Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Familiakoen aldeko pentsioa

Prozedura

Procedimiento de pensión en favor de familiares

Informazio orokorra


Helburua:

Prestazioa sortzen duen pertsonaren heriotzak eragiten duen premia ekonomikoko egoera babestea.

Onuradunak:

Honako senitarteko hauek, kausatzailearen bizikideak izan badira eta bere kontura bizi izan badira heriotza-data baino bi urte lehenago gutxienez, eta beste pentsio publikorik jasotzeko eskubiderik ez badute, biziraupen-baliabiderik ez badute eta ezarritako betekizunak egiaztatzen badituzte:

  • Bilobak eta neba-arrebak.
  • Ama eta amamak.
  • Aita eta aititak.
  • Erretiroa jasotzen duten edota ezintasun iraunkorra duten pentsiodunen seme-alabak eta neba-arrebak.
Kausatzailea:

Hildako edota desagertutako pertsona, zeinaren heriotzak prestazioa jasotzeko eskubidea sortzen baitu.

Baldintzak:

Kotizazio-aldi zehatz bat egiaztatzea beharrezkoa izango da, hildakoaren lan-egoeraren arabera eta heriotzaren kausaren arabera aldatuko dena:

  • Altan edota altarekin parekatutako egoeran, 500 egun heriotza gertatu baino lehenagoko 5 urteetako aldi iraunkorraren barruan edota 15 urte langile-denbora osoan zehar.
  • Altan egon gabe: 15 urte langile-denbora osoan zehar.
  • Pentsiodunak: Ez da kotizazio-aldirik eskatzen.

Ez da aurretiko kotizazio-aldirik eskatzen, heriotza lan-istripu baten edota gaixotasun profesional baten ondorioa denean.

Zenbatekoa:

Diru-laguntza kasu bakoitzean dagokion oinarri arautzaileari %20ko portzentajea aplikatuz kalkulatzen da, oinarri arautzailea desberdina da heriotzaren unean hildakoaren lan-egoeraren eta heriotzaren kausaren arabera.

Bizirik dirauen ezkonlagunik ez badago, ezta pentsioa jasotzeko eskubidea duen seme-alabarik ere, senitartekoen aldeko pentsioaren zenbatekoari alarguntzari dagokion %52a gehituko zaio, lehentasun-ordenaren arabera, eta oinarri arautzailearen %100ko muga izango du.

Ondorio ekonomikoak:
  • Kausatzaileak altan, altaren parekoan edota ez altan: Gertaera eragilearen dataren hurrengo egunean, eskaera heriotzaren ondorengo 3 hiletan aurkezten denean.
  • Kausatzaile pentsiodunak: Gertaera eragilearen dataren hurrengo hilaren lehenengo egunean, eskaera heriotzaren dataren ondorengo 3 hiletan aurkezten denean.

Eskaera heriotzaren dataren ondorengo 3 hiletatik kanpo aurkezten denean, eskaeraren datan zenbatzen hasita gehienez 3 hileko atzerako eraginarekin ordainduko da.

Ordainketak:

Pentsioa hilero ordaintzen da eta aparteko bi ordainsari ordainduko dira, ekainean eta azaroan, lan-istripu eta gaixotasun profesionalen kasuetan izan ezik; horietan 12 ohiko hileko soldatetan banatzen da.

Pentsioak gutxieneko zenbatekoak bermatuta ditu eta urte bakoitzaren hasieran hartzen du berriro balioa.

Pentsioa Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (IRPF) menpe dago.

Bateragarritasunak / Bateraezintasunak:
  • Pentsioa errenta-maila zehatz batekin bateraezina izango da, baita edozein pentsio publiko jasotzearekin ere.
  •  Bilobek edota 18 urte baino gehiagoko neba-arrebek lanak egiteak zurztasun-pentsioan bezalako etete-ondoreak eragiten ditu.
Epeak:

Eskaeraren aurkezpena: Ez dago eperik.

Espedientearen ebazpena: 90 egun aurkezpen-datatik zenbatzen hasita. Gaur egun, batez besteko epea 13 egunekoa da.

Iraungipena:

Bilobak eta neba-arrebak:

  • Gehienezko adina betetzeagatik, ezinduak izan ezik.
  • Pentsioa jasotzeko eskubidea sortzen duen ezgaitasuna amaitzeagatik.
  • Adopzioagatik.
  • Ezkontzeagatik, salbuespenak izan ezik.
  • Heriotzagatik.
  • Desagertutako langilea ez zela hil egiaztatzeagatik.

Pentsiodunen aurreko ahaideak eta seme-alabak eta neba-arrebak:

  • Ezkontzeagatik.
  • Heriotzagatik.
  • Desagertutako langilea ez zela hil egiaztatzeagatik.
Inprimakiak:

Bizirauteko Prestazioen Eskaera.

Dokumentazioa:

Eskaera-ereduan zehazten diren agiriak.

Non izapidetzen den:

Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio zentroetan eta Itsasoko Gizarte Institutuko toki- edo probintzia-zuzendaritzetan, itsasoan aritutako langileak.

Erakunde eskuduna:

Pentsioa jasotzeko eskubidearen aitorpena Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari dagokio edota Itsasoko Gizarte Institutuari, itsasoan aritutako langileen kasuan. Heriotza lan-istripu baten ondorioz gertatzen denean, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari egoki ahal zaio.

Beste datu interesgarri batzuk:
  • Pentsioa jasotzeko eskubidea ez da iraungitzen.
  • Lan-istripu eta gaixotasun profesionalen kasuetan, hildakoa heriotzaren datan eskubide osoko alta-egoeran zegoela irizten da, enpresaburuak bere betebeharrak ez beteta ere. Aita edo ama hildakoaren kontu egon direnean, oroharreko zenbatekoko kalte-ordain berezi bat ere onartuko da, oinarri arautzailearen 9 edo 12, biak badira, hileko soldata izango dituena.
  • Erregimen Bereziak

 

Galdera ohikoenak 

Complementary Content
${loading}