Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Seme-alaba baten jaiotza edo adopzioagatiko prestazio ekonomikoa, familia ugarien, guraso bakarreko familien eta desgaitasuna duten ama edo aiten kasuan

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.

Familia ugarietan seme-alaben jaiotzarengatik edo adopzioarengatik onartzen den oroharreko ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa, edo arrazoi horregatik, izaera hori hartzen dutenak guraso bakarreko familietan eta amek edo aitek % 65eko eta hori baino handiagoko ezintasuna duten kasuetan; betiere diru-sarreren maila jakin bat gainditzen ez bada.

Ez da onartzen prestazioa familia-harrera kasuetan.

Onuradunak / baldintzak

Gurasoak edo adoptatzaileak, haurra jaio edo adoptatzeagatik, baldin eta:

  • Legez Espainiako lurraldean bizi badira.
  • Ez dute jasotzen Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean urtero ezarritako mugak gainditzen dituen urteko diru-sarrerarik. Elkarbizitza-kasuetan, gurasoen edo adoptatzaileen diru-sarreren baturak ezarritako mugak gainditzen baditu, ez zaie onuradun izaera aitortuko bietako inori.
  • Gizarte-babeseko beste edozein erregimen publikotan izaera bereko prestazioak jasotzeko eskubiderik ez badute.

Onuraduna zehaztea

  • Familia ugarien kasuan, hau izango da onuraduna:
    • Batera bizi badira, gurasoetako edo bi adoptatzaileetako edozein. Adostasunik ezean, ama izango da onuraduna.
    • Guraso edo adoptatzaileak elkarrekin bizi ez badira, seme-alabaren zaintza edo tutoretza duena izango da onuraduna.
  • Guraso bakarreko familien kasuan: jaiotako edo adoptatutako seme-alabarekin bizi den gurasoa izango da onuraduna, betiere familiako sostengatzaile bakarra bada.
  • Ezgaitasuna duten gurasoen kasuan: % 65eko edo gehiagoko ezgaitasuna frogatzen duen ama izanen da onuraduna.
  • Seme-alaba umezurtz gelditzen bada edo abandonatuta badago, legez hura zaintzeko ardura duen pertsona fisikoa izango da onuraduna.

Zenbatekoa

  • Prestazioa ordainketa bakarrean ordainduko da, 1.000,00 eurokoa, betiere onuradunaren diru-sarrerek ezarritako muga gainditzen ez badute.
  • Zenbatekoa desberdintasunaren arabera: Jasotako urteko diru-sarrerek, izaera edozein izanda ere, ezarritako muga gainditzen badute (Gm) baina muga hori eta prestazioaren zenbatekoa batzean lortzen den emaitza baino txikiagoak badira (GM), ordaindu beharreko zenbatekoa hauxe izango da: adierazitako zenbateko bateratuari onuradunak jasotako diru-sarrerak kentzean sortzen den kopurua.
  • Ez da prestazioa aitortuko aurreko paragrafoan aipatzen den aldea 10,00 eurotik beherakoa denean.

Diru-sarreren muga hauek kontuan hartuko dira, onuraduna familia ugari bateko kide den ala ez eta bere kargura hiru seme-alaba edo gutxiago dituen arabera.


