Erregimen Bereziak
Nekazaritza Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea:
REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak , eta baita zerbitzuak ematen dituzten enpresaburuak ere, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira 12-01-01etik, langile horientzat Sistema berezi bat ezarriz, Erregimen Orokorrean bezalako baldintzetan, legez ezartzen diren berezitasunekin (28/2011 legea, irailaren 22koa).
Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen orokorrean sartzea:
2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da, langile horientzat sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko, Erregimen Orokorraren baldintza beretan, legez zehazten diren berezitasunekin (27/2011 legea, abuztuaren 1ekoa).
Eskatutako baldintza nagusiak
Prestazioa jasotzeko eskubidea izateko betekizun orokorrak, Erregimen Berezietan, honakoak dira:
-
Dagokion Erregimenean alta-egoeran egotea.
-
Langileei zuzenean dagozkien kuoten ordainketan egunean egotea, nahiz eta prestazioa, kotizazioen elkarrekiko konputuaren ondorioz, besteren konturako langileen erregimenean aitortu.
-
Xede horietarako, |art. 2530/1970 Dekretuaren, abuztuaren 20koaren, 28.2 artikuluan jasotako ordainketarako gonbitaren mekanismoa ezarriko da, prestazioa lortu duen unean onuradunaren Gizarte Segurantzaren Erregimena edozein izanda ere eta prestazioa sortzen deneko Gizarte Segurantzaren Erregimena edozein izanda ere.
-
Prestazio baten aitorpenaren xedeetarako, luzamendu bati jarraiki, onuradunak kotizazioen ordainketetan egunean dagoela jotzen denean baina, ondoren, aipatutako luzamenduaren epeak zein baldintzak betetzen ez baditu, aurrerantzean ez da ordainketetan egunean dagoela joko eta, ondorioz, jasotzen ari den eta aitortua duen prestazioa berehala eten egingo da eta behin Gizarte Segurantzarekin duen zorra erabat kitatuta bakarrik sartu ahal izango da berriro indarrean prestazioa. Xede horretarako, prestazioaren Erakunde Kudeatzaileak kendu ahal izango du zor den kuota onuradunak jasotako hileko soldata bakoitzetik.
-
Autonomoen edo bere konturako langileen erregimen berezia
Prestazioa ondoko berezitasunekin aitortzen da:
Babestutako egoera:
Edoskitze naturaleko aldian lan-jarduera eteteko aldia, hura gauzatzeak langilearen edo seme-alabaren osasunean eragin kaltegarria badu, eta INSSko zerbitzu medikoek edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak hala ziurtatzen dutenean.
Onuradunak:
Egoera horretan daudela eta, haien jarduera eten duten emakume langileak, eskatutako baldintzak betetzen dituztenean etena gertatu den egunean.
Laguntza ekonomikoa:
Prestazioa dagokion oinarri-arautzailearen %100aren pareko diru-laguntza da.
-
Kontingentzia profesionalengatik eratorritako aldi baterako ezintasunagatik (ABE) jasotzeko laguntzarako zehaztuta dagoenaren parekoa. Erreferentzia gisa INSSko edo Mutualitateko medikuek igorritako ziurtagiria igorritako data hartuko da.
-
Kontingentzia arrunten ondoriozko ABEagatiko laguntzarako zehaztutakoaren parekoa, eta ekintza babeslearen eremua nahita hobetu ez denean, egoera honetan babestea edo lan kontingentziena barneratuz.
Eskubidearen sorrera eta iraupena:
-
Erakunde kudeatzaileko mediku zerbitzuek egiaztagiria eman eta hurrengo egunean jartzen da martxan eskubidea, nahiz eta lan jarduera modu eraginkor batean utzi arte, ondorio ekonomikorik izan ez.
-
Langilearen eta haren seme-alabaren babeserako aldian ordainduko da (9 hile betetzen dituen arte asko jota) onuraduna lanera itzuli denean edo antzerako egoera batean ezik.
Iraungipena:
- Seme-alabak 9 hile bete dituelako.
- Langilea bere lanera itzuli delako.
-
Dagokion Gizarte Segurantzaren erregimen berezian baja eman duelako.
-
Edoskitzea eten duelako
-
Onuraduna hiltzea.
Kudeaketa / Ordainketa:
-
Kudeaketa eta ordainketa norbere konturako langileak kontingentzia profesionalak estaltzeko aukeratu zuen Erakunde kudeatzaileak edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak burutuko du, derrigorrezkoa edo boluntarioa bada ere.
-
Langileak lan arriskuak ez estaltzea aukeratu duenean, baina kontingentzia komunen ondoriozko ABE babesa estalita duenean, egoera hori estaltzen duen Erakunde kudeatzailea edo laguntzailea izango da eskudun.
