatutuaren 44. artikuluan xedatutakoa, edo kontratatzailearen nortasun juridikoa azkentzea.
- Lan-kontratuaren amaiera, Langileen Estatutuaren 51.7 artikuluan ezarritakoaren arabera lan-agintaritzak egiaztatutako ezinbesteko arrazoiren batengatik.
- Langileen Estatutuaren 40.1 artikuluan (mugigarritasun geografikoa), 41.3 artikuluan (lan-baldintzen funtsezko aldaketa) eta 50. artikuluan (enpresaburuaren ez-betetzeak) aurreikusitako arrazoiengatik kontratua azkentzea.
- Langilearen borondatez kontratua amaitzea, Langileen Estatutuaren 49.1.m) artikuluan aurreikusitako genero-indarkeriaren biktima izateagatik.
a, b eta f letretan aurreikusitako kasuetan, gainera, langileak egiaztatu beharko du lan-kontratua amaitzearen ondoriozko kalte-ordaina jaso duela edo kalte-ordain hori erreklamatzeko edo kontratua amaitzeko erabakia aurkaratzeko demanda judiziala jarri duela.
Kalte-ordaina jaso izana egiaztatzeko, jasotako bankuko transferentziaren agiria edo baliokide den egiaztagiria aurkeztuko da.