Baldintzak
1992-01-01ean aduana agentzia baten zerbitzuan alta emanda egotea eta 1993ko urtarrilaren 1a eta 31 bitartean bertan baja edukitzea.
Hitzarmen bereziaren eskaera aurkezterakoan Gizarte Segurantzaren erregimen batean alta emanda edo antzerako egoera batean egotea eta, hala balegokio, enpresa horietan lanpostua mantenduz gero, data berean eta behar bezala eguneratuta, ordaindu beharko litzatekeen oinarria baino txikiagoa den oinarria kotizatzea.
2008-01-01a baino lehenago erretiro edo ezintasun iraunkorraren pentsiodun ez izatea, Gizarte Segurantzaren sistemaren edozein erregimenetan edo babes sozialeko edozein erregimen publikotan.