Subsidioa senitartekoen alde
Izapideak eta Kudeaketak atalera joan zaitezke bertsio laburtua ikusteko.
Onuradunak
25 urtetik gorako seme-alabaketa 22 urtetik gorakoneba-arrebak, ezkongabeak, alargunak, judizialki bananduta daudenak edo dibortziatuak, pentsiodunak izateko baldintzak egiaztatu ez eta eskatutako betekizunak betetzen dituztenean:
- Bi urteko epean kausatzailearekin elkarbizi eta bere kontura bizi izatea edo elkarbizitzako familiartekoaren heriotza datatik, berau aipatu epealdian gertatu bazen.
- Pentsio publikorako eskubiderik ez izatea.
- Biziraupenerako baliabiderik ez izatea, lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko edo gutxiagoko diru-sarrerak izateagatik eta elikagaiak emateko beharra eta aukera duten familiartekoak izateagatik.
Kode Zibileko 142. eta 143. artikuluetan zehaztutakoa betez, "elikagaiak emateko" betebeharra dute ezkonkideek, aurreko ahaideek eta ondorengoek; neba-arrebek "bizi izateko beharrezko laguntzak bakarrik" emateko beharra dute; beraz, elikagaiak emateko beharretik libre geratzen dira.
Zenbatekoa / Ordainketa
-
Subsidioa kalkulatzeko oinarri arautzaileari dagokion ehunekoa aplikatzen da.
-
12 hilabetetan zehar ordainduko da, eta aparteko bi paga jasoko dira.
Ehunekoa: oinarri arautzailearen %20a, alarguntzagatiko pentsioan bezala kalkulatua.
Bateragarritasunak / Bateraezintasunak
-
Bateragarria da pertsona berdinak eragindakoalarguntzagatiko eta zurztasunagatiko pentsioekin.
-
Ez da bateragarria izango titularrak beste edozein pentsio publiko jasotzearekin eta une oro indarrean dagoen urteko lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen duten edonolako diru-sarrerak izatearekin.
Iraungipena
-
Gehienezko iraupen-aldia iraungitzeagatik.
-
Heriotzagatik.
-
Istripu batean desagertutako langilea ez zela hil egiaztatzeagatik.