Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Seme-alaba baten jaiotza edo adopzioarengatiko prestazio ekonomikoa, familia ugarien, guraso bakarreko familien eta minusbaliotasuna duten amen kasuan

[D]

Seme-alaben jaiotza edo adopzioagatiko prestazioaren prozedura familia ugarietan, familia gurasobakarretan eta desgaitasuna duten amen edo aiten kasuan

Xedea:

Oroharreko prezioa duen ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa da, eta seme-alabaren jaiotzak edo adopzioak familia ugarietan, guraso bakarreko familietan edo amak erditzean ehuneko 65eko desgaitasuna edo handiagoa duenean eragiten duen gastu-igoera konpentsatzea du helburu, neurri batean.

Kausatzaileak

2007-11-16tik aurrera jaiotako edo adoptatutako seme-alabak, familia ugari batean, guraso bakarreko familia batean edo amak edo aitak ehuneko 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duenean, betiere jaiotza Espainiako lurraldean gertatu bada edo adopzioa Espainiako agintaritzak eratu edo onartu badu, betiere prestazioa jaio edo adoptatu eta hurrengo bost urteetan eskatzen bada; bestela, preskripzio bidez ukatuko da.

Onuradunak:

Seme-alabaren jaiotza edo adopzioagatiko gurasoak edo adoptatzaileak, familia ugarien kasuan, guraso bakarreko familien kasuan eta % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten gurasoen kasuan, ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Guraso edo adopzio-hartzaileen elkarbizitza denean, bietako edonor izango da onuradun hala adostu badute; adostasunik ez denean, ama izango da onuraduna. Elkarrekin bizi ez badira, seme-alaben zaintza eta babespea bere gain duena izanen da onuraduna.

Haurrak bi gurasoengandik edo adoptatzaileengandik umezurtz gelditzen direnean edo abandonaturik daudenean, legez haietaz arduratzen den pertsona izanen da onuraduna.


Onuradunei buruzkoinformazio gehiago

Onuradunak:

Seme-alabaren jaiotza edo adopzioagatiko gurasoak edo adoptatzaileak, familia ugarien kasuan, guraso bakarreko familien kasuan eta % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten gurasoen kasuan, ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Guraso edo adopzio-hartzaileen elkarbizitza denean, bietako edonor izango da onuradun hala adostu badute; adostasunik ez denean, ama izango da onuraduna. Elkarrekin bizi ez badira, seme-alaben zaintza eta babespea bere gain duena izanen da onuraduna.

Haurrak bi gurasoengandik edo adoptatzaileengandik umezurtz gelditzen direnean edo abandonaturik daudenean, legez haietaz arduratzen den pertsona izanen da onuraduna.


Onuradunei buruzkoinformazio gehiago

Baldintzak:
  • Legezko bizilekua Espainiako lurraldean izatea.
  • Ezarritako mugak gainditzen dituzten urteko diru-sarrerarik, edozein motatakoak, ez jasotzea.
  • Gizarte-babeseko beste edozein erregimen publikotan izaera bereko prestazioetarako eskubiderik ez izatea.
Zenbatekoak / Ordainketak / Efektuak:

1.000 euroko ordainketa bakarrean ordaintzen da, ezarritako diru-sarreren mugak gainditzen ez direnean; muga horri prestazioaren zenbatekoa gehituta ateratzen den zenbatekoa gainditzen bada, baina muga hori gainditzen ez bada, ordaindu beharreko zenbatekoa jasotako diru-sarreren eta adierazitako zenbateko bateratuaren arteko aldea izango da.

Zenbatekoei, ordainketei eta ondorioei buruzkoinformazio gehiago

Iraupena:

Dena batera ordainduko da.

Epeak:

Ebazpena emateko eta interesdunari jakinarazteko gehieneko epea 45 egunekoa da.

Ukatzea / Iraungitzea:

Onartua izateko eskubidea bost urteren buruan geratuko da baliogabe, haurra jaio edo adopzioan hartu ondorengo egunetik zenbatzen hasita.

Inprimakiak:

Eskaera Inprimakia.

Dokumentazioa:

Nortasuna eta eskubidea eragiten duten gertaerak egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztuko dira.

Eskatzaileari ezin izango zaio eskatu Gizarte Segurantzaren Administrazioak bere kabuz ezagutu beharreko gertaera, datu edo inguruabarren egiaztagiririk.

Informazio gehiago dokumentazioari buruz

Non izapidetu:

Eskaera eta eskatutako dokumentazioa Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahal izango dira, baldin eta ziurtagiri digitala edo cl@ve iraunkorra badute. Identifikazio elektronikorako sistemarik ez baduzu, Gizarte Segurantzaren Prestazioen Eskaera eta Izapideak plataformaren bidez, posta arruntaren bidez edo Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentro (CAISS) baten bidez egin dezakezu izapidea.

Erakunde eskuduna:

Prestazio ekonomikoa emateko eskubidea aitortzea GSINren eskumena da.

Beste datu interesgarri batzuk:

Ohiko galderak

Complementary Content
${loading}