Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Ardurapeko adingabeagatik edo seme-alabarengatik laguntza ekonomikoa.

Prozedura

Gizarte Segurantzak ardurapean hartutako adingabearengatik edo seme-alabarengatik laguntza ekonomikoa esleitzeko prozedura.

Informazio Orokorra


Helburua:

Esleipen ekonomiko hau onuradunaren ardurapean dagoen seme-alaba edo harrerako adingabe bakoitzeko aitortzen da, 18 urtetik beherakoa bada edo % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna baldin badu. 2020ko ekainaren 1etik aurrera, gutxienez % 33ko ezgaitasuna duten 18 urtetik beherako seme-alabengatik edo % 65eko ezgaitasuna duten adinekoengatik bakarrik eska daiteke prestazio hori.

Kausatzaileak:

Onuradunaren ardurapean dauden seme-alabak edo harrerako adingabeak, onuradunarekin batera bizi direnak eta ekonomikoki bere menpe daudenak,  betiere 18 urtetik beherakoak badira edo adinez nagusiak izan eta  % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna baldin badute.

Ardurapekotzat hartuko dira, irabazizko lan bat egin arren, baldin eta onuradunarekin bizitzen jarraitzen badute eta egiten duten lanarengatiko diru-sarrerek une bakoitzean indarrean den LGS % 100 gainditzen ez badute, urteko zenbatekoan.

Informazio gehiago arrazoiei buruz

Onuradunak:
  • Ezarritako baldintzak betetzen dituzten gurasoak, adoptatzaileak edo harrerako hartzaileak.
  • 18 urtetik gorako seme-alaba minusbaliatuak, judizialki ezgaitu ez direnak eta jarduteko gaitasuna izaten jarraitzen dutenak.
  • Guraso edo adoptatzaile bien umezurtzak, 18 urtetik beherakoak edo % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna duten adinez nagusiak. 
  • Umezurtzak ez diren eta gurasoek edo adoptatzaileek utzi egin dituztenak, betiere, ez badaude familia harrerako (iraunkorra zein adopzio aurrekoa) erregimenean, eta aurreko puntuko adin edo minusbaliotasun baldintzak betetzen badituzte.

Informazio gehiago onuradunei buruz

Baldintzak:
  • Legez Espainian bizitzea.
  •  18 urtetik beherakoak diren edo, 18 urtetik gora izan arren, % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna duten seme-alabak edo harrerako adingabeak, Espainian bizi direnak, ardurapean izatea.
  • Gizarte babeseko beste edozein erregimen publikotako era honetako prestazioetarako eskubiderik ez izatea.
  • Urteko inolako diru-sarrerarik  ez jasotzea, ezarritako mugetatik gora. Ez da ardurapeko  seme-alaba edo harrerako adingabe minusbaliatuengatik onuradun izatea aitortzeko diru-sarrera mugarik ezartzen.

Informazio gehiago betekizunei buruz

Zenbatekoak /

Ordainketak / Ondorioak:

Esleipen ekonomikoaren zenbatekoa  desberdina da ardurapeko seme-alaba edo adingabearen adinaren edo minusbaliotasun mailaren arabera.

Ordainketa aparteko ordainketarik gabe egiten da:

  • Sei hilez behin, urtarrilean eta uztailean, 18 urtetik beherakoen kasuan.
  • Hilero, hila amaitu ondoren, minusbaliotasuna duten 18 urtez gorakoen kasuan.

Prestazioa PFEZetik salbuetsita dago.

2008/01/01etik aurrera eta urte bakoitzaren hasieran, prestazioa birbalorizatuko da KPIren arabera.

Iraupena:

Hasieran aitortutako esleipen ekonomikoa jasoko da horren igoera, jaitsiera edo desagerpena dakarren familia aldaketarik gertatzen ez den bitartean.

Epeak:

Esleipen ekonomikoaren aitorpena ebatzi eta gehienez 45 eguneko epean jakinarazi beharko da.

Onuradun guztiek 30 eguneko epean INSSri aurkeztu behar dizkiote esleipen ekonomikoa jasotzeko eskubidea sortzea, aldatzea edo desagertzea dakarten familia egoerako aldaketak.

Ukatzea / Iraungitzea:
  • Seme-alabaren heriotzarengatik.
  • 18 urte betetzeagatik (minusbaliotasuna dutenen kasuan izan ezik).
  • Minusbaliotasuna desagertzeagatik.
  • Seme-alabaren menpekotasun ekonomikoa amaitzeagatik (seme-alabaren diru-sarrerak LGSren % 100etik gorakoak direnean).
  • Hala badagokio, ezarritako diru-sarrera mugak gainditzeagatik.
Inprimakiak:

Eskaera-ereduak.

Dokumentazioa:

Nortasuna egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentuak eta eskubidea aitortzeko inguruabarren egiaztagiriak aurkeztuko dira.

Eskatzaileari ezin izango zaio inola ere eskatu Gizarte Segurantzaren Administrazioak bere kabuz ezagutu beharreko gertaera, datu edo inguruabarren egiaztagiririk.

Non izapidetu:

Eskaera eta beharrezko dokumentazioa Gizarte Segurantzaren edozein arreta eta informazio zentrotan aurkeztu beharko da.

Erakunde eskuduna:

Prestazio ekonomikoa emateko eskubidea aitortzea INSSren eskumena da.

Gurasoren bat Gizarte Segurantzaren erregimen publiko batean sartuta egonez gero, esleipen ekonomikoa erregimen horren bidez aitortuko da.

Beste datu interesgarri batzuk:

Ohiko galderak.

Complementary Content
${loading}