Zenbatekoa
Pentsioaren zenbatekoa zehazteko, oinarri arautzaileari kotizatutako urteen arabera dagokion portzentaje orokorra eta, hala badagokio, lan bizitza luzatzearen portzentaje gehigarria aplikatuko dira, erretiroa une bakoitzean indarrean dagoen erretiro adinarekin baino gehiagorekin jasotzen hasten bada, dagokion koefiziente murriztailearekin batera.
Oinarri arautzailea
2025era arte, kotizaziopeko erretiro-pentsioaren oinarri arautzailea zatiketa honen emaitza izango da: gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 300 hilabeteetan interesdunak izandako kotizazio-oinarriak zati 350.
2026tik 2040ra bitartean, oinarri arautzailea onuragarriena izango da aurreko kalkuluaren (zatiketa honen zatidura izango da: interesdunak gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 300 hilabeteetan izandako kotizazio-oinarriak zati 350) eta zatiketa honen zatiduraren artean: gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 348 hiletako aldiaren barruan dauden zenbateko handieneko 324 kotizazio-oinarriak zati 378.
Hala ere, kalkulatzeko azken modu hori apurka-apurka aplikatuko da 2026tik 2037. urtera arte, GSLOren berrogeigarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat etorriz; beraz, 2026tik aurrera, kalkulu hauek aplikatuko dira:
- 2026an, gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 304 hilabeteko aldian zenbateko handiena duten 302 kotizazio-oinarriak zati 352,33 egitean ateratzen den zatidura.
- 2027an, gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 308 hilabeteko aldian zenbateko handiena duten 304 kotizazio-oinarrien batura zati 354,67 egitean ateratzen den zatidura.
- 2028an, gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 312 hilabeteko aldian zenbateko handiena duten 306 kotizazio-oinarrien batura zati 357 egitean ateratzen den zatidura.
- 2029an, gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 316 hilabeteko aldian zenbateko handiena duten 308 kotizazio-oinarrien batura zati 359,33 egitean ateratzen den zatidura.
- 2030ean, gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 320 hilabeteko aldian zenbateko handiena duten 310 kotizazio-oinarrien batura zati 361,67 egitean ateratzen den zatidura.
- 2031n, gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 324 hilabeteko aldian zenbateko handiena duten 312 kotizazio-oinarrien batura zati 364 egitean ateratzen den zatidura.
- 2032an, gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 328 hilabeteko aldian zenbateko handiena duten 314 kotizazio-oinarrien batura zati 366,33 egitean ateratzen den zatidura.
- 2033an, gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 332 hilabeteko aldian zenbateko handiena duten 316 kotizazio-oinarrien batura zati 368,67 egitean ateratzen den zatidura.
- 2034an, gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 336 hilabeteko aldian zenbateko handiena duten 318 kotizazio-oinarrien batura zati 371 egitean ateratzen den zatidura.
- 2035ean, gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 340 hilabeteko aldian zenbateko handiena duten 320 kotizazio-oinarrien batura zati 373,33 egitean ateratzen den zatidura.
- 2036an, gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 344 hilabeteko aldian zenbateko handiena duten 322 kotizazio-oinarrien batura zati 375,67 egitean ateratzen den zatidura.
- 2037ko urtarrilaren 1etik aurrera, gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 348 hilabeteko aldian zenbateko handiena duten 324 kotizazio-oinarriak zati 378 egitean ateratzen den zatidura.
2041. urtetik aurrera, lehen kalkulu-modua aplikatzeari utziko zaio (gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 300 hilabeteetan interesdunak izandako kotizazio-oinarriak zati 350 egitean ateratzen den zatidura), eta kalkulua izango da onuragarriena bigarren kalkuluaren (hau da, gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 348 hilabeteetan interesdunak izandako zenbateko handieneko 324 kotizazio-oinarriak zati 378 eginez ateratzen den zatidura) eta hurrengoaren artean:
- 2041ean, interesdunak gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 306 hilabeteetan zituen kotizazio-oinarriak zati 357 egitean ateratzen den zatidura.
- 2042an, zatiketa honen emaitza: gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 312 hilabeteetan interesdunak izandako kotizazio-oinarriak zati 364.