FAMILIA UGARIAK, GURASO BAKARREKOAK ETA DESGAITASUNA DUTEN AMA EDO AITAK
ARDURAPEKO SEME-ALABAK DIRU-SARREREN GUTXIENEKO MUGA URTEKO ESLEIPEN OSOA (A)(1) GEHIENEKO MUGA (GM) Diru-sarrerak (I) > Gm < GM (2) DESBERDINTASUNENGATIKO URTEKO ESLEIPENA (D) (3) DIRU-SARREREN GEHIENEKO MAILA (4)
1 14.011,00 1.000,00 15.011,00 15.011,00 - I > = 10,00 15.001,00
2 16.112,65 1.000,00 17.112,65 17.112,65 - I > = 10,00 17.102,65
3 18.214,30 1.000,00 19.214,30 19.214,30 - I > = 10,00 19.204,30
4 20.315,95 1.000,00 21.315,95 21.315,95 - I > = 10,00 21.305,95
5 22.417,60 1.000,00 23.417,60 23.417,60 - > = 10,00 23.407,60
6 24.519,25 1.000,00 25.519,25 25.519,25 - I > = 10,00 25.509,25
7 26.620,90 1.000,00 27.620,90 27.620,90 - I > = 10,00 27.610,90
8 28.722,55 1.000,00 29.722,55 29.722,55 - I > = 10,00 29.712,55
9 30.824,20 1.000,00 31.824,20 31.824,20 - I > = 10,00 31.814,20
10

32.925,85

1.000,00 33.925,85 33.925,85 - I > = 10,00 33.915,85
n Gm = 14.011,00 +2.101,65
(n - 1)
A  = 1.000,00  GM  = Gm  + A  D  = GM - I  baldin eta D > = 10,00 euro Gehieneko maila =
GM  -  10,00


FAMILIA UGARIAK, GURASO BAKARREKOAK ETA DESGAITASUNA DUTEN AMA EDO AITAK HIRU SEME-ALABATIK GORA (familia ugariaren titulua dutenak)
ARDURAPEKO SEME-ALABAK (n) GUTXIENEKO MUGA (Gm) Diru-sarrerak <Gm> URTEKO ESLEIPEN OSOA (A)(1) GEHIENEKO MUGA (GM) Diru-sarrerak > Gm < GM (2) DESBERDINTASUNENGATIKO URTEKO ESLEIPENA (D) (3) DIRU-SARREREN GEHIENEKO MAILA (4)
3 21.086,00 1.000,00 22.086,00 22.086,00 - I > = 10,00 22.076,00
4 24.502,00 1.000,00 25.502,00 25.502,00 - I > = 10,00 25.492,00
5 27.918,00 1.000,00 28.918,00 28.918,00 - I > = 10,00 28.908,00
6 31.334,00 1.000,00 32.334,00 32.334,00 - I > = 10,00 32.324,00
7 34.750,00 1.000,00 35.750,00 35.750,00 - I > = 10,00 35.740,00
8 38.166,00 1.000,00 39.166,00 39.166,00 - I > = 10,00 39.156,00
9 41.582,00 1.000,00 42.582,00 42.582,00 - I > = 10,00 42.572,00
10 44.998,00 1.000,00 45.998,00 45.998,00 - I > = 10,00 45.988,00
n Gm  = 21.086,00 + 3.416,00 (n-3) baldin eta nI>=  3 A= 1.000,00 GM = Gm + A D  = GM  - I baldin eta D >= 10,00 euro Gehieneko maila =
GM- 10,00
APLIKAZIO-ARAUAK:
  • (1) Prestazio osoaren zenbatekoa (A) ordainduko da, urteko diru-sarrerak gutxieneko mugaren (Gm) berdinak edo txikiagoak badira, kausatzaile guztien arabera.
  • (2) Gehieneko muga konputagarria (GM), desberdintasunengatiko esleipena (D) badagokion egiaztatzeko. Gehieneko muga (GM) da gutxieneko muga (Gm) gehi 1000 euro, 18 urtetik beherako kausatzaile bakoitzeko. 
  • (3) Urteko esleipen bat (D) jasoko da, gehieneko mugaren (GM) eta diru-sarreren (I) arteko alde bera, baldin eta diferentzia hori urteko 10 eurotik gorakoa edo berdina bada.
  • (4) Urteko diru-sarrerak (I) zenbateko horiek baino handiagoak badira, ez da esleipenik jasoko.
  • (5) Diru-sarrera orokorren gutxieneko muga % 15 handituko da ardurapeko seme-alaba edo adingabe bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, bigarrena barne. Familia ugarien kasuan, diru-sarreren gutxieneko muga 2023an 3.416 eurora handituko da ardurapeko seme-alaba edo adingabe bakoitzeko, laugarrenetik aurrera, laugarrena barne.

