Alarguntza pentsioa
Prozedura
Informazio Orokorra
Helburua: |
Prestazioa sortzen duen pertsonaren heriotzak eragiten duen premia ekonomikoko egoera babestea. |
---|---|
Onuradunak: |
Hildakoarekin ezkontza-lotura eduki duten pertsonak edota horren izatezko bikotekideak izan direnak eta berriro ezkondu ez direnak:
|
Baldintzak: |
Kotizazio-aldi zehatz bat egiaztatzea beharrezkoa izango da, hildakoaren lan-egoeraren arabera eta heriotzaren kausaren arabera aldatuko dena:
Ez da aurretiko kotizazio-aldirik eskatzen, heriotza lan-istripu baten edota gaixotasun profesional baten ondorioa denean. Gainera, ezkontza kasuan baldintza zehatz batzuk egiaztatzea beharrezkoa izango da, ezkondu aurretiko gaixotasun arruntek eragiten dutenean heriotza; bananduak, dibortziatuak eta ezkontza baliogabeak; izatezko bikoteak. |
Zenbatekoa: |
Kasu bakoitzean dagokion oinarri arautzaileari %52a aplikatuz kalkulatzen da prestazio ekonomikoa; oinarri arautzailea, oro har, desberdina da heriotzaren unean hildakoaren lan-egoeraren eta heriotzaren kausaren arabera.
Onuradunak familia-kargak eta diru-sarrera maila jakin bat duenean, ehunekoa %70eraino ere igo daiteke. Prestazioa lortzen ez denean, ezkontza-iraunaldia ez egiaztatzeagatik edota bien artean seme-alabarik ez edukitzeagatik, aldi baterako prestazio bat ordainduko da bi urtetan, egokituko zitzaiokeen alarguntza-pentsioaren zenbateko bera edukiko duena. |
Ondorio ekonomikoak: |
Eskaera heriotzaren dataren ondorengo 3 hiletatik kanpo aurkezten denean, eskaeraren datan zenbatzen hasita gehienez 3 hileko atzerako eraginarekin ordainduko da. |
Ordainketak: |
Pentsioa hilero ordaintzen da eta aparteko bi ordainsari ordainduko dira, ekainean eta azaroan, lan-istripu eta gaixotasun profesionalen kasuetan izan ezik; horietan 12 ohiko hileko soldatetan banatzen da. Pentsioa Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (IRPF) baitan dago. |
Bateragarritasunak / Bateraezintasunak: |
Informazio gehiago bateragarritasunei/bateraezintasunei buruz |
Epeak: |
|
Iraungipena: |
|
Inprimakiak: | |
Dokumentazioa: |
Eskaera-ereduan zehazten diren agiriak. |
Non izapidetzen den: |
Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentroetan eta Itsasoko Gizarte Institutuko toki- edo probintzia-zuzendaritzetan, itsasoan aritutako langileak. |
Erakunde eskuduna: |
Pentsioa jasotzeko eskubidearen aitorpena Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari, Itsasoko Gizarte Institutuari (itsasoan aritutako langileen kasuan) eta Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari (heriotza lan-istripuaren ondorioa denean) dagokie. |
Beste datu interesgarri batzuk: |
|