- 2043an, interesdunak gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 318 hilabeteetan izan dituen kotizazio-oinarriak zati 371 egitean ateratzen den zatidura.
2044tik aurrera, kalkulu bat baino ez da aplikatuko; hala, oinarri arautzailea zatiketa honen zatidura izango da: gertaera eragilearen aurreko hilaren aurreko 348 hilabeteetako aldiaren barruan zenbateko handiena duten 324 kotizazio-oinarriak zati 378.
GSLOren laugarren xedapen iragankorra aplikatuz 2013/01/01a baino lehenagoko legeria aplikatu behar zaien pertsonen kasuan, oinarri arautzailea bi aukera hauetatik onuragarriena izango da: unean indarrean dagoen legeria eta gertaera eragilearen aurreko hilabetearen aurreko 180 hilabeteetan interesdunak izandako kotizazio-oinarriak zati 210 egitean sortzen den zatidura.
Kotizazio-oinarrien eguneratzea:
Gertaera eragilearen aurreko 24 hilabeteetako kotizazio-oinarriak balio nominalean hartuko dira.
Gainerako kotizazio-oinarriak eguneratu egingo dira, dagokien hilabetetik hasi eta aurreko paragrafoan aipatzen den aldia hasten den hilaren aurrekora arte Kontsumoko Prezioen Indizeak (KPI) izan duen bilakaeraren arabera.
Hutsuneak sartzea:
OA kalkulatzeko aintzat hartu beharreko aldian kotizatzeko betebeharrik gabeko hilabeteak agertuko balira, lehen 48 hilekoak une bakoitzean dauden oinarrietatik txikienarekin integratuko dira, eta gainerako hilekoak, berriz, aipaturiko gutxieneko oinarriaren % 50ekin.
Hala ere, 2026-01-01tik aurrerako gertaera eragileetarako, eta GSLOren berrogeita batgarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoarekin bat etorriz, besteren konturako langileen kasuan, berrogeita bederatzigarren hilekotik hirurogeita hamargarrenera arte, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean dagokion hileko gutxieneko kotizazio-oinarriaren % 100arekin integratuko dira, eta hirurogeita batgarrenetik hasi eta laurogeita hamargarrenera arte, gutxieneko oinarri horren % 80rekin.
Hilabete horietako batzuetan, kotizatzeko beharra hilabetearen zati batean baino ez bada, aurreko paragrafoetan adierazitako integrazioa egingo da kotizatzeko beharrik ez den hilabetearen zatian, betiere dagokion kotizazio-oinarria aipatu hilabeteko gutxieneko oinarrira iristen ez bada. Kasu horretan, integrazioak azken zenbatekora arte eragingo du.
Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren laugarren xedapen iragankorra aplikatuz 2013/01/01a baino lehenagoko legeria aplikatu behar zaien pertsonen kasuan, kotizazio-hutsuneak, kalkulu horren ondorioetarako soilik, Araubide Orokorrean sartuko dira 18 urtetik gorako langileentzat une bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko kotizazio-oinarriarekin.
Etxeko langileen Sistema berezian sartutako langileen kasuan, 2024az geroztik, hutsuneak sartzeko arau orokorrak aplikatzen dira, hutsuneok noiz gertatu diren kontuan hartu gabe
Besteren konturako nekazaritzako langileentzako Sistema Berezian sartutako langileen kasuan, 2012-01-01etik aurrera, OA kalkulatzeko, benetan kotizatutako aldiak bakarrik hartuko dira kontuan (ez da aplikatuko hutsuneak sartzea).
Lanaldi partzialeko kontratuak, txanda-kontratuak eta aldizkako lan-kontratu finkoak direnean, honako hauek hartu beharko dira kontuan:
-
Kotizatzeko beharrik izan ez den epeen integrazioa une bakoitzean aplikagarriak diren kotizazioaren gutxieneko oinarriekin egingo da, kotizatzeko beharra eten edo iraungi zen datako kontratatutako orduei dagokiena. Kotizatzeko beharra hilabetearen zati batean baino ez bada, integrazioa kotizatzeko beharrik ez den hilabetearen zatian egingo da, betiere dagokion kotizazio-oinarria aipatu gutxieneko oinarrira iristen ez bada.
