Contenido principal
2012ko Gizarte Segurantzako aurrekontua
Gizarte Segurantzako Aurrekontuetan agertzen diren gastuen eta diru-sarreren egoerek aldaketak izan ditzakete partidaren batean, ekitaldi batetik bestera.
Hura sakon aztertu ondoren, ikus ditzakegu zeintzuk diren Gizarte Segurantzak lortu nahi dituen helburuak eta nolakoa den gure herrialdean dagoen gizarte zuzkidura sistemaren egoera. Era horretan, Gizarte Segurantzaren aurrekontuak 2011. urtean BPGren %0,4ko superabita erregistratuko du, finantzarioak ez diren diru-sarreren (gizarte kotizazioak, tasak, Estatuko transferentziak eta besteak) eta finantzarioak ez diren gastuen arteko aldea dela eta (langileak, ondasunen eta zerbitzuen erosketa, gizarte prestazioak, transferentziak eta inbertsioak), azkeneko ekitaldietan gertatu den bezala.
Gizarte kotizazioak igo dira eta Estatuak Gizarte Segurantzaren aurrekontuari egindako ekarpena mantendu da, gutxieneko pentsioen osagarrien finantzazioari, pentsio ez kontributiboei, prestazio familiarrei, IMSERSO eta ISM gizarte zerbitzuei eta INGESAk eskainitako osasun laguntzari aurre egiteko helburuarekin.
Gastuei buruzko kapituluan, aurrekontu honek zerbitzu kudeatzaileen funtzionamendu gastuen moderazioa, babes mailaren mantenu eraginkorrarekin eta premia handiena duten pertsonentzako eta kolektiboentzako hobekuntza sentikorrekin uztartzen du. Azken horietan aurrekontuaren %91,86 erabiltzen du. Era horretan, pentsio kontributiboak %3,95 hazi dira, eta babes jarduera areagotzen da, langile autonomoei jarduera eten egiteagatiko prestazioa eta gertakizun profesionalak aitortuz Etxeko Langileen Araubide berezian.