Aldi baterako alarguntza prestazioa
Izapideak eta Kudeaketak atalera joan zaitezke bertsio erraztua ikusi ahal izateko.
Onuradunak
Bizirik iraun duen ezkontidea edo izatezko bikotea izango da onuraduna , baldin eta alarguntzagatiko pentsioa jaso ezin badu, hurrenez hurren kausatzailearekin izandako ezkontzak urtebete iraun duela ezin duelako ziurtatu, edo, bestela, seme-alaba komunik ez dutela, edo heriotza gertatu baino gutxienez bi urte lehenago bizi diren autonomia-erkidego edo udaletako berariazko erregistroren batean izatezko bikote gisa inskribatu edo agiri publiko bidez osatu dela, betiere eskatutako baldintza orokor guztiak betetzen badira (kausatzailearen alta eta kotizazioa).
Zenbatekoa
Prestazioaren zenbatekoa egokituko zitzaion alarguntzagatiko pentsioaren bera izango da, eta bi urte iraungo du.
Iraungipena
Prestazioa amaituko da:
-
Ezarritako iraupen epea igaro izanagatik (bi urte).
-
Alarguntzagatiko pentsioa amaitzeko arrazoi berberengatik.