-
Aldizkako lan-kontratu finkoa duten langileen denboraldien edo kanpainen arteko aldiak izan ezik, ez dira inolaz ere kotizazio-hutsunetzat hartuko lanaldi partzialeko kontratutik beretik eratorritako zerbitzu-prestazioko etenaldiak direla-eta lanik egiten ez diren orduak edo egunak.
Norbere konturako langileen kasuan, 2026tik aurrera, baldin eta OA kalkulatzeko, jarduera uzteagatiko prestazioa azkendu ondoren, kotizatzeko betebeharrik izan ez duten aldiak badaude, aldi horietako bakoitzeko hurrengo 6 hilabeteetako kotizazio-hutsarteak RETAren gutxieneko oinarriarekin integratuko dira.
Kotizazio-oinarrien gehikuntzak:
Azken bi urteetan produzitutako kotizazio-oinarrien gehikuntzak ezin izango dira zenbatu, gehikuntza horiek aplikatu den hitzarmen kolektiboan edo dagokion sektorean gertatu den urte batetik besterako soldaten batez besteko gehikuntza baino hazkunde handiagoaren ondorio badira.
Salbuetsita daude antzinatasunari eta lanbide kategoriaren erregelamenduzko igoerei buruzko legezko xedapenetan eta hitzarmen kolektiboetan jasotako arauak zorrozki aplikatzearen ondorio diren soldata-igoerak, bai eta legezko xedapenetan edo hitzarmen kolektiboetan ere araututako beste edozein ordainsari-kontzeptutatik eratorritako soldata-igoerak ere.
Enplegu-aniztasuna:
Enpresa desberdinetan kotizatutako oinarriak beren osotasunean zenbatuko dira, oinarri horien guztien baturak une bakoitzean indarrean dagoen gehienezko kotizazio muga gainditzen ez duen bitartean.
Jarduera-aniztasuna:
Kotizazioa erregimen desberdinetan egiaztatzen bada eta pentsiorako eskubiderik eragiten ez denean, azken horretan egiaztatutako kotizazio-oinarriak, jarduera-aniztasunean, pentsioa eragiten duen erregimenean metatu daitezke, bereziki oinarri arautzailea zehazteko. Hala ere, erregulazio-oinarrien kalkulua ezingo da une bakoitzean indarrean den gehieneko kotizazio muga baino handiagoa izan.
Kuoten salbuespenen (*) egoerak:
Gertakari arruntengatiko kotizaziorik egin ez den jarduera-aldiengatik (aldi baterako ezintasunagatiko subsidiorako izan ezik), Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 152. artikuluan aurreikusitako salbuespena aplikatu behar zaielako erretiro-pentsioa eskuratzeko adinera iritsi diren besteren konturako langileei eta kooperatibetako bazkide langile edo lan-bazkideei, honako arau hauek hartuko dira kontuan:
- Interesdunak kotizatu dituen oinarriak hartuko dira kontuan, aurreko urte naturaleko kotizazio oinarrien batez bestekoa handiagotzearen emaitza baino handiagoak ez diren bitartean, azken urtean zehaztutako KPIren batez besteko aldakuntzaren ehunekoan, gehi bi ehuneko puntu.
- Aitortutako kotizazio-oinarriak aurreko urtekoen batez bestekoa baino handiagoak badira, 1. arauan xedatutakoaren arabera handituta, zenbateko hori hartuko da kotizazio-oinarritzat.
- 1. arauan aipatutako batezbestekoa kalkulatzeko, kotizaziotik salbuetsita dagoen jarduerari eta enpresari dagozkion kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan, egiten ari den lanaldiaren pareko.
- Aurreko urte naturaleko hilabete guztietan kotizazio-oinarririk ez badago, dauden kotizazio-oinarrien batez bestekoa dagozkien hilabete kopuruarekin zatituta kalkulatuko da.
- Kuotak ordaintzetik salbuetsita dagoen jardueragatiko kotizazio-oinarririk ez badago, salbuespena hasi aurreko urtean besteren kontura egindako lanengatik interesdunak dituen kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan, kotizaziotik salbuetsita dagoenaren pareko lanaldian.
