Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Sarrera

Sektore publikoko kudeaketa Gorte Nagusiek ontzat emandako urteko aurrekontu baten araubidearen araberakoa da eta aurrekontu egonkortasuneko, urte anitzeko, gardentasuneko eta eraginkortasuneko printzipioetan oinarrituta dago. Urte anitza aurrekontu aurreikuspena sendotzeko eta Herri Administrazio guztien prozedura normalizatzeko egonkortasun eta hazkuntza programekin; gardentasuna, aurrekontu egonkortasuna betetzen dela egiaztatu ahal izateko eta azkenik, eraginkortasuna, gastu politikak orientatu behar dituzten errekurtso publikoak esleitzerakoan eta erabiltzerakoan.

Aurrekontua definitu dezakegu, ekitaldian, Estatuko sektore publikoa osatzen duten organo eta entitate bakoitzak likidatu beharreko eskubideen (diru-sarrerak) eta betebeharren (gastuak)  multzo gisa.

Gizarte Segurantzak, Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorreko 2. artikuluaren arabera, sektore publikoan parte hartzen du eta horrenbestez, printzipio hauek zuzendutako urteko aurrekontu batez hornitu behar da, Estatuko Aurrekontu Orokorretan barne sartzen dena eta Legeren bidez ontzat ematen dena.

2012. urterako, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 22ko 39/2010 Legeak 124.408,06 milioi euroko aurrekontua finkatu du, aldeko emaitzekin. Horiei esker, Erreserba Funtsean 3.456,90 milioi euro sartu daitezke, eta horien zuzkidurak BPGren %6,5 suposatuko dute, sistemaren etorkizuneko egonkortasuna bermatzeko ondorioetarako. Hori posible da burututako finantza erreformei eta pentsioen sistemaren erreformei esker. Horien eraginez, zergak ordaintzearen alde egin da eta aldi berean prestazioak hobetu dira, gizarte kohesioari eta errentaren birbanaketari modu eraginkorrean lagunduz.

Gizarte Segurantzako esparru zehatzean, bere aurrekontua definitu dezakegu Sistemaren administrazio instituzionala osatzen duten eragileek ekitaldi batean aurre egin beharreko obligazioen multzoa, egokitu zaizkien jarduerak eta bertan likidatzea aurreikusten diren eskubideen garapenean, bere babes jarduera exekutatzerakoan, eman beharreko prestazioen eta zerbitzuen finantzazioa estaltzeko.

Contenido complementario
${loading}