-
Kontingentzia arrunten ondoriozko ABE babesa ez duten RETAko langileen kasuan, babes hori aukerakoa denean, Erakunde kudeatzaileak kudeatuko du laguntza.
-
Diru-laguntzaren eragin ekonomikoaren hasierako egunean eskuduna den erakundeak ordainduko du, arrisku egoeran kontingentzia arrunak eta lanekoak estaltzen dituen erakundea aldatzen ez bada, kasuaren arabera.
Jarduera-egoeraren aitorpena:
RETAko langileek, nekazaritzako norbere konturako langileen Sistema berezian (SETA) eta mendekotasun ekonomikoko langileek (TRADE), Erakunde Kudeatzaileari egokia iruditzen bazaio, jardueraren egoeraren adierazpena aurkeztu beharko dute eredu ofizialean, titularra den merkataritza-establezimendua, industriakoa edo bestelakoa zuzenean kudeatzen duen pertsonaren inguruan, edo burutzen den jarduera aldi baterako edo betiko itxi dela jakinarazi beharko dute.
Aurkezpen epea:
-
Jarduera eten zen data osteko 15 egunetan.
-
Haurdunaldia bitarteko arriskua den artean, lagileak aitorpen hau sei hilabeterik behin aurkeztu beharko du, egoera hasi datatik zenbatzen hasita, hau eskatuko balitzaio.
Aitorpena aurkeztu ezean, ezarritako gehieneko epean, prestazioaren ordainketaren etetea eragingo du, eta ofizioz beharrezkoak diren ekintzak has daitezke prestazioaren onuraduna titularra den establezimenduaren egoera egiaztatzeko.
Administrazio-ekintzen ondorioz jasotzen hasita dagoen diru-laguntzaren izaera bidegabea dela ondorioztatuko balitz, diru-laguntza itzultzeko beharrezko ekintzak burutuko dira.
Betiere aurreko bi paragrafoetan ezarritakoa errespetatuz, aitorpena epean ez aurkezteagatik, edo, hala balegokio, diru-laguntza oker jasotzeagatik, dagozkien zehapen espedienteei hasiera emateko aukera izango da, aldibereko egoerak kontuan hartuz, Erakunde kudeatzaileak egokiro baloratuta, hala erabakiko balu.
Eskubidea onartzea:
-
Prozedura langileak eskatuta hasiko da Osasun Herri Zerbitzuko sendagile bati eskatu beharko dion txosten medikuarekin, nonedoskitze naturalaren egoera egiaztatuko den.
-
Gero, edoskitzean langileak arriskuan dagoenaren ziurtagiri medikoa igortzea eskatuko dio Erakunde kudeatzaileari edo dagokion laguntzaileari, eta honakoa ekarriko du:
-
Osasun Zerbitzu Publikoaren txostena.
-
Egiten duen lanari buruzko langilearen aitorpena, baita jarduera horretan, bere konturako langilea den aldetik, berak egin dezakeen eta bere egoerarekin bateragarria den lan edo zereginik ez egoteari buruzko aitorpena ere.
-
Sozietate kooperatiboetan, lanekoetan edo merkataritzakoetan zerbitzuak eskaintzen dituen autonomoa denean, adierazpen hori sozietatearen administrariak egingo du.
Ekonomikoki menpekoa den langile autonomoa denean, bezeroak egin beharko du adierazpena.
-
Erakunde kudeatzaileak edo laguntzaileak edoskitzean arriskurik ez dagoela erabakitzen badu, eskatutako ziurtagiri medikua ez dio emango, eta langileari jakinaraziko dio diru-laguntza hori lortzeko prozedura hasterik ez dagoela.
-
Arriskua onartutakoan, subsidioa jasotzeko, langileak eskaera aurkeztu beharko du haren bizilekuari dagokion Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza probintzialean edo dagokion Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailean.
-
Eskaera araututako ereduetan egingo da eta Administrazio Publikoen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. Iart.ak ezarritako datu eta gertaerak jasoko ditu, behar diren dokumentuekin batera.
-
Interesatuaren bizilekuari dagokion probintziako Erakunde kudeatzailearen probintzi Zuzendariak berariazko ebazpena batziko du eta, 30 eguneko epean, interesatuaren eskaera jaso denetik, jakinaraziko dio hura interesatuari, besteentzat lan egiten dutenen kasuan.
Erregimen honi buruzko informazio gehiago:
-
Beste laguntza batzuk.
Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia
Prestazioa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berberetan ematen da.
Erregimen honi buruzko informazio gehiago:
-
Prestazio gehiago.
Itsasoko Langileen Erregimen Berezia
Prestazio hori Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorraren hedapen, forma eta termino berberetan aintzatesten da.
Informazio gehiago Erregimen honi buruz:
- Beste prestazio batzuk.
- Oinarrizko araudia
- Erregimen honen aplikazio-eremuan sartzen diren pertsonak, afiliazioa, altak eta bajak eta kotizazioa.