- Aurreko urtean kotizazio-oinarririk izan ez bada, lehenengo urteko kotizazio-oinarriak hartuko dira, 1. arauan aipatutako batez bestekoa kalkulatuta eta aurreko zenbakietan aipatutako arauak aplikatuta. Aurreko urteko edo urte naturaletako batez besteko aldakuntza-ehunekoan gehituko da batez besteko hori, kuoten salbuespen-aldiari dagokion urtera iritsi arte.
OAn kontuan hartuko den kotizazio-oinarria seme-alabak edo harreran hartutako adingabeak zaintzeagatik laguntzak jasotzen diren kasuetan:
- Seme-alabak edo etxean hartutako adingabeak zaintzeagatiko etekin gisa kotizatu den aldia prestazioak zehazteko kalkulu-aldiaren barruan dagoenean, kontuan hartu beharreko kotizazio-oinarria kotizazio-etenaldia hasi aurreko sei hilabeteei dagozkien onuradunaren kotizazio-oinarrien batez bestekoa izango da, edo, kotizazioan etenaldiak daudenean, kontatzen den aldi bakoitzaren justu aurreko sei hilabete kotizatuei dagozkienak.
- Onuradunak ez badu egiaztatuta sei hilabeteko kotizazio-aldi hori, kotizazioa eten aurreko aldiari dagozkion eta egiaztatuta dauden kotizazio-oinarrien batez bestekoa zenbatuko da.
Ehunekoa
2026an aplikatu beharreko ehunekoa:
Ehunekoa aldatu egiten da Gizarte Segurantzan kotizatutako urteen arabera, eta 15 urterekin % 50arekin hasten den eskala aplikatzen da. Hamaseigarren urtetik aurrera, % 0,21 handitzen da kotizatutako hilabete gehigarri bakoitzeko, 1. eta 249. hilabeteen artean, eta % 0,19 249. hilabetea gainditzen dutenean. Oinarri arautzaileari aplikatu beharreko ehunekoa ez da % 100 baino handiagoa izango, pentsioa jasotzen den kasuetan izan ezik.
2027tik aurrera aplika daitekeen ehunekoa:
Ehunekoa aldatu egiten da Gizarte Segurantzan kotizatutako urteen arabera, eta 15 urterekin % 50arekin hasten den eskala aplikatzen da. Hamaseigarren urtetik aurrera, % 0,19 handitzen da kotizatutako hilabete gehigarri bakoitzeko, 1. eta 248. hilabeteen artean, eta % 0,18 248. hilabetea gainditzen dutenean. Oinarri arautzaileari aplikatu beharreko ehunekoa ez da %100 baino handiagoa izango, pentsioa jasotzen den kasuetan izan ezik.
Amatasunagatiko osagarriaren mantentze iragankorra
2021/02/04an ekarpen demografikoagatik amatasunagatiko osagarria jasotzen ari diren pertsonek hori jasotzen jarraituko dute.
Amatasunagatiko osagarria jasotzea bateraezina izanen da genero arrakala murrizteko kotizaziopeko pentsioen osagarri berriarekin. Beraz, interesdunek bi aukera izanen dituzte.
Amatasunagatiko osagarriaren eskubidea izateko seme-alabaren beste gurasoak kotizaziopeko pentsioen osagarria eskatzen badu eta jasotzea badagokio, onartzen den hileko zenbatekoa amatasunagatiko osagarriari kenduko zaio, eta ondorio ekonomikoak ebazpena eman eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik hasiko dira, baldin eta laguntza eskatu eta hurrengo sei hilabeteen barruan ebazpena ematen bada, edo, hala badagokio, pentsioaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita; epe hori iraganik, ondorioak hurrengo zazpigarren hilabeteko lehenengo egunetik aurrera izango dira.
Genero-arrakala murrizteko osagarria
Genero-arrakala murrizteko kotizaziopeko pentsioen osagarriak ekarpen demografikoagatiko amatasun-osagarriaren ordez genero-arrakala murrizteko osagarri ekonomiko bat ezartzen du. Seme-alaba bakoitzak gurasoetako bati bakarrik sortu ahal izango dio osagarrirako eskubidea (zenbateko txikiagoko pentsio publikoak jasotzen dituenari aitortuko zaio). Bigarren gurasoari osagarria aitortzeak lehen gurasoari aitortutako osagarria iraungitzea ekarriko du.
