Valore este contenido
Araubide Bereziak
Autonomoen edo Bere Konturako Langileen Erregimen Berezia
-
04-01-01etik aurrera, langile autonomoek prestazioa jasotzeko Erregimen Orokorreko langileen hedapen, zehaztapen eta baldintza berberak izango dituzte, honako berezitasun hauekin:
-
Laneko istripuek edota gaixotasunek eragindako gertakarietatik sortutako babes-ekintzaren borondatezko hobekuntzaren barnean egon beharko dute, eta, gainera, aurretiaz edo aldi berean, aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioaren estaldura aukeratuta izan beharko dute.
-
Kuoten ordainketan egunean beharko dute izan.
-
Ezin da prestazioen errekargua aplikatu lan arriskuen prebentzioko neurriak falta direnean.
-
Informazio gehiago Erregimen honi buruz:
-
Beste prestazio batzuk.
Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia
-
Prestazio hori Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko hedapen, forma eta termino zein baldintza berberetan aintzatesten da.
-
Informazio gehiago Erregimen honi buruz:
-
Beste prestazio batzuk.
-
Itsasoko Langileen Erregimen Berezia
Prestazio hori Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorraren hedapen, forma eta termino berberetan aintzatesten da.
Informazio gehiago Erregimen honi buruz:
- Beste prestazio batzuk.
- Oinarrizko araudia.
- Erregimen honen aplikazio-eremuan sartzen diren pertsonak, afiliazioa, altak eta bajak eta kotizazioa.