Valore este contenido
Langileak bere borondatez hartutako erretiro aurreratua
2013-03-17tik aurrera, aurreratutako erretiro mota berri hau ezartzen da; data horretatik aurrera jazotako gertaera eragileei aplikatu ahal izango zaie, LGSSren laugarren xedapen iragankorreko 5. atalean ezarritakoa aplikagarri den kasuetan izan ezik.
Onuradunak / baldintzak
Erretiro aurreratu mota hau hartu ahal izango dute Gizarte Segurantzaren sistemako edozein erregimenetan barne hartutako langileek, honako baldintza hauek betez gero:
- Kasu bakoitzean aplikagarri den ezarritako adina baino gehienez bi urte gutxiago beteta izatea, jarduera neketsuak, toxikoak, arriskutsuak edo osasunerako kaltegarriak egiteagatik zenbait sektore profesionaletako langileek edo % 45eko edo gehiagoko edo % 65etik gorako pertsona desgaituek balia ditzaketen adin hobariak aplikagarri izan gabe.
- Altan edo altarekin parekatutako egoeran egotea.
- Gutxienez honako kotizazio aldi hau bete izana egiaztatzea:
- 35 urte, aparteko ordainketengatiko zati proportzionala edo 1967-01-01 baino lehenagoko kotizazio urte eta egunen ordainketa kontuan hartu gabe. Soilik ondorio horietarako, nahitaezko soldadutza aldia edo ordezko gizarte prestazioaren aldia, edo emakumezkoen nahitaezko zerbitzu soziala, zenbatuko da, urtebeteko gehienezko mugarekin.
- Kotizazio alditik 2 urte gutxienez eskubidea sortu aurreko edo kotizatzeko betebeharra etendako unearen berehalako 15 urteen barrukoak izan behar dira, aurreratutako erretiro pentsioa alta egoera batetik edo altarekin bateragarria den egoera batetik eskuratu nahi bada, kotizatzeko betebeharrik gabe.
- Nekazaritzako besteren konturako langileentzako sistema berezian barne hartutako langileen kasuan, kotizazio aldi eraginkorra egiaztatzeko (35 urte), beharrezkoa izango da kotizatutako azken 10 urteetan 6 gutxienez sistema berezi honetako jarduera eraginkorreko aldiei dagozkienak izatea. Ondorio horietarako, sistema berezi honetan ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioak jaso izandako aldiak ere zenbatuko dira.
- Lanaldi partzialeko kontratua duten langileen kasuan, 35 urteko gutxieneko kotizazio-aldia egiaztatzeko, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 247. artikuluan ezarritako arauak aplikatuko dira.
- Baldintza orokor eta espezifikoak egiaztatu ondoren, jasoko den pentsioaren zenbatekoak 65 urte betetakoan interesdunari bere familia egoerarengatik legokiokeen gutxieneko pentsioa baino handiagoa izan behar du. Bestela, ezingo da erretiro aurreratuaren formula hori baliatu.