Jasoko den zenbatekoa seme-alaba bakoitzeko finkatutako hileroko zenbatekoaren laukoitzera mugatuta dago. Zenbatekoa urtero finkatzen da EAOLen.”
2013-01-01 baino lehenagoko legeria hartzen dutenei aplikatzeko ehunekoa:
Ehunekoa aldakorra da Gizarte Segurantzan kotizatutako urteen arabera, 15 urterekin % 50arekin hasten den eskala aplikatzen da, hamaseigarrenetik hogeita bosgarrenera bitartean igarotzen den urte gehigarri bakoitzeko % 3 handituz, eta hogeita seigarrenetik aurrera % 2 handituz, 35 urterekin % 100era iritsi arte.
| Kotizazio-urteak | Ehunekoa oinarri arautzailearena |
|---|---|
| 15 urterekin | %50 |
| 16 urterekin | %53 |
| 17 urterekin | %56 |
| 18 urterekin | %59 |
| 19 urterekin | %62 |
| 20 urterekin | % 65 |
| 21 urterekin | %68 |
| 22 urterekin | %71 |
| 23 urterekin | %74 |
| 24 urterekin | %77 |
| 25 urterekin | % 80 |
| 26 urterekin | %82 |
| 27 urterekin | %84 |
| 28 urterekin | %86 |
| 29 urterekin | %88 |
| 30 urterekin | %90 |
| 31 urterekin | %92 |
| 32 urterekin | %94 |
| 33 urterekin | %96 |
| 34 urterekin | %98 |
| 35 urterekin | % 100 |
Honako kotizazio-urte hauek hartuko dira kontuan:
-
Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrari
-
Gizarte Segurantzako erregimen berezi ezberdinei.
-
Zahartzaro - eta baliaezintasun-aseguruaren erregimen zaharretan eta lan-mutualismoan betetakoak.
-
Erregimen integratuetan, erregimen horiek ezarri aurretik zeudenak barne, baldin eta erregimen horietan aurreikusitako prestazioetarako eskubidea sortzeko konputagarriak baziren.
-
Gizarte-aurreikuspeneko beste erakunde batzuei, baldin eta integratzeke dauden erregimenen edo erregimenen ordezkotzat jarduten badute.
-
Estatuko Klase Pasiboen Araubideari egindakoak.
-
Administrazio publikoei eta haien mendeko erakundeei, 59-1-1a baino lehen funtzionario ez ziren langileek.
-
Justizia Administrazioko langileen kotizazioak kotizatutako alditzat joko dira, egindako zerbitzuen ziurtagirian ageri diren lan egindako aldien eta kotizazioen ziurtagirian ageri direnen artean aldeak daudenean. Aldi horiek ez dira sartuko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetan, eta, beraz, kotizatutakotzat joko dira, interesdunak hala eskatuta, pentsioa sortzen edo berrikusten den unean.
Kotizazio-urteak zenbatzeko arauak:
Kotizazioak 1967-1-1a baino geroagokoak badira, benetan kotizatutako egun guztiak hartuko dira kontuan, eta egunen guztizkoa 365ez zatituko da, kotizatutako urteen kopurua lortzeko. Urte-zatikia ezin izango da urte osoarekin parekatu; izan ere, kotizazioko lehen 15 urteak gainditu ondoren, oinarri arautzaileari aplikatzekoa zaion ehunekoa handituz joango da kotizatutako hilabete gehigarri bakoitzeko.
1967-1-1a baino lehenagoko kotizazioak badaude, kotizatutako urteen kopurua honela lortzen da: kotizatutako egun guztien kopurua zati 365 eginez (urte osoaren zatikia asimilatu gabe), ondoko kotizazioen baturatik lortutakoak:
- Erregimen Orokorrean eta beste erregimen batzuetan 1967-1-1etik aurrera kotizatutako egunak.
- Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Aseguruan eta Lan Mutualismoan 60-1-1etik 66-12-31ra bitartean kotizatutako egunak, gainjartzen ez diren bitartean.
