Onuradunak
Onuradun indibidualak:
-
Gutxienez 23 dituzten pertsonak , hots, erretiroagatiko edo ezgaitasun iraunkorreko kotizaziopeko pentsioa jasotzen ez dutenak, edo baliaezintasunagatiko edo erretiroagatiko kotizazio gabeko pentsiorik jasotzen ez dutenak, bizikidetza-unitate batekin bizilekua partekatzen badute ere, ez direnean unitate horretako kide, baldin eta:
- Ez badaude ezkonduta, salbu eta banantze- edo dibortzio-izapideak hasi badituzte.
- Ez badira beste norbaiten izatezko bikotekide.
- Ez badira beste bizikidetza-unitate bateko kide.
23 eta 29 urte bitarteko pertsonak izanik, Espainian izan beharko dute legezko bizilekua eta bizileku eraginkorra, eta eskaera egin aurreko hiru urteetan, gutxienez, modu independentean bizi izan behar dute, salbu eta ohiko bizilekua utzi badute genero-indarkeriaren biktima izateagatik, banantze- edo dibortzio-izapideak hasi badituzte, edo zehazten diren beste inguruabar batzuk betetzen badituzte. Modu independentean bizi izan den pertsonatzat joko da egiaztatzen badu bere guraso, tutore edo hartzaileenaz beste bizileku batean hiru urtez bizi izan dela eta aldi horretan gutxienez hamabi hilabetez, segidakoak edo ez, alta emanda egon dela Gizarte Segurantzan, Estatuko Klase Pasiboetan edo Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen berezia ez den mutualitate batean.
30 urte baino gehiago izenaz gero, egiaztatu beharko dute aipatu datatik zenbatzen hasita, urte bete lehenago beren guraso, tutore edo hartzaileena ez den bizilekua dutela Espainian.
- Genero-indarkeriaren biktima diren emakume adindunak, edo giza salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktimak.
- Erabiltzaileek ez dute eskubiderik izango egoitza-zerbitzu sozial, sanitario edo soziosanitario iraunkor baten prestazioa jasotzeko, genero-indarkeriaren biktima diren edo giza salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima diren emakumeek izan ezik.
Bizikidetza-unitateko titularrak
Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren titularrek –hau da, prestazioa bizikidetza-unitatearen izenean jasotzen dutenek eta hura ordezkatzen dutenek–, gaitasun juridikoa izan beharko dute, eta gutxienez 23 urte.
Gaitasun juridikoa izanik, titularrak ere izan daitezke adindunak edo adingabe emantzipatuak, baldin eta seme-alabak edo adingabeak badituzte, azken horiek adopzio-helburuko zaintza-erregimenean edo familia-harrera iraunkorrean.
Bizikidetza-unitatea
Bizikidetza-unitatea honako hauek osatzen dute: etxebizitza berean bizi diren pertsona guztiek, ezkontzaz elkarturik edo izatezko bikote gisa loturik, eta bigarren mailara arteko senitartekoek –odolkidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezkoak– bai eta adopzio aurreko zaintzarekin edo familia-harrera iraunkorrarekin bizi diren beste pertsona batzuek ere.
Prestazioaren onuradun izan daitezke, bizikidetza-unitatekoak izan gabe edo bizikidetza-unitatea independente batekoak izanik, aipatu ahaidetasun-lotura bat duten beste pertsona batzuekin etxebizitza berean bizi direnek. Horretako, kasu hauetakoren batean sailkatu beharko dira:
a) Genero-indarkeriaren biktima den emakume batek, ohiko familia-bizilekua utzi duenean, seme-alabekin edo adopzio aurreko zaintza-erregimenean edo familia-harrera iraunkorrean dauden adingabeekin edo gabe.
b) Banaketa-, deuseztasun- edo dibortzio-izapideak hasteagatik, edo modu formalean sortutako izatezko bikotea deuseztatzea eskatzeagatik, pertsona batek ohiko familia-bizilekua utzi duenean, seme-alabekin edo adopzio aurreko zaintza-erregimenean edo familia-harrera iraunkorrean dauden adingabeekin edo gabe. Elkarrekin bizitzeari utzi dioten formalizatu gabeko izatezko bikoteen kasuan, prestazioa eskatzen duen pertsonak egiaztatu beharko du, kasuak kasu, adingabekoen zaintza esleitzeko izapideak noiz hasi ziren.
c) Egiaztatzen denean etxebizitza utzi behar izan dela etxegabetze-aginduagatik edo istripuagatik edo ezinbestean bizitzeko egokia ez izateagatik, baita araudiak ezarritako beste kasu batzuengatik ere.
b) eta c) ataletan adierazitako kasuetan, unitate independente gisa hartuko dira soilik horietako bakoitzean adierazitako gertakarien jazotze-datatik hurrengo hiru urtetan zehar.
Aipatu ahaidetasun-lotura ez duten pertsonak elkarrekin bizi badira etxebizitza berean, gutxieneko diru-sarreraren titularrak izan daitezke gizarte-bazterketa arriskuan dagoen edo dauden pertsonak; azken egoera hori gizarte-zerbitzuek egiaztatu beharko dute.
Establezimendu kolektiboetan erroldatuta dauden pertsonak direnean, edo bizilekurik ez izanik ere udalerri batean bizi ohi direnak gezurrezko etxebizitza batean erroldatuta daudela agertzen denean, bizikidetza-unitatea osatuko dute ezkontzaz loturik edo izatezko bikote gisa loturik dauden pertsonak eta, hala badagokio, lehen mailara arteko ondorengo adingabeek -odolkidetasunezko edo ezkontza- edo adopzio-ahaidetasunezkoak-, baita familia-harrera iraunkorra edo adopzio aurreko zaintza erregimenean bizi direnak ere. Aipatu ondorengoak bigarren mailara artekoak izan daitezke, baldin eta beren lehenengo mailako gurasoekin erroldatuta ez badaude.
Bizikidetza-unitateak gutxienez urtebetez eratuta egon behar du, etenik gabe, eskaera aurkeztu aurretik.
Ez du bizikidetza hautsiko ikasketengatik, lanagatik, tratamendu medikoagatik, errehabilitazioagatik edo antzeko beste arrazoi batzuengatik aldi baterako bananduta egoteak.
Pertsona bat ezin da bizikidetza-unitate bat baino gehiagoko kide izan.