Bateragarritasunak

Prestazioak honako hauek ditu bateragarri:

Bateraezintasunak

  • Guraso edo adoptatzaile biengan familia-laguntza jasotzeko baldintzak ematen direnean, laguntza jasotzeko eskubidea haietako baten alde baino ez da aitortuko.
  • Prestazioa bateraezina izango da guraso edo adoptatzaileetako batek gainerako gizarte-babeseko erregimen publikoetan (MUFACE, ISFAS, MUGEJU?) ezarritako antzeko laguntzaren bat jasotzen badu.
  • Onuradunek gizarte-babeseko erregimen publiko ezberdinetan eragile beragatik laguntza bera jasotzeko eskubidea dutenean, bietako bat aukeratu beharko dute.

Eskariarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak

HONAKO DOKUMENTU HONEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DAGOENA ERAKUTSI:

  1. Espainiarrek: Eskatzailearen eta adopzioa egindako beste gurasoaren Nortasun Agiri Nazionala (NAN).

  2. Atzerritarrek:

    • EB/|EEE  ko edo Suitzako herritarrek: herritarraren erregistroaren ziurtagiria edo bizileku iraunkorra izateko eskubidearen ziurtagiria, pasaportearekin edo indarrean dagoen nortasun agiriarekin batera (|  otsailaren 16ko 240/2007 |ED  ren 7.1. eta 10.1. artikuluak).

    • Estatu horietako bateko nazionalitatea ez duten EB/EEEko edo Suitzako herritar baten familiako kideek: Batasuneko herritarraren senidearen egoitza-txartela edo txartelaren eskaera aurkeztu izanaren gordekina ( otsailaren 16ko 240/2007 EDren 8. eta 10.3. artikuluak).

    • EB, EEE edo Suitzako nazionalak ez direnek, lurralde nazionalean bizi direnean:

      • Atzerritarren identitate-txartela (AIT) eskatzaile, beste guraso eta eragileentzat edo aldi baterako edo behin-betiko bizileku-baimena, halakorik behar denean.

      • Nortasun-agiri eskaera edo bizileku-baimena, EB, EEE edo Suitzako nazionalak ez direnen Espainian jaiotako seme-alabentzat.

      Atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) kasu guztietan.

    HONAKO DOKUMENTU HAUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DENA ETA KONPULTSATUTAKO FOTOKOPIAK EDO ONDOREN KONPULTSATZEKO KOPIAK AURKEZTU:

  3. Onuradunen eta eragileen errolda-ziurtagiria (apirilaren 28ko 523/2006 EDn aurreikusitako kasuetan bakarrik).

  4. Familia liburua edo seme-alaben jaiotza-agirien Ziurtagiri laburtua, dagokion Erregistro Zibilak luzatutakoa.

  5. Diru-sarreren egiaztagiria. Behar izanez gero, eskarian azaldu errenten maila egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.


    HAUETAKO EGOERAREN BATEAN BAINO EZ BADAGO:

  6. Banaketa judizialeko edo dibortzioko kasuetan: egoera horiek egiaztatzen duten ebazpen judiziala edo seme-alaben zaintza ebazteko agiria.

  7. Seme-alaba minusbaliatuen kasuan: IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko eskumeneko erakundeak luzatutako ezgaituaren titulua.

  8. Familia ugariaren kasuetan, familia ugariaren titulua.

  9. Ama edo aita minusbaliatuen kasuan: IMSERSO erakundeak edo autonomia-erkidegoko eskumeneko erakundeak luzatutako ezgaituaren titulua.
  10. Tutoretzaren kasuan: Tutoretza eratzen duen ebazpen judiziala.


Complementary Content
${loading}