-
Langileari dagozkion hobari-egunak, 1967-1-1ean betetako adinaren arabera, baldin eta Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Aseguruan eta Lan Mutualismoan kotizatu duela egiaztatzen badu, eskala honen arabera:
| 1967-1-1 datan zuen adina | Urteak | Egunak |
|---|---|---|
| 65 urte | 30 | 318 |
| 64 urte | 30 | 67 |
| 63 urte | 29 | 182 |
| 62 urte | 28 | 296 |
| 61 urte | 28 | 46 |
| 60 urte | 27 | 161 |
| 59 urte | 26 | 275 |
| 58 urte | 26 | 25 |
| 57 urte | 25 | 139 |
| 56 urte | 24 | 254 |
| 55 urte | 24 | 4 |
| 54 urte | 23 | 118 |
| 53 urte | 22 | 233 |
| 52 urte | 21 | 347 |
| 51 urte | 21 | 97 |
| 50 urte | 20 | 212 |
| 49 urte | 19 | 326 |
| 48 urte | 19 | 76 |
| 47 urte | 18 | 191 |
| 46 urte | 17 | 305 |
| 45 urte | 17 | 55 |
| 44 urte | 16 | 169 |
| 43 urte | 15 | 284 |
| 42 urte | 15 | 34 |
| 41 urte | 14 | 148 |
| 40 urte | 13 | 263 |
| 39 urte | 13 | 12 |
| 38 urte | 12 | 127 |
| 37 urte | 11 | 242 |
| 36 urte | 10 | 356 |
| 35 urte | 10 | 106 |
| 34 urte | 9 | 220 |
| 33 urte | 8 | 335 |
| 32 urte | 8 | 85 |
| 31 urte | 7 | 199 |
| 30 urte | 6 | 314 |
| 29 urte | 6 | 64 |
| 28 urte | 5 | 178 |
| 27 urte | 4 | 293 |
| 26 urte | 4 | 42 |
| 25 urte | 3 | 157 |
| 24 urte | 2 | 272 |
| 23 urte | 2 | 21 |
| 22 urte | 1 | 136 |
| 21 urte | 0 | 250 |
Legez ezarritako adina gainditzen duten langileentzako osagarria
- Kasu bakoitzean aplikagarria den erretiro-adina baino handiagoa den erretiroagatiko pentsioa jasotzen denean, baldin eta adin hori betetzean gutxieneko kotizazio epea bete bada, osagarri hori modu hauetakoren batean ordainduko da, interesdunak nahi duenaren arabera:
-
-
% 4ko portzentaje gehigarria urte oso kotizatu bakoitzeko, adin hori bete zuenetik pentsioa eragin duen gertaera arte.
Berandutzearen bigarren urte osotik aurrera, ehunekoa kalkulatzeko 6 hilabetetik gorako eta urtebetetik beherako aldiak zenbatu ahal izango dira, eta aldi horiei ehuneko 2 gehiago egokituko zaie. Lortutako ehuneko gehigarria kotizatutako hilabeteen arabera interesdunari oro har dagokionari gehituko zaio, eta hortik ateratzen den ehunekoa oinarri arautzaileari aplikatuko zaio pentsioaren zenbatekoa zehazteko. Zenbateko hori ez da inola ere izango dagokion EAOLan kotizaziopeko pentsioentzat ezarritako gehieneko muga baino handiagoa.
Aitortutako pentsioaren zenbatekoa aipatutako gehieneko mugara iristen bada portzentaje gehigarria aplikatu gabe edo zati batean bakarrik aplikatuta, interesdunak honako hau jasoko du:
- Pentsioaren gehieneko zenbatekoa.
- Zenbateko hori lortzeko, une bakoitzean indarrean dagoen gehieneko zenbatekoari portzentaje gehigarri bat aplikatuko zaio, pentsioaren zenbatekoa zehazteko erabili ez dena, goitik hurbilen dagoen unitatera biribilduta. Zenbateko hori igarotako hilabeteen arabera ordainduko da, hamalau ordainsaritan. Zenbateko horren eta interesdunak aitortuta duen pentsioaren edo pentsioen urteko baturak ezin izango du gainditu une bakoitzean indarrean dagoen kotizazio-oinarriaren gehieneko muga, hori ere urteko zenbaketan.
-
Urte oso bakoitzeko oroharreko zenbateko bat, adin hori bete zuenetik pentsioa eragin duen gertaerara kotizatutakoa arte kotizatutakoa. Zenbateko hori zehazteko, lehen data horretan egiaztatutako kotizazio-urteak hartuko dira kontuan. Hona hemen kalkulatzeko formula:
-
Adin hori bete zen egunetik pentsioaren egitate eragilera arte kotizatutako urte oso bakoitzeko, osagarri ekonomikoa honela kalkulatuko da: hurrengo formulatik ateratzen den zenbatekoa kotizatutako urte-kopuruaz biderkatuta.
-
44 urte eta 6 hilabete baino gutxiago kotizatu baduzu:

- Gutxienez 44 urte eta 6 hilabete kotizatu badituzu, aurreko zifra % 10 handitu da:
Aitortutako pentsioaren zenbatekoak gertaera eragilearen egunean aplika daitekeen gehieneko muga gainditzen duenean, oroharreko zenbatekoa kalkulatzeko, gehieneko muga hori hartuko da urteko hasierako pentsiotzat.
-
-
Berandutzearen bigarren urte osotik aurrera, osagarria kalkulatzeko 6 hilabetetik gorako eta urtebetetik beherako aldiak zenbatu ahal izango dira, eta aldi horiei aurreko formularen zenbatekoa 0,5ekin biderkatzearen emaitza dagokie.
-
Aurreko aukeren konbinazioa, erregelamendu bidez zehazten den moduan.
-
- Aurreko irtenbideen konbinazioa (aukera mistoa), baldin eta gutxienez bi urte oso kotizatu dituela frogatzen badu erretiroko ohiko adina bete zuenetik erretiroagatiko pentsioaren gertaera eragilera arte. Kasu horretan, osagarria honela finkatuko da:
- Aplikatu beharreko erretiroaren ohiko adina betetzen den egunetik erretiroagatiko pentsioaren gertaera eragilera bitarte bi urtetik hamar urte oso kotizatuak daudela egiaztatzen denean, osagarria honako hau izanen da:
- Ehuneko gehigarri bat, ehuneko 4, aldi horren erdiko urte bakoitzeko, zenbaki oso txikiena hartuta. Ehuneko horri 1. puntuan ezarritako aurreikuspenak aplikatuko zaizkio.
- Oroharreko zenbateko bat, gainerako denboraldiagatik, 2. puntuan adierazitakoaren arabera zehaztua.
- Aplikatu beharreko erretiroko ohiko adina betetzen den egunetik pentsioaren gertaera eragilera bitartean hamaika urte oso kotizatu edo gehiagoko aldia frogatzen bada, osagarria honako hau izanen da:
- Epe horretako bost urteko oroharreko zenbatekoa, 2. puntuan adierazitakoaren arabera zehaztua.
- Gainerako urte bakoitzeko % 4ko ehuneko gehigarria, 1. puntuan ezarritako aurreikuspenak aplikatuko zaizkiona.
- Aplikatu beharreko erretiroaren ohiko adina betetzen den egunetik erretiroagatiko pentsioaren gertaera eragilera bitarte bi urtetik hamar urte oso kotizatuak daudela egiaztatzen denean, osagarria honako hau izanen da:
-
Kontuan hartu beharreko kotizatutako aldia kontatzeko, urte osoak hartuko dira, zatikia urte batekin parekatu gabe.
- Hautaturiko modalitatea edozein dela ere, kontuan hartu beharreko kotizatutako aldia kontatzeko, ez dira kontuan hartuko benetako lanik ez dakarten altaren pareko egoeretan egon diren aldiak.
-
Hautapena behin bakarrik egingo da, pentsioa eskatzen den unean, eta gero ezin izanen da aldatu. Egiten ez bada, 1. puntuan jasotako osagarria aplikatuko da.
-
Osagarri hori jasotzea bateragarria da 2025eko apirilaren 1etik aurrera zahartze aktiborako sarbidearekin (erretiro aktiboa). Nolanahi ere, erretiro aktiboko egoeran egindako kotizazioak ez du sortuko inolako gehikuntzarik osagarrian.
-
Onura hori ez da aplikatuko erretiro partzialaren, ez erretiro malguaren kasuetan, ezta erretiro-adina murrizteko koefizienteak aplikatzekoak direnean ere. Beraz, gertaera eragilearen egunean erretiro-pentsioa legez ezarritako ohiko erretiro-adina baino adin erreal handiagoan eskuratzen duten langileei soilik aplikatuko zaie onura hori.
-
2013-01-01 baino lehenagoko legeria aplikatzen zaienentzako ehuneko osagarria:
- Kotizatutako urte oso bakoitzaren, edo legez kotizatutzat hartzen denaren % 2, 65 urte bete zituenetik pentsioa jasotzea eragin duen gertaeraren datara arte.
- % 3, interesdunak, 65 urte betetzean, gutxienez 40 urte kotizatu dituela egiaztatzen duenean.
-
1967ko urtarrilaren 1etik eta data baliokidetik mutualista diren langileak:
Erretiroagatiko pentsioa legez ezarritakoa baino adin handiagoarekin jasotzen bada, GZLOren 210 artikuluan ezarritakoaren arabera zehaztuko da pentsioaren zenbatekoa.
Lanaldi partzialeko langileak
- Erretiroko eta ezgaitasun iraunkorreko prestazioen oinarri arautzailea arau orokorraren arabera kalkulatuko da.
- Erretiro-pentsioen eta gaixotasun arruntak eragindako ezgaitasun iraunkorraren pentsioen zenbatekoa zehazteko, lanaldi partzialeko lanak daudenean, langilea altan egon den aldi guztiak hartuko dira kontuan, lanaldiaren iraupena edozein izanik ere.
- Dagokion oinarri arautzaileari aplikatu beharreko ehunekoa eskala orokorraren arabera zehaztuko da (GSLOren 210. artikulua eta bederatzigarren xedapen iragankorra), eta langilea altan egondako egunak hartuko dira kontuan, lanaldiaren iraupena edozein dela ere.
(*) 65 urte edo gehiago dituzten langileak kuotetatik salbuestea:
2013-01-01etik aurrera:
Enpresari eta langileek ez diote Gizarte Segurantzari kotizatu beharko kontingentzia arruntengatik, kontingentzia horien ondoriozko aldi baterako ezgaitasunagatik izan ezik, besteren konturako langileei dagokienez, ez eta kooperatibetako bazkide langileei edo lan-bazkideei dagokienez ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den erretiro-pentsioa eskuratzeko adinera iritsitakoan.
Kotizazioaren salbuespenak langabeziagatiko ekarpenak, Soldatak Bermatzeko Funtsa eta lanbide-heziketa ere hartuko ditu.
Salbuespenak ez zaizkie aplikatuko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean araututako administrazio publikoetan edo Organismo publikoetan zerbitzuak ematen dituzten langileen kotizazioei.
Salbuespen hori aplikatu behar den aldiak kotizatutzat joko dira prestazioez baliatzeko eta prestazioen zenbatekoa zehazteko.
2013-01-01 baino lehenagoko legeria aplikatzen zaienentzat:
Enpresari eta langileek ez dute kotizatu beharko Gizarte Segurantzan langabeziagatik, Soldatak Bermatzeko Funtsagatik, lanbide-heziketagatik eta kontingentzia arruntengatik, haien ondoriozko aldi baterako ezgaitasunagatik izan ezik, lan-kontratu mugagabeak dituzten besteren konturako langileen kasuan, bai eta kooperatibetako bazkide langileen edo lan-bazkideen kasuan ere, betiere 65 urte edo gehiago beteta badituzte eta Gizarte Segurantzari egindako aparteko kotizazioen 35 urte edo gehiago egiaztatzen badituzte.
65 urte betetzean langileak ez baditu 35 urte kotizatuta, salbuespena aplikatuko da benetan kotizatutako 35 urteak egiaztatzen diren egunetik aurrera.
Salbuespenak ez zaizkie aplikatuko Estatuko Administrazio Orokorraren Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen III. tituluan araututako Administrazio publikoetan edo Organismo publikoetan zerbitzuak ematen dituzten langileen kotizazioei